Humanitate digitalak (HD) konputazioa, teknologia digitalak eta gizarte-zientziak batzen dituen esparru akademiko bat da. Gizarte Zientzietan baliabide digitalen erabilera sistematikoa eta euren aplikazioaren inguruko ondorioak aztertzen ditu[1][2]. Ikasketa-prozesu akademikoaren barnean ikerketa, irakaskuntza eta argitaratze-prozesuan konputazioarekin lotutako kolaborazio-tresna eta diziplinartekoak barneratzen ditu. Tresna eta metodo digitalak gizarte-zientzien ikasketara ekartzen ditu, onartuz hitz idatzia jada ez dela ezagutzaren sorrera eta sakabanatze medio nagusia[3].

Bideo hau Ikusgela proiektuaren parte da.
Bideo hau Ikusgela proiektuaren parte da. Bideoak dituzten artikulu guztiak ikus ditzakezu hemen klik eginez gero.
Humanitate digitalak ulertzeko bideoa.

Aplikazio eta teknika berriak sortuz eta erabiliz, HDen barruan ikerketa eta ikasketa modu berriak erabiltzen dira, aldi berean honek ondare kulturalean eta kultura digitalean duen inpaktua ikertuz eta kritikatuz[2].Beraz, HDk bi norabideko harremana sortzen dute humanitateen eta erabiltzen den teknologiaren artean: akademikoki erabiltzen da teknologia humanitateen ikasketa eta ikerketan, eta teknologia hori ikerketa esparrua da ere gizarte-zientzien ikuspegitik. Askotan, aldi berean gertatzen dira bi prozesuak.[4]

Definizioa

aldatu
 
Testu-analisi programa baten adibidea, Pride and Prejudice eleberria ikasteko Voyant Tools-en.

Humanitate digitalen definizioa etengabe eraldatzen ari dira. Alorra jarraiki aldatzen eta garatzen ari denez, definizio espezifikoak azkar zaharkitu daitezke edo etorkizunerako garapena murriztu dezakete.[5] Debates in the Digital Humanities-eko (2016) bigarren aleak alorra definitzeko zailtasuna onartzen du: “Artxibo digitalekin, analisi kuantitatiboekin, eta tresna-eraikin proiektuekin batera behin bereizgarri izan zirenak alorrean, orain HDek metodoen eremu zabal bat kontuan hartzen dute: irudi-sorta handien bistaratzeak, tresna historikoen modelatzea 3Dn, 'natibo digitalen' hitzaldiak, traol-aktibismoa eta horren analisia, txandakako errealitate-jokoak, makerspace mugikorrak, eta abar."[6]

Historikoki, humanitate digitalak humanitate informatikoetatik kanpo garatu ziren eta informatika humanistikoarekin, informatika sozialarekin, eta komunikabide-ikasketen alorrarekin erlazionatu zen. Termino zehatzetan, humanitate digitalek gai askotarikoak barne hartzen dituzte, iturri primarioen bildumak antolakuntzatik (nagusiki testuzkoa), datu kulturalen sorta handien datu-meatzaritzara eta gai-modeloetara.

Humanitate Digitaletan, bai material digitalizatuak (egokituak) bai berez digitalak diren materialak sartzen dira. Bi metodologia elkartzen ditu: alde batetik, humanitatezko diziplina tradizionalak (historia, filosofia, hizkuntzalaritza, literatura, arte ederrak, arkeologia, musika eta kultura azterbideak) eta beste alde batetik, gizarte zientziak[7], informatikarako tresnekin (hipertestua, hipermedia, datu-bistaratzea, informazio-berreskuratzea, datu-meatzaritza, estatistika, testu-meatzaritza, mapping digitala), eta argitaratze digitala.

Humanitate digitalekin erlazionatutako azpi-alorrak sortu dira: software-ikasketak, plataforma-ikasketak, eta kode-ikasketa kritikoak, esate baterako. Humanitate digitalak parekatzen dituzten beste alorren artean, komunikabide (ikasketa) berriak, informazio-zientziak edota konposizioari buruzko komunikabide teoriak topa ditzakegu, joko ikasketak, bereziki humanitate digitalen diseinu eta produkzioarekin erlazionaturikoak, eta kultura ikerketak.

