Hunt-Lenox globoa edo Lenox globoa, 1510ko data du eta ezagutzen den hirugarren lur-bira antzinakoena da. 1492ko Erdapfelen eta 1504ko Ostruka Arrautz globoaren ondoren egina baita. Gaur egun AEBetako New Yorkeko Liburutegi Publikoan gordea dago.

Hunt-Lenox globoa
Jatorria
Ezaugarriak
Materiala(k)kobrea
Dimentsioak112 (diametro) mm
Kokapena
LekuaNew Yorkeko Liburutegi Publikoa
BildumaNew Yorkeko Liburutegi Publikoa

Globo hau HC SVNT DRACONES (latinezko hic sunt dracones, euskaraz "hemen herensugeak daude") esaldi mitikoa erakusgai duelako ezaguna da, eremu honek gaur egungo Indotxina adierazten du.

Bere jatorria ezezaguna da, 1855ean Parisen Richard Morris Hunt arkitektoak James Lenox liburu bildumatzaileari eman zion, eta honek New Yorkeko Liburutegi Publikoan bildumatu.