Humanismo

Humanismoa» orritik birbideratua)
Humanismoa


Gizaki alaia, Denis Barringtonek
Britainia Handiko Elkarte Humanistarentzat
diseinatua

Humanismoa gizakia eta giza balioak gainerakoen gainetik jartzen dituen jarrera filosofikoa da.[1]

Historia

aldatu

Humanismo izeneko kultura mugimendua XIV. mendearen erdialdera Italian sortu zen, eta XV. eta XVI. mendeetan zehar Europako gainerako herrietara hedatu zen.

Erdi Aroaren kultur ereduaren aurrean kultura berri bat sortzea zuen helburu, eta horretarako gizakia, pertsona gisa eta herritar gisa, oso eta betegintzarrez hezteko oinarria paideia klasikoa hartu zuen aintzat.

Hezkuntza eredu horrek heldulekua Antzinako Greziako eta Antzinako Erromako hizkuntzan eta literaturan zuen, eta haietan oinarri hartutako erreferentzia intelektualak eta balio moralak erabili zituen bere helburuetarako: eredu klasikoan hezitako gizakia eta bizimodua.

Humanismoa ez da filosofia jakin baten adierazle. Pico della Mirandolaren idazlan baten izenburuak -De dignitate hominis, 1486- eta bere diskurtsutik ateratako esaldi batek erakusten du ongien humanismoaren xedea : Irakurri dut arabiarren liburuetan, ez dela munduan ezer miragarriagorik gizakia baino ,. Hori da gizakiaren betegintzarrerako eredua. Gizaki eredu hori ez da intuizio bakar baten emaitza, ordea.

Picok arabiarren literatura aipatzen du, baina Greziako eta Erromako literaturari lotuago egon zen, berez, humanismoa.

Gaur egun, mugimendu hori "Berpizkunde garaiko Humanismoa" edo soil-soilik "Humanismoa" izenez ezaguna bada ere, sorreran beste izen batzuk ere hartu zituen : Studia Humanitatis (Salutatik XIV. mendean Zizeronengandik eta Geliorengandik jasotakoa), Humaniores Litteru eta Humanitas ere bai, Greziako eta Erromako jakintza irakasteko erabiltzen ziren diziplina multzoari deitzeko izenak ziren: Gramatika, Erretorika, Poesia, Historia eta Filosofia morala.

Humanitas hitzetik eratorriak dira italianoko Umanita, frantseseko Humanites, edo gaztelaniako Humanidades. Alegia, euskaraz Humanitateak direnak. Humanistak ziren, berriz, Humanitas horietan maisu zirenak, nahiz eta XV. mendeko humanista italiarrei hitz hori ez oso atsegin izan, izan ere, behe mailakotzat zeukaten. Haietako gehienak (C. Salutati, Poggio, L. Bruni, G. Mannetti, L.B. Alberti, etab.) burgesiaren goi mailakoak ziren, eta elite bat osatzen zuten. Elite horrek helburu handitzat zeukan kultura klasikoan oinarritutako humanismoa ; eta horren barruan sartzen zen dotore hitz egitearen eta idaztearen artea (zuzentasuna eta dotoretasuna ezinbestekoak ziren estiloan, arau klasikoaren arabera), eta adeitasun eta tratabide finarena.

Kualitate horien jabe izateak eskaintzen zion eliteko kideari halako omena, XVI. mende hasieran galduz joan zena, jakituria klasikoa zabaldu eta arrunt bilakatu zen neurrian.

Humanismoa da lehen saio koherentea munduaren antolaketa bat eratzeko, gizakia oinarritzat hartuta ; horregatik hartzen da humanismoa pentsamendu modernoaren jatorritzat. Hiru puntutan laburbil daiteke humanisten ekarpena :

  • 1 . Jakitatearen xede nagusia gizakia eta giza bizitzaren zentzua ikertzea da.
  • 2. Inongo filosoforena ez da egia osoa.
  • 3. Uztarketa modu bat bada filosofia klasiko jentilaren eta kristautasunaren artean, izan ere, autore klasikoek gizakiari, bizitzari eta bertuteari buruz irakasten dutena kristautasunaren baitan txerta baitaiteke.

