Iñaki Gartzia Aranbarri

Euskal militante komunista eta espeleologoa

Iñaki Gartzia Aranbarri "Txeru" (Ondarroa, 1950eko uztaila[1]) euskal militante komunista[2] eta espeleologoa da.[3]

Iñaki Gartzia Aranbarri

Bizitza
JaiotzaOndarroa, 1950 (73/74 urte)
Herrialdea Bizkaia, Euskal Herria
Hezkuntza
Hizkuntzakeuskara
gaztelania
Jarduerak
Jarduerakiturgina, brikolajea, politikaria eta espeleologoa
KidetzaEuskadi Ta Askatasuna
Liga Komunista Iraultzailea
Ezker Batua-Berdeak

Lehen urteak eta 1969ko prozesua aldatu

16 urterekin iturgintza lanetan hasi zen, aitaren enpresan.[1]

Francoren diktaduraren kontra aritutakoa, hainbat aldiz atxilotua eta kartzelaratua izan zen. Lehen aldiz 1967ko Aberri Egunean, martxoaren 26ean, Iruñean; gurasoek 12.000 pezetako isuna ordaindu eta gero askatu zuten.[1] Ez zuen tratu txarrik jaso.[4]

1968ko apirilaren 16ean, Ondarroako guardia zibilen egoitzan ("Maskulo Etxi") atxilotu zuten. Hidalgo kapitainak ordubetez galdekatu zuen, tratu txarrik eman barik.[4]

1969ko apirilaren 3, Aberri Egunaren bezperan, Ondarroako udaltzainen autoari lehergailua ezarri zitzaion. Biharamunean hainbat gazte atxilotu zituzten, ekintza hori leporatuta. Bertan hartu zuten Txeru ere; guardia zibilek udaltzainen egoitzara eraman zuten, bertan jipoia emanez. Gero guardia zibilen egoitzara aldatu zuten, han berriro jipoituz, eta soka bat erabilita asfixiatuz. Lo egin barik, biharamunean Bilboko Salbeko guardia zibilen kuartelera eraman zuten, hirugarrengo tortura saioa eginez; hemen 24 bat ordu egin zituen, gero Basauriko espetxera bidaliz. Hiru eguneko atxiloaldian jasandako torturetako batzuk "kirofanoa", "eskuburdin jokoa"[5] eta jipoiak[4] izan ziren. Espetxera poliziak eta militarrak joaten jarraitu zitzaizkion, galdeketak egitera. Basauritik Burgosera aldatu zuten.

1969ko urriaren 27ko 28/69 sumarioko auzipetuen artean izan zen, beste lau ondarroarrekin batera (Andoni Bedialauneta Laka "Xare", Jose Ignacio Uribe Burgoa, Jesus Mari Aramaio Etxaburu eta Andoni Arrizabalaga Basterretxea). ETAkideak izanik, 1969an Ondarroako udaltzainen autoari lehergailua ipintzea leporatu zieten, Arrizabalagaren zuzendaritzapean.[6] Prozesu honek sona handia izan zuen, akusatuek Burgosko Auzitegi Militarraren aurrean euskaraz deklaratu baitzuten[7] ("...en un idioma desconocido, al parecer vascuence.");[8] Arrizabalagak, taldeburu bezala, heriotza-zigorra jaso zuen eta protesta-mobilizazio handiak egin ziren.[6] Txeruk 25 urteko kondena jaso zuen.[9]

Kartzelako urteak eta Segoviako ihesa aldatu

Burgosetik Ocañako espetxera (Toledo) aldatu zuten. Atxiloalditik 6 hilebete pasatuak ziren arren, denbora horretan ezin izan zuen dutxa bakarra ere hartu. Ocañan 3 urte emango zituen, errejimen oso gogorrean, eta Miguel Hernandez olerkariak erabilitako ziega berean egotea suertatu zitzaion.[10] 1971ean LKI - ETA VI korrontearekin bat egin zuen, beste burkideekin batera.[2] Gero Segoviara aldatu zuten, non 1975ean frankismoko azken exekuzioen aurkako gose-greba luzea egin zuen,[5] eta 1976ko apirileko ihesaldian parte hartu zuen. Apirilaren 5ean, 10 orduko ihesaldiaren ostean,[5] txaran ezkutaturik zeudela, guardia zibilek iheslari talde bat aurkitu zuen eta metrailetez eraso zien; bertan zeuden ezkutatuak, besteak beste, Txeru eta Oriol Solé; zeina tiroketa honen ondorioz hil zen.[4] Harrapatu zutenean, zigor bezala, Gartzia Puerto de Santa Mariako (Cadiz) espetxera bidali zuten.