Historia

aldatu

Humanitate digitalek humanitate informatikoen alorrean dute jatorria, eta hauen hasiera XX. mendeko 40 hamarkadaren bukaeran izan zen, Josephine Miles ingeleseko irakasle aitzindariari, Roberto Busa jesuitari eta enplegatu zituen emakumeei esker. Hauek Tomas Akinokoaren lanetarako konputagailuaren bitartez sortutako Index Thomisticus aurkibide elektronikoa sortu zuten. [8][9] Beste akademiko batzuk makro-konputagailuak erabiltzen hasi ziren hainbat lan automatizatzeko, hala nola hitzen bilaketa, sailkapena eta kalkuluak, horrela eskuz egitea baino azkarragoa baitzen. [10]

Humanitate digitaletan espezializatutako lehen aldizkaria Computers and the Humanities izenekoa izan zen, 1966. urtean sortua. Urte batzuk beranduago, 1973an, informatikako aplikazioen eta metodo kuantitatiboen elkartea sortu zen arkeologian (CAA). Geroagokoak dira literaturako eta hizkuntzalaritzako konputazioen elkartea (ALLC) eta humanitate eta konputagailuentzako elkartea.

Testu digitalak etiketatzeko protokolo estandar baten beharra ikusi zen segituan, beraz, testu-kodekedatarako gidalerroak ekimena (Text Encoding Initiative, TEI) sortu zen. Proiektu hau 1987an sortu zen eta lehen bertsio osoa 1994an argitaratu zen.[11] TEIk testu elektronikoaren ikerketa egituratzen lagundu zuen eta XML bideratu zuen. 90. hamarkadan testu eta irudien fitxategi garrantzitsuak sortu ziren Estatu Batuetako humanitaterako konputazio zentroan. Bertan frogatu zen testu kodetzailearen modifikazio eta sendotasuna literaturarako.[12] Konputagailu pertsonalaren eta World Wide Web delakoaren sorrerari esker, Humanitate digitalak testuetan gutxiago zentratzen hasi ziren, diseinuari garrantzi gehiago emanez eta Interneteko multimedia naturalaren ondorioz audio, bideo eta beste osagai batzuetan lanean hasiz.

"Humanitate konputazionala" deitzetik "Humanitate digitala" deitzera pasatzearen ardura John Unsworthena, Susan Schreibmanena eta Ray Siemensrena da, izan ere, esparru hau digitalizaziotzat soilik hartzea ekidin nahi zuten.[13]

2006. urtean, Giza zientzien erakunde nazionalak (ingelesez, NEH) bultzatu zuen Humanitate digitalaren ekimena. Honekin, termino hori ia guztiz atzeraezin bihurtu zen Amerikako Estatu Batuetan.

Proiektuak

aldatu

Milaka humanitate digital proiektu daude, bai finantzaketa mugatuko edo finantzaketa gabekoak, bai urte askotako laguntza ekonomikoa dutenak ere. Hauetako batzuk etengabe eguneratuz doaz. Beste batzuk, aldiz, ez dute hori lortuko, laguntza edo interes galerak direla medio. Hala ere, mantendu ahal izango dute "online" beta bertsioan zein bukatutako eran. Hona hemen arloko proiektuen adibide batzuk: [14]

 
Sarearen analisi adibidea [15]

Artxibo digitalak

aldatu

Emakume Idazleen Proiektua [16](1988an hasita) epe luzeko ikerketa proiektua da, garaiko emakumeak idazle bikainak bihurtzeko, testu arraroen bilduma elektroniko bat eskuragarri jarriz. Walt Whitman Artxiboak [17](1990eko hamarkadan hasita) Whitmanen lanen hipertestua eta jakintza editatu nahi zuen. Gaur egun, argazkiak, soinuak eta Whitmanen kritikaren bibliografia integrala eskaintzen ditu.