Bada Pizkundeko Humanismoaren sorreran figura gailen bat: Petrarka (1304-1374). Petrarkari gaur egungo omena haren lirika isuritik datorkio, haren Canzoniere famatutik (berez, Rerum vulgarium fragmenta), non gorteko tradizioan eta iradokizun klasikoan oinarrituta, europar belaunaldi askori maitasun eredua erakutsi dion, Laurarenganako maitasun grinaren bidez.

Petrarkak Antzinako Erromako kulturarako isuri nabarmena izan zuen bere obran. Bi eratara zabaldu zion bidea Petrarcak humanismoari:

Alde batetik, testu eta autore klasiko latinoak berreskuratuz eta berrituz. Ordu arte ezezagunak ziren kodizeak kopiarazi, Tito Livioren Ab urbe condita zaharberritu, eta Virgilioren Eneida oharrez bete eta ikertu zuen. Literatura klasikoan gaur egun nagusitzat jotzen ditugun autore asko, Tito Livio eta Vitruvio, Zizeron eta Ponponio Mela, besteak beste, Petrarkari esker ezagutzen ditugu. Gainera, latinaren espirituan murgildu, eta Zizeronen erritmoan eta estiloan bere luma beratuta, estilo klasiko beteginaz ondutako idazlanak egin zituen: De viris illustribus; De rerum memorandum, De vita solitaria, De remediis utriusque fortune; Africa, etab. Eta bestetik, aurreko kulturaren kontrako jarduna aurrera eramanez.

Erroma klasikoaren hainbat arlotako jakituria baztertu baitzuen, bai letra eta arteetan, bai izadi zientzietan, bai zuzenbidean, etab. Aurreko kulturaren hezkuntza sistemarik adierazgarriena eskolastika baitzen, haren kontra jardun zuen eginahalean.

Petrarcaren ustez, eskolastika bizitzatik eta zientziatik at zegoen eta haien qucastiones disputatu delakoetan aingura botata bizi ziren. Gainera, haien latin arrunta gaitzetsi egiten zuen. Petrarcak Erromako ondarea zaharberritu nahi zuen, latinezko testu klasikoen ikerketa saio baten bidez. Italiaren ahalmen sortzailea ere jaso nahi du, bestalde, hargatik ondu zuen Africa poema luzea, Italiaren iragan loriaz betea kantagai duena.

Petrarkaren xede klasikozalea garbiago ikusten da bere familiako epistoletan eta De remediis idazlanean, eguneroko errealitateez arduratzen baita. Harentzat, eskolastikoentzat ez bezala, Studia humanitatis horiek ekintzetan agertu behar dute, eta bizitzan izan behar dute heren oihartzuna.

Eskolastikaren gaitzespen orokorrean kide izan zuen Lorenzo Valla (1407-1457), Petrarcaren humanismoaren bidea urratzen saiatu zena. Vallarentzat eskolastika zientziaren aurrerabiderako oztopo zen eta eguneroko bizitzaren errealitatetik urrunegi zegoen. Eskolastikarentzat quidditates kontzeptua zegoen "esentziak", eta humanismoak gauzen -res- ikerketara itzuli beharra zegoen, gizakiaren sorkuntzak ziren neurrian ; hala nola, hizkuntza, gizartea, etab.

