Suge-ziza mingots

Hypholoma fasciculare» orritik birbideratua)

Suge-ziza mingotsa (Hypholoma fasciculare) Strophariaceae familiako onddo espezie bat da.[1] Espezie toxikoa, pozoitze hilgarriak eragin dituena.

Suge-ziza mingotsa
Sailkapen zientifikoa
ErreinuaFungi
KlaseaAgaricomycetes
OrdenaAgaricales
FamiliaStrophariaceae
GeneroaHypholoma
Espeziea Hypholoma fasciculare
P.Kumm., 1871
Mikologia
 
orriak himenioan
 
txapel ganbila
 
himenioa adnatua da
 
hankak eraztuna dauka
 
espora marroiak dauzka
 
saprobioa da
 
pozoitsua da

Oharra: ez fidatu soilik orri honetan ematen diren datuez perretxiko bat identifikatzeko orduan. Inolako zalantzarik izanez gero, kontsultatu aditu batekin.

Suge-ziza mingots.
Hypholoma fasciculare.

Deskribapena aldatu

Kapela: 3 eta 7 cm. arteko diametrokoa. Leuna, globo itxurakoa, gero ganbil-laua; hori-sufre kolorekoa, arre-horia erdialdera; askotan gortina-hondarrak dituzte ertzari itsatsita.

Orriak: Oso estu, estuak, meheak eta itsatsiak; hasieran hori-sufre kolorekoak, gero oliba-berdeak eta azkenean arre-purpurak.

Hanka: Liraina, zilindrikoa, malgua eta horia, gortinaren zuri-horixka koloreko hondarrekin, arre-zikina esporak heltzen direnean.

Haragia: Horia, elastikoa, oso zapore mingotsa eta usain desatsegina ditu.[2]

Etimologia: Fasciculare epitetoa, latinetik dator, sorta, esan nahi du, aurkezteko duen moduagatik, soropilaren antzera hasten dena.

Toxikotasuna aldatu

Toxikoa. Pozoitze hilgarriak eragin dituena. Okerren baten ondorioz jaten badugu, berehala ohartuko gara akatsaz, zeren haragiaren mingostasunak hor jarraitzen du egosi ondoren ere.[3]

Nahasketa arriskua aldatu

Kolore argiagoko Hypholoma capnoides-arekin, honek orri gris-urdinxkak ditu, ez berdexkak eta haragi zuria eta ez mingotsa. Tamaina handiagoko eta kapela adreilu bizi koloreko Hypholoma sublateritium-arekin. Hypholoma epixanthum-arekin, honen hankak sustrai bat bezalakoa du, kapelaren ertza errezel zurixkaz estalita dago eta usain handia du.[4]

Sasoia eta lekua aldatu

Espezie ugaria ia urte osoan. Ale ugariko taldetan ateratzen da, zuhaitz ezberdinetako motzondoen gainean.[5]

Banaketa eremua aldatu

Ipar Amerika, Europa, Erdialdeko Amerika, Afrikako iparraldea, Asiako iparraldea, Australia, Zeelanda berria.

Galeria aldatu

Erreferentziak aldatu

  1. Euskal Herriko perretxiko eta onddoak, 2013, 2014, 2016, 2017, Fernando Pedro Pérez, Kultura Saila, Eusko Jaurlaritza  •   Bizkaiko Perretxiko eta Onddoak, A.D.E.V.E., 2012  •   Euskalnatura  •   Euskal Herriko Onddoak. 5 tomos, Luis García Bona, Kriselv, 1987  •   Catálogo micológico del País Vasco, Aeranzadi, 1973  •   Mendizalearen Hiztegia [mikologia], Ostadar Mendi Taldea.
  2. (Gaztelaniaz) Mendaza, Ramon, Diaz, Guillermo. (1987). Guia fotografica y descriptiva 800 especies a todo color. Iberduero, 404 or. ISBN 84-404-0530-8..
  3. (Gaztelaniaz) Lotina, Roberto. (1985). Mil setas ibericas. Diputacion foral de vizcaya, 253 or. ISBN 84-505-1806-7..
  4. (Gaztelaniaz) Palacios Quintano Daniel. (2014). Disfrutando con las setas. Leitzaran, Grafikak S.L. Andoain, Gipuzkoa, 344 or. ISBN 978-84-617-0196-4..
  5. (Gaztelaniaz) Cetto, Bruno. (1987). Guia de los hongos de Europa. Ediciones Omega, S. A. Barcelona, 187 or. ISBN 84-282-0253-6 (T.I). ISBN: 84-282-0538-8 (O.C.)..

Kanpo estekak aldatu