Hug, troglodita

Hug, troglodita (geroago, 1982tik, Hugh bezala izendatuta) 1965an Jorge Gosset Rubiok sortutako komiki-saila zen. Sortzaileak Editorial Bruguerako aldizkarietarako egin zuen saila. Pertsonaiaren lehenengo agerpena Tío Vivo aldizkarian izan zen. 1999an RBA argitaletxeak sailaren bilduma bat argitaratu zuen.[1]

Hug, troglodita
Jatorria
Sortzailea Jordi Gosset Rubio (en) Itzuli
Argitaletxea Editorial Bruguera
Ezaugarriak
Emanaldia
Hasiera-data 1966

GertakizunakAldatu

Hugh Harri Aroan bizi zen pertsonaia da, kobazulo batean eta pepesaurio izeneko dinosauroez inguratuta. Fisikoki, sudur handia du eta hile mataza zabala non ilea eta bizarra biltzen diren. Bere janzkera, beti berdina, oihal gorria mota beltzez apaindua da. Hug beti dago aspertuta ezen garai horietan oraindik telebista ez baitago. Jateko dinosauroen arrautzak bilatzen ditu baina ohikoena haien amek harrapatua izatea da. Horregatik arbiak jan behar ditu. Badu lagun jakintsu bat, Pitakoras, baratxuri-zopa asmatu duena.

ErreferentziakAldatu

Kanpo estekakAldatu