Humanistek Erdi Aroko latina gaitzesten dute, latin klasikoa berreskuratu nahi dute, baina ez edozein latin, ezpada Zizeronena, Quintilianorena eta gainerako klasiko handiena. Letrak, arteak, medikuntza, zuzenbidea aberastu behar zuen latinak, eta horrela aberastuta beste zibilizazio bat sortuko zen, Urrezko Aroa. Hala dio Vallak Elegantice (1440) izeneko idazlanaren hitzaurrean:

« "Erromako hizkuntzak egin zituen ekarpenik handienak gizadiaren ongizatear: latinak hezi zituen herriak arte liberaletan, legerik egokienak eman zizkien, jakituria modu guztiei ireki zien atea, basakeriatik askatu zituen. Latina ez zen armen indarrez ezarri, ezpada ongiaren bidez, amodioaren indarrez, adiskidetasunez, bakean. Izan ere, latinaren baitan daude zientzia guztiak, gizaki askeak asmatu dituen arteak ; beraz, latina loratzen bada, berarekin loratuko dira zientzia eta arte modu guztiak, eta alderantziz, latina ustelduz doanean, usteldu egiten da jakituria hera ere". »

Hori hala delarik konponbidea asmatzea erraza da: latina landuz, landu egiten dira eta beren aurren herrietako betegintzarrera ekartzen heste gainerako diziplina guztiak. Elokuentzia (eloquentia) edo hitz-jarioa behar-beharrezkoa zaio Zuzenbidea, Medikuntza edo Filosofia ikasten duenari bezala, Teologia edo Idazlan Santuak ikasten dituenari. Adibidez, Elizaren Gurasoek elokuentziaren urreaz jantzi bazituzten Jainkoaren hitzaren harribitxiak, elokuentzia hori ulertu behar da, jainkoaren hitza ulertuko bada.

Petrarkarentzat bezala, Vallarentzat ere kristau fedea ez zegoen jakituria klasikoarekin liskarrean, eta biak orekan atxikitzen saiatu ziren. Horretan hurrengo humanista belaunaldiarekin bat zetorren, Erasmo Rotterdamgoa, Juan Luis Vives, etab. Humanista gehienak bezala, Vallak ere filologiarako isuri nabarmena erakutsi zuen, eta testu kritikarako beharra aldarrikatu zuen testu klasikoekin. Era berean, teknika herriak Itun Berriko testuak aztertzeko bide egoki zirela eta horretara eskaini zituen bere ahaleginak.

Klasikoen zaharberritzean hainbat humanista gailen ageri dira. Hala nola, Poggio Bracciolini, Guarino Veronese, Poliziano, etab. Humanista hauentzat guztiontzat filologia ez da testuen zentzua aztertzeko bidea soilik, filologiaren bidez deskubritu zuten aztertzen zituzten testuen errealitate historikoa aztertzeko bidea (humanistek deskubritu zuten historiaren zentzua) . Filologiak, azken batean, analisirako metodologia bat eskaintzen du, beste alor batzuk aztertzeko ere baliagarri dena.

Banan-banan hartuta, humanistek ez zuten, menturaz, klasikoen ulermen hutsetik haraindi joan nahi, haina egia da haien ekarpenak garai modernoan izan diren berrikuntzarik handienen muinean daudela: Amerikaren aurkikuntza, itsasketaren artea, esate baterako, politika eta ekonomia irauli zuten bi kontu aipatzeagatik, ezin dira ulertu humanistek itzuli eta argitutako testurik gabe; historia naturalaren aurrerapena haiek landutako lexikografiak bideratu zuen ; pintura konposizioaren kontzeptua, Berpizkundearen ekarpenik handiena, Quintilianoren eskema erretorikoan oinarritzen da.

Horren guztiaren adibide da L.B. Alberti humanista handia (1404-1472). Arkitekturari buruz idatzi zuen, fisikaz, matematikaz, zuzenbideaz jakituria handia erakutsi zuen eta gainera poesia idatzi zuen. Bere idazlanetan (Depictura; Descriptio urbis Roma , eta De re csdificatoria) ageri dena ez da etxeen, jauregien eta elizen deskripzio soila : gizakiak ingurunean eragiten dituen ekintzen hausnarketa da, behar izanari erantzun gisa eta nahi izanaren adierazpen; gizartearen ispilutzat ikusita, eta eraberritzeko tresna gisa. Oreka bila dabil, izadiarenganako mendekotasunaren eta hura bideratzeko aukeraren artean.

