Hunain Ibn Ishaq

Hunain ibn Ishaq» orritik birbideratua)

Hunain Ibn Ishaq[1] (asirieraz: ܚܢܝܢ ܒܪ ܐܝܣܚܩ, arabieraz: أبو زيد حنين بن إسحاق العبادي‎; ’Abū Zayd Ḥunayn ibn ’Isḥāq al-‘Ibādī; Al-Hirah, 809 - Bagdad, 873) arabiar sendagile eta alkimista izan zen.

Hunain Ibn Ishaq
Hunayn ibn-Ishaq al-'Ibadi Isagoge.jpg
Bizitza
Jaiotza Al-Hirah (en) Itzuli809
Herrialdea Abbastar Kaliferria
Talde etnikoa Syriac people (en) Itzuli
Heriotza Bagdad873 (64/65 urte)
Familia
Seme-alabak
Hezkuntza
Hizkuntzak arabiera
greziera
Asiriera
persiera
Jarduerak
Jarduerak medikua, itzultzailea eta filosofoa
Sinesmenak eta ideologia
Erlijioa Nestorianismoa

BizitzaAldatu

Kristau nestoriarra zen. Bagdaden egin zituen medikuntza-ikasketak. Al-Mutawakkil kalifak bere fisikari izendatu zuen. Palestinan, Egipton eta Sirian ibili zen antzinako grekoen eskuizkribuen bila, eta Bagdadeko itzultzaile-eskolan, berak eta bere ikasleek haietako asko arabierara itzuli zituzten. Medikuntzari dagokionez, eragin handia izan zuen grekotik egin zituen itzulpenen bidez, Galeno, Hipokrates, Aristoteles eta beste askoren obrak itzuli baitzituen; Galenoren zenbait obra bere itzulpenen bidez baizik ez dira ezagutzen, jatorrizko testuak galdurik baitaude. Betiere kontu handiz bildu eta jaso zituen kimikan egin zituen esperimentu guztien albisteak eta oharrak.

ErreferentziakAldatu

  1. Euskaltzaindia. (2016-09-30). (PDF) 181. araua: Erdi Aroko pertsona-izenak. Iruñea, 13 or..


  Artikulu hau biografia baten zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.