Liburuzainen eta artxibozainen inplikazioak funtsezko papera betetzen du humanitate digitalen proiektuetan. Izan ere, hauen eginkizunaren hedapena da arlo garrantzitsuenetako bat, kontratazio digitala deiturikoa. Honek aktibo digitalen hautaketa, kontserbazio, mantenu, bilketa eta artxibatzean datza. [18] [19] Adibidez, artxibozainek bekadunei eta akademikoei laguntzen diete beraien proiektuak eraikitzen. Laguntza hau liburutegiko bildumetarako metadatuen eskemak ebaluatzeko, ezartzeko eta pertsonalizatzeko esperientziaz baliatuz eskaintzen dute. [20]

Mexikoko Unibertsitate Nazional Autonomoan egindako ekimena humanitate digitalen proiektuen beste adibide bat da. Honek XVII. mendeko eskuizkribuen digitalizazioa eta hispano aurreko gune arkeologikoak 3D-n bistaratzea du helburu. [21]

Analisi kulturalak

aldatu

Analisi kulturala honako honi dagokio: metodo konputazionala erabiltzea bilduma bisual handiak eta gaur egungo euskarri digitalak arakatu eta aztertzeko. Kontzeptu hau 2005ean garatu zuen Lev Manovichek, zeinak 2007an, laborategi bat sortu zuen. Laborategiak informatika alorreko metodoak erabili izan ditu, ikus-entzunezko euskarri historiko eta garaikide ugarirekin batera. Esaterako, 1923 eta 2009 bitartean argitaratutako Time aldizkariaren azal guztiak [22], New York-eko Museum of Modern Art-en bildumako 20.000 argazki historiko [23], Manga liburuetako milioi bat orri [24] eta 17 hiri globaletan Instagramen partekatutako 16 milioi irudi [25]. Euskarrien diseinua eta datuak ikusteko metodoen erabilera ere erabiltzen da analisi kulturalean. Hau bilduma bisual handiak esploratuz interfaze bisual interaktiboak sortzeko gauzatu ohi da; adibidez, Selfiecity eta On Broadway.

Analisi kulturalaren ikerketak hainbat galdera teoriko ere jorratzen ditu. Nola ikus ditzakegu unibertso kultural erraldoiak, gaur egun erabiltzaileek sortutako edukiak eta eduki profesionalak, kanpoko edo lehendik zeuden kategorietara murriztu gabe? Nola funtziona dezakegu datu kultural handiekin kulturei buruzko gure estereotipoak eta hipotesiak zalantzan jartzeko? Zein kontzeptu eta eredu kultural teoriko berri behar dira kultura digital globala aztertzeko bere eskala, abiadura eta konektibitate berriekin?

Gaur egun, analisi kulturala terminoa beste ikertzaile askok erabiltzen dute. [26][27][28]

Testu-meatzaritza, analisia eta bistaratzea

aldatu

2004an sortutako WordHoard aplikazioa erabiltzaile akademikoei etiketatutako testuak irakurtzeko eta aztertzeko aukera ematen die. 2008an sortutako Letren errepublikak, aldiz, ilustrazioko idazleen sare soziala ikusarazi nahi du, horretarako mapa elkarreragileak eta ikustarazteko tresnak erabiltzen ditu.

Joera makroskopikoen azterketa aldaketa kulturalean

aldatu

Kulturomika lexikologia konputazionalaren forma da, testu digitalizatuen analisi kuantitatiboaren bidez gizakien portaera eta kultura joerak aztertzen dituena. [29][30] Ikertzaileen datuek artxibo digital handiak biltzen dituzte hizkuntzaren eta hitzen erabileran islaturiko fenomeno kulturalak ikertzeko. [31]

2017ko ikerketa batek [32] argitaratu zuen 2010eko Science [33] artikuluko liburu digitalizatuetan n-gramen ibilbidea denboran zehar, 150 urtetan zehar Erresuma Batuko egunkarien corpus zabal batean aurkitutakoekin alderatuz. Ikerketan hizkuntzaren prozesamendurako teknika aurreratuagoak erabiltzen jarraitu da, historia eta kulturaren joera makroskopikoak ezagutzeko, generoaren arteko lotura, arreta geografikoa, teknologia eta politika barne, eta gertaera zehatzetarako data zehatzak ere.