XV. mendearen bukaeran eta XVI.aren hasieran Humanismoa, hezkuntzaren bidez, erabat finkaturik zegoelarik Italian, eta aurrelari ibili zirenen adorea aienaturik, Europako beste herrialdeetara zabaldu zen bere itzala, hainbat ongileen bultzadari esker (Karlos VIII.a Frantziakoa, Elisabet Ingalaterrakoa eta Mendoza eta Cisneros kardinalak Espainiako Erresuman, Federiko Saxoniakoa Alemanian, etab.), eta berehala hartu zuen indarra gortean, unibertsitateetan, hainbat elizgizonengan eta burgesiaren zati handi batean. Humanismoaren aro berri horretan hiru pertsona gailentzen dira : Erasmo Rotterdamgoa, J.L. Vives eta G. Bude. Eta hiru horietan nagusia, D. Erasmo, aldez, bera izan baitzen Petrarkaren eta Vallaren bideari argien lotu zitzaiona, eta aldez, garai hartako Europan eragin handiena izan zuena bera izan zelako. Bat zetorren Erasmo aurreko humanistek erakutsi zuten eskolastikaren gutxiespenean, hiru arrazoi nagusirengatik : eskolastikoek erabiltzen zituzten gai hutsalengatik, bizitzaren arazo nagusienganako haien urrutiramenduarengatik eta haien hizkuntzaren ulergaiztasunarengatik. Bat zetorren Bibliaren iturrietara itzultzearekin; Biblia idatzita zegoen jatorrizko hizkuntzetan aztertu beharra zegoen. Erasmosek aintzat hartu zituen hainbat balio etiko autore klasikoengan (Zizeron, Sokrates, Seneka, etab.) ; jentil izanagatik ere, kristau moralaretik ez zeudela horren urruti deskubritu zuen Erasmok.

Balio handia ematen zien studia humanitatis delakoei, eta bereziki elokuentziari, guztizkoa iruditzen baitzitzaion gizakiaren formaziorako eta gizarte zoriontsu baten eraketarako. Azken alderdi hori garrantzitsua zen Erasmorentzat, izan ere, kezkaz begiratzen zuen Europako kristau komunitatea bitan ari zela banatzen, erlijio eztabaidak zirela medio. Saiatu zen, eta, neurri batean, lortu ere egin zuen erlijio eraberritzearen beharraz ziharduen bere mezu humanista (Philosophia Christi) helaraztea komunitate horretako jakintsuen eta ez hain jakintsuen mailara.

Espainian, berriz, Antonio de Nebrija izan zen humanismoaren abiarazlea, 1481ean idatzi baitzuen Introductiones latina:, Espainiako Berpizkundearen liburu-gakoa. Latina oinarri harturik erraztu nahi du, Petrarcak eta Vallak Italian bezala, artearen bilakabidea, medikuntzarena, teologiarena eta heste gainerako humanitatezko jakintzena. Aipatutakoez gainera, garrantzi handiko humanistak izan ziren Italiatik kanpo: Juan de Valdés Espainian, François Rabelais Frantzian, Thomas More eta Francis Bacon Ingalaterran.

Denboraren poderioz, humanismoa antzinatearen gurtze linguistiko eta formal hutsa bilakatu zen, sormenerako indarrik gabeko erudizio hutsa. Humanismoaren gainbeheran garrantzi handikoa izan zen, halaber, Erreformaren eta Kontraerreformaren arteko eztabaida. Luterok kristautasunaren berezitasuna azpimarratzen baitzuen, filosofia jentilaren kontra eta Kontraerreformaren teologoek, berriz, ortodoxiarako joerarekin. Europan piztu ziren gerrek eman zioten azkena humanismoari eta haren idealari. Ilustrazioan izan zuten humanisten ideiek beren loraldia.

