Ireki menu nagusia

Iñaki Eskudero Iñarrea, pilota munduan Eskudero deituraz ezaguna (Eratsun, Nafarroa Garaia, 1983ko otsailaren 1a) esku huskako pilotari profesionala da. Atzelari jokatzen du, Asegarce enpresarekin 2003tik 2006ko ekain arte, eta Garfe 11rekin geroztik.[1] Estatistika ofizialen arabera, 1,84 m luze da, eta 97 kg pisatzen du. Profesionaletako estreinako partida 2003ko ekainaren 28an jokatu zuen, Iruñeko Labrit pilotalekuan. 2011ko ekainean bukatu zitzaion Asegarcerekiko azken kontratua.

Iñaki Eskudero
Bizitza
Jaiotza Eratsun1983ko otsailaren  1a (36 urte)
Herrialdea  Nafarroa Garaia, Euskal Herria
Jarduerak
Jarduerak pilotaria

Eskudero amateurretan nabarmendu zen, eta Bigarren Mailako Esku Huskako Binakako Pilota Txapelketan hiru aldiz izan zen txapeldunorde (2005, 2008 eta 2010). Ez da txapelketa nagusietan jokatzera iritsi.[1]

ErreferentziakAldatu


  Artikulu hau Nafarroako biografia baten zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.