"Online" argitalpena

aldatu

1995. urtean sortutako Stanforden Filosofiako entziklopedia esparruko akademikoak mantendutako filosofiako termino, kontzeptu eta pertsonen erreferentzia dinamikoak jasotzen dituen lana da. MLA Commonsek orrialde ireki bat du, non edonork idatz dezaken, bertan humanitatean pedagogia digitala: kontzeptuak, ereduak eta esperimentuak erakusteko ikastaroak daude. [34] Sareko analisia eta datuen ikusaraztea ere esparruaren inguruan hausnartzeko erabiltzen dira, izan ere, ikertzaileek sare sozialetan interakzioen mapak sor ditzakete edo humanitate digitalen inguruko datu akademiko eta proiektuetatik abiatuz infografiak sortu ere.

Wikimedia proiektuak

aldatu

Ikerketa erakunde batzuek Wikimedia Fundazioarekin edo komunitateko boluntarioekin egiten dute lan.

Adibidez, baimendutako multimedia fitxategiak Wikimedia Commonsen bidez eskuragarri jartzeko edo datu multzoak Wikidatarekin lotzeko edo kargatzeko.

Humanitate digitalen garapena Euskal Herrian

aldatu

Euskal herrian ere zabaltzen ari da Humanitate digitalen lanketa, eta horren erakusgarri dira HDGunea proiektua[35], Euskal Herriko Wikilarien Elkarteak sustatutako ikerketa bekak[36], eta Humanitate Digitalen Aditu Titulua.[37] Hiruetan Udako Euskal Unibertsitateak parte hartzen du beste hainbat eragilerekin batera.