Humanisten zerrenda, mendez mende

aldatu
1. XIV. mendea
Petrarca (1304-1374)
Boccaccio (1313-1375)
Coluccio Salutati (1331-1406)
Geoffrey Chaucer (13431400)
2. XV. mendea
Guarino Veronese (1374-1460)
Leonardo Bruni (1370-1444)
Jan Van Eyck (1390 - 1441)
François Philelphe (1398- 1481)
Nicolas de Cuse (1401-1464)
Lorenzo Valla (1407-1457)
Giovanni Pontano (1426-1503)
Giulio Pomponio Leto (1428-1497)
Guillaume Fichet (1433- 1480/1490)
Marsilio Ficino (1433-1499)
Leonardo da Vinci (1452- 1519)
Johannes Reuchlin (1455-1522)
Giovanni Pico della Mirandola (1463-1494)
Leon Battista Alberti (1404-1472)
3. XVI. mendea
Erasmo Rotterdamgoa (1466-1536)
Guillaume Budé (1467-1540)
Nikolas Makiavelo (1469 - 1527)
Thomas More (1478-1535)
Georgius Macropédius (1487-1558)
Guillaume Du Bellay (1491-1543)
Juan Luis Vives (1492-1540)
François Rabelais (1494-1553)
Étienne Dolet (1509-1546)
Joachim Du Bellay (1522-1560)
Louise Labé (1524-1566)
Pierre de Ronsard (1524-1585)
Étienne de La Boétie (1530-1563)
Michel de Montaigne (1533-1592)
Giordano Bruno (1548-1600)
Blaise de Vigenère (1523-1596)
Isaac Casaubon (1559-1614)
4. XVII. mendea
Tommaso Campanella (1568-1639)
Nicolas-Claude Fabri de Peiresc (1580-1637)
Thomas Hobbes (1588-1679)
Pierre Gassendi (1592-1655)
René Descartes (1595-1650)
Baruch Spinoza (1632-1677)
Jean Meslier (1664-1729)
5. XVIII. mendea
Giambattista Vico (1668-1744)
Montesquieu (1689-1755)
Voltaire (1694-1778)
Jean-Jacques Rousseau (1712-1778)
Denis Diderot (1713-1784)
David Hume (1711-1776)
Paul Henri Dietrich (1723-1789)
Immanuel Kant (1724-1804)
Nicolas de Condorcet (1743-1794)
Thomas Jefferson (1743-1826)
Jeremy Bentham (1748-1832)
Jean-Baptiste-Gaspard d'Ansse de Villoison (1750-1805)
6. XIX. mendea
Auguste Comte (1798-1857)
Ludwig Feuerbach (1804-1872)
Alexis de Tocqueville (1805-1859)
John Stuart Mill (1806-1873)
Giuseppe Mazzini (1808-1872)
Pierre-Joseph Proudhon (1809-1865)
Henri Dunant (1828-1910)
Émile Zola (1840-1902)
Ludwik Lejzer Zamenhof (1859-1917)
7. XX. mendea
Jakob von Uexküll (1864-1944)
Bertrand Russell (1872-1970)
Albert Schweitzer (1875-1965)
Stefan Zweig (1881-1942)
Mohandas Karamchand Gandhi (1869-1948)
Antoine de Saint-Exupéry (1900-1944)
Théodore Monod (1902-2000)
René Etiemble (1909-2002)
Anjezë Gonxhe Bojaxhiu (Teresa Kalkutakoa 1910-1997)
Henri Grouès (Abbé Pierre) (1912-2007)
Albert Camus (1913-1960)
Gilbert Simondon (1924-1989)
Albert Jacquard (1925-2013)
Pierre Bourdieu (1930-2002)
Marc Fumaroli (1932-2020)
Jean Bost (1934-1995)
Jean Ziegler (1934-)
Mario Rodríguez Cobos (1938-2010)
Bernard Assiniwi (1935-2000)

Erreferentziak

aldatu
  1. «humanismo», Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa.

Ikus, gainera

aldatu

Kanpo estekak

aldatu

Ortiz de Pinedo, A. (2009). Humanismoaren ideia Gerra Zibilaren ostean. Eusko Ikaskuntzaren beka batek sustaturiko lana.