Iñaki Dorronsoro

Eusko Ikaskuntzak zuzendari ohia
Iñaki Dorronsoro Plazaola» orritik birbideratua)

Iñaki Dorronsoro Plazaola (Ataun, 1947ko irailaren 14a) ingeniaria Eusko Ikaskuntzako lehendakaria izan da 2012tik 2020ra.[1][2]

Iñaki Dorronsoro

Bizitza
JaiotzaAtaun1947ko irailaren 14a (77 urte)
Herrialdea Gipuzkoa, Euskal Herria
Hezkuntza
HeziketaIngeniaritza Goi Eskola Teknikoa (Bilbo)
Jarduerak
Jarduerakindustria-ingeniaria eta atleta
Atletismoa
Kirol diziplinak xabalina jaurtiketa
Errekorrak
Berezitasuna Irizpidea Data M
Marka pertsonalak
Berezitasuna Lekua Data M
xabalina jaurtiketa69,22
 
Enplegatzailea(k)Mondragon Korporazioa
Deustuko Unibertsitatea
Mondragon Unibertsitatea
Lancasterreko Unibertsitatea
KidetzaEusko Ikaskuntza

Ingeniaritza Bilbon ikasi zuen Industria Ingeniaritza Goi Eskolan.

Gaztetan atletismoa praktikatu zuen, xabalina-jaurtitzailea izan zen eta 1970etik 1975era EAEko errekorra izan zuen, 69,22rekin. Nazioarteko lehiaketan ere aritu zen.

Joan Mari Torrealdairi Manuel Lekuona Saria entregatzen.

Ibilbide profesionala Mondragon Korporazioari lotuta egon da kudeaketa- eta sustapen-ingeniaritzaren esparruan. LKS Taldearen sortzaileetako bat izan zen 1989an, eta Zuzendari Nagusia izan zen geroago. 1998an, Mondragon Corporationeko Hezkuntza, Ikerketa eta kudeaketa korporatiboaren ereduaz arduratu zen, eta Zientzia eta Teknologia Planen formulazioan eta jarraipenean ere parte hartu zuen.

2002an MIK (Mondragon Ikerketa Kudeaketan) zentroaren sorrera sustatu zuen, eta, geroago Lehendakaritza eta Zuzendaritza hartu zituen. Iñaki Dorronsorok irakasle laguntzaile gisa aritu da Mondragon Unibertsitatean (bere Kontseilu Errektoreko kide izan zen), Deustuko Unibertsitatean, eta Lancasterreko Unibertsitatean. Estrategia, lehiakortasuna, antolaketa, berrikuntza, ekintzailetza, enpresa- eta kudeaketa-ereduak aztertu eta dokumentatu dituen gaiak dira. Aldi berean, beste hainbat arlo ere landu ditu (soziologia, ekonomia, historia, zientziaren filosofia eta antropologia).

Iñaki Dorronsoro eta Fermin Leizaola

2012ko uztailaren 20tik 2020ko irailera arte, Eusko Ikaskuntzako lehendakaria izan da.[3]

Erreferentziak

aldatu
  1. AGUIRRE SORONDO, Juan. «Iñaki Dorronsoro. Eusko Ikaskuntzako presidentea: Eusko Ikaskuntzak lanari ekingo dio euskal gizartea berritzeko ideia eta proiektu garrantzitsuak sustatuz, lagun ororen arreta erakarriko dutenak alegia» www.euskonews.eus (Noiz kontsultatua: 2020-10-16).
  2. «Dorronsoro Plazaola, Iñaki - Auñamendi Eusko Entziklopedia» aunamendi.eusko-ikaskuntza.eus (Noiz kontsultatua: 2020-10-16).
  3. Galardi, Maider. (2018). «Iñaki Dorronsorori elkarrizketa» Berria (Berria.eus) (Noiz kontsultatua: 2020-10-16).

Kanpo estekak

aldatu
  • Iñaki Dorronsoro / Eusko Ikaskuntzako presidentea. "Eusko Ikaskuntzak lanari ekingo dio euskal gizartea berritzeko ideia eta proiektu garrantzitsuak sustatuz, lagun ororen arreta erakarriko dutenak alegia" Juan Agirre Sorondo, Euskonews.