1977ko amnistiaren ostean aldatu

Zortzi urteko espetxealdia egin ostean, 1977ko Amnistia Legearekin aske geratu zen; halere, 1981ean pasaportea ukatu zioten zigorra teknikoki iraungi gabe zegoelako;[5] eta geroztik polizia-kontroletan izandako arazoak ez dute etenik izan, aurrekari hauek direla eta.[11][12]

Kartzelaldiaren ondorioz, familiako iturgintza negozioak behea jo zuen. 1987 arte, Gartziak ezin izan zuen torturei buruz eta espetxealdian bizi izandakoaz hitz egin. Eusko Jaurlaritzaren Giza Eskubideen Komisioaren aurrean deklaratutakoaren arabera, orduko bizipenek bizitza osorako ondorio psikologikoak utzi zizkioten.

1980ko hamarkadan lurpeko esplorazioari ekin zion Elgoibarko Leizarpe Espeleologia Taldearen eskutik;[13] oraindik ikerketa mota horrekin dihardu, gaur egun Mutrikuko Burumendi Espeleologia Taldean.[14]

Argazkizalea, 1998 ingurutik aurrera bidaiak egiten aritu izan da, eta haietan afizio hau landuz; zenbait argazki erakusketa antolatu izan ditu.[15]

2003-2007 artean Deban zinegotzia izan zen, non besteak beste ingurumenarekin lotutako ekimen garrantzitsuak bultzatu zituen.[16]

2007 urtean Ondarroan zinegotzi hautatua izan zen ANV-EAEren zerrendetan; baina ez zuen postu hori bete, alderdi honek hauteskundeak irabazi arren ezin izan baitzuen alkatetza eskuratu, legez kanporatua izan zelako.

2007-2011 artean Orion (Gipuzkoa) zinegotzia izan zen, Ezker Batua - Berdeak alderditik.[17]

2015ean, Eusko Jaurlaritzaren aldetik 1968-1978 artean bizi izandako errepresio politikoaren biktima aitorpena jaso zuen.[1]

Erretiroa hartu arte brikolaje denda bat izan zuen Ondarroan.

Erreferentziak aldatu

  1. a b c d HERNANDO PORRES, Monika. (2015). Dictamen de la comisión de valoración. .
  2. a b (Gaztelaniaz) Palacios, Jesus Fernández. (1977-04-02). ««Nuestra liberación es una victoria del pueblo»» El País ISSN 1134-6582. (Noiz kontsultatua: 2021-04-26).
  3. (Gaztelaniaz) Pinudiak garbitzen. (Noiz kontsultatua: 2021-04-26).
  4. a b c d «A petición de Euskal Memoria» IÑAKI GARCÍA ARAMBARRI 2014-06-13 (Noiz kontsultatua: 2021-04-26).
  5. a b c d «TESTIMONIO PARA QUERELLA 4591-10 DEL JUZGADO Nº 1 DE BUENOS AIRES, REPUBLICA ARGENTINA» IÑAKI GARCÍA ARAMBARRI 2012-07-13 (Noiz kontsultatua: 2021-04-26).
  6. a b «Andoni Arrizabalaga ondarrutarra heriotzara kondenatu zutenekoa - Lea-Artibai eta Mutrikuko Hitza» Lea-Artibai eta Mutrikuko Hitza 2019-10-23 (Noiz kontsultatua: 2021-04-26).
  7. «Sucran eta ni konto kontari. 1» IÑAKI GARCÍA ARAMBARRI 2009-03-12 (Noiz kontsultatua: 2021-04-26).
  8. «EZ NEGAR EGIN» IÑAKI GARCÍA ARAMBARRI 2020-12-13 (Noiz kontsultatua: 2021-04-26).
  9. «Blogger: Erabiltzaile-profila: IÑAKI GARCIA ARAMBARRI» www.blogger.com (Noiz kontsultatua: 2021-04-26).
  10. «penal de Ocaña» IÑAKI GARCÍA ARAMBARRI 2013-03-24 (Noiz kontsultatua: 2021-04-26).
  11. «La Ley de Amnistía no rige en Barajas» www.publico.es (Noiz kontsultatua: 2021-04-26).
  12. V.P.. (2020). «EB DENUNCIA EL ARRESTO DE UN Edil POR SU PASAdo ANTIFRANQUISTA» www.deia.eus (https://www.deia.eus/)+(Noiz kontsultatua: 2021-04-26).
  13. «Espeleología» IÑAKI GARCÍA ARAMBARRI 2011-08-02 (Noiz kontsultatua: 2021-04-26).
  14. (Gaztelaniaz) Segovia 76: "Hau ez da leza bat, miseria bat baizik!". (Noiz kontsultatua: 2021-04-26).
  15. «BIDAIAK, IÑAKI GARCIAREN ERAKUSKETA» IÑAKI GARCÍA ARAMBARRI 2013-10-02 (Noiz kontsultatua: 2021-04-26).
  16. «VII ASAMBLEA TERRITORIAL DE GIPUZKOA» IÑAKI GARCÍA ARAMBARRI 2008-12-10 (Noiz kontsultatua: 2021-04-26).
  17. «Zorros cuidando el gallinero» IÑAKI GARCÍA ARAMBARRI 2011-11-03 (Noiz kontsultatua: 2021-04-26).