Ireki menu nagusia

IzenaAldatu

Frantziako lehendabiziko esploratzaileek, ondoko beste Aintzira Handiei buruz ezer ez zekitenez, La Mer Douce («Ur gezako itsasoa») izena jarri zioten. 1656ko mapa batean Karegnondi izena zuen. Baina inguruko eskualdean huroi etniakoak bizi zirenez, geroztiko mapa guztietan Lac des Hurons («Huronen aintzira») zeritzoten.

GeografiaAldatu

Huron aintzirak 59.600 km²ko eremua, 332 kmko luzera, 245 kilometroko zabalera eta, batez beste, 59 metroko sakonera ditu[2].

Mackinaceko kanalak Huron eta Michigan aintzirak lotzen ditu, biak maila berean izaki. Geologikoki eta hidrologikoki ur multzo bera dira, horrexegatik batzuetan Michigan-Huron aintzira deritze. Superior 7 metro gorago dago, eta St. Marys ibaiaren bidez isurtzen da Huronera[3]. Hustubidea, berriz, St. Clair ibaia da.

Huron aintziran dagoen Manitoulin uhartea (2.766 km²) ur gezako laku bateko uharterik handiena da. Uharte horretan dago Manitou aintzira, ur gezako aintzira baten barruko uharte batean dagoen aintzirarik handiena.

ErreferentziakAldatu