Erreferentziak

aldatu
  1. (Ingelesez) «1A. Introduction | Introduction to Digital Humanities» dh101.humanities.ucla.edu (Noiz kontsultatua: 2018-02-16).
  2. a b Melissa. (2012-01-20). «Melissa Terras' Blog: Infographic: Quantifying Digital Humanities» Melissa Terras' Blog (Noiz kontsultatua: 2018-02-16).
  3. Digital humanities. MIT Press 2012 ISBN 9780262312097. PMC 819446318..
  4. Alegria, Iñaki. (2018-11-22). «Humanitate Digitalak: Giza eta gizarte zientzietan ikertzeko metodo berriak» Sarean .eus (Noiz kontsultatua: 2020-04-17).
  5. (Ingelesez) Warwick, Claire; Terras, Melissa; Nyhan, Julianne. (2012). Digital Humanities in Practice. Facet Publishing ISBN 9781856047661..
  6. (Ingelesez) F. Klein, Lauren; K. Gold, Matthew. (2016). Digital Humanities: The Expanded Field. University of Minnesota Press.
  7. (Ingelesez) «Cambridge Digital Humanities» University of Cambridge (Noiz kontsultatua: 2018-06-7).
  8. (Ingelesez) Svensson, Patrik. Humanities Computing as Digital Humanities. (Noiz kontsultatua: 2018-06-7).
  9. (Ingelesez) Hockney, Susan. (2004). The History of Humanities Computing. Blackwell Publishing ISBN 1405103213..
  10. Digital humanities. MIT Press 2012 ISBN 978-0-262-31210-3. PMC 819446318. (Noiz kontsultatua: 2020-03-20).
  11. Schreibman, Susan.. (2007). A Companion to Digital Humanities.. John Wiley & Sons, Ltd ISBN 1-78268-450-6. PMC 1058536037. (Noiz kontsultatua: 2020-03-20).
  12. Critical Inquiry 35 (2) 2009-01  doi:10.1086/596652. ISSN 0093-1896. (Noiz kontsultatua: 2020-03-20).
  13. (Ingelesez) Fitzpatrick, Kathleen. (2011-05-08). «The Humanities, Done Digitally» The Chronicle of Higher Education ISSN 0009-5982. (Noiz kontsultatua: 2020-03-20).
  14. (Ingelesez) Sample Projects – CUNY Academic Commons Wiki Archive. (Noiz kontsultatua: 2020-03-25).
  15. (Ingelesez) Social network analysis. 2020-03-20 (Noiz kontsultatua: 2020-03-26).
  16. (Ingelesez) Women Writers Project. 2017-09-08 (Noiz kontsultatua: 2020-03-26).
  17. «The Walt Whitman Archive» whitmanarchive.org (Noiz kontsultatua: 2020-03-26).
  18. Sabharwal, Arjun,. Digital curation in the digital humanities : preserving and promoting archival and special collections. ISBN 978-0-08-100178-3. PMC 907521684. (Noiz kontsultatua: 2020-03-26).
  19. (Ingelesez) Digital curation. 2020-03-11 (Noiz kontsultatua: 2020-03-26).
  20. Supporting digital humanities for knowledge acquisition in modern libraries. ISBN 978-1-4666-8445-4. PMC 921176116. (Noiz kontsultatua: 2020-03-26).
  21. Digital humanities in practice. Facet Publishing in association with UCL Centre for Digital Humanities 2012 ISBN 978-1-85604-905-4. PMC 836872277. (Noiz kontsultatua: 2020-03-26).
  22. Timeline: 4535 Time Magazine Covers, 1923-2009. (Noiz kontsultatua: 2020-03-26).
  23. A View from Above: Exploratory Visualizations of MoMA Photography Collection. (Noiz kontsultatua: 2020-03-26).
  24. Exploring One Million Manga Pages with Supercomputers and HIPerSpace. (Noiz kontsultatua: 2020-03-26).
  25. (Ingelesez) «Lev Manovich» www.manovich.net (Noiz kontsultatua: 2020-03-26).
  26. «Cultural Analytics: Computational Approaches to the Study of Culture | The Neubauer Collegium for Culture and Society» neubauercollegium.uchicago.edu (Noiz kontsultatua: 2020-03-26).
  27. (Ingelesez) «Culture Analytics» IPAM (Noiz kontsultatua: 2020-03-26).
  28. (Ingelesez) «About | Journal of Cultural Analytics» culturalanalytics.org (Noiz kontsultatua: 2020-03-26).
  29. (Ingelesez) Cohen, Patricia. (2010-12-16). «In 500 Billion Words, New Window on Culture» The New York Times ISSN 0362-4331. (Noiz kontsultatua: 2020-03-26).
  30. «Bit Lit » American Scientist» web.archive.org 2016-10-18 (Noiz kontsultatua: 2020-03-26).
  31. «Wayback Machine» web.archive.org 2016-03-03 (Noiz kontsultatua: 2020-03-26).
  32. (Ingelesez) Lansdall-Welfare, Thomas; Sudhahar, Saatviga; Thompson, James; Lewis, Justin; Team, FindMyPast Newspaper; Cristianini, Nello. (2017-01-04). «Content analysis of 150 years of British periodicals» Proceedings of the National Academy of Sciences  doi:10.1073/pnas.1606380114. ISSN 0027-8424. PMID 28069962. (Noiz kontsultatua: 2020-03-26).
  33. Michel, Jean-Baptiste; Shen, Yuan Kui; Aiden, Aviva P.; Veres, Adrian; Gray, Matthew K.; Pickett, Joseph P.; Hoiberg, Dale; Clancy, Dan et al.. (2011-01-14). «Quantitative analysis of culture using millions of digitized books» Science (New York, N.y.) 331 (6014): 176–182.  doi:10.1126/science.1199644. ISSN 0036-8075. PMID 21163965. PMC 3279742. (Noiz kontsultatua: 2020-03-26).
  34. (Ingelesez) Digital Pedagogy in the Humanities | MLA Commons. (Noiz kontsultatua: 2020-03-22).
  35. Errenteriako Udalak eta Udako Euskal Unibertsitateak Humanitate Digitalen Ikerketa Gunea sortzeko hitzarmena sinatu dute | Herribizia. (Noiz kontsultatua: 2021-10-17).
  36. Humanitate Digitalak ikertzeko hiru beka eman dituzte EWKEk eta UEUk – Euskal Wikilarien Kultur Elkartea. (Noiz kontsultatua: 2021-10-17).
  37. «Humanitate Digitalak: Aukera berriak ikertzen :: ikasi :: Udako Euskal Unibertsitatea» www.ueu.eus (Noiz kontsultatua: 2021-10-17).

Kanpo estekak

aldatu