How the Grinch Stole Christmas

Dr. Seuss' How the Grinch Stole Christmas edota The Grinch (euskaraz Grintxa edota Seuss doktorearen Grintxak Eguberriak Nola Ohostu Zituen) 2000ko Ron Howard estatubatuar zinema zuzendari eta ekoizleak zuzendu eta ekoitzitako eguberri komedia bat da. 1957ko Theodor Seuss Geisel estatubatuar idazlearen izenburu berdineko kontakizunean oinarritua dago. Jim Carrey, Jeffrey Tambor, Christine Baranski, Bill Irwin, Molly Shannon, Josh Ryan Evans eta Taylor Momsen aktoreek antzeztu zuten.

How the Grinch Stole Christmas
Jatorria
Argitaratze-data2000
IzenburuaDr. Seuss' How the Grinch Stole Christmas
Jatorrizko hizkuntzaingelesa
Jatorrizko herrialdeaAmeriketako Estatu Batuak
Banatze bideaeskatu ahalako bideo
Ezaugarriak
Genero artistikoafilm komikoa, family film (en) Itzuli, fantasiazko filma, haurrentzako filma, abenturazko filma, Gabonetako filma, liburu batean oinarritutako filma eta musika-filma
Iraupena101 minutu
Koloreakoloretakoa
Deskribapena
OinarrituaHow the Grinch Stole Christmas! (en) Itzuli
Zuzendaritza eta gidoia
Zuzendaria(k)Ron Howard
Gidoigilea(k)Jeffrey Price
Peter S. Seaman (en) Itzuli

[[Kategoria:Peter S. Seaman (en) Itzuli idatzitako filmak]]
Antzezlea(k)
Jim Carrey (Grinch (en) Itzuli)
Taylor Momsen (Cindy Lou Who (en) Itzuli)
Jeffrey Tambor (Augustus May-Who (en) Itzuli)
Christine Baranski
Bill Irwin
Molly Shannon
Clint Howard
Josh Ryan Evans
Ron Howard
Anthony Hopkins
Bryce Dallas Howard
T. J. Thyne
Verne Troyer
Mindy Sterling
Jim Meskimen
Landry Allbright (en) Itzuli
Michaela Gallo
Jeremy Howard
Gavin Grazer
Q'orianka Kilcher
Deep Roy (en) Itzuli
David Costabile (en) Itzuli
Rick Baker
Rance Howard
Caroline Williams
Frank Welker















[[Kategoria:Landry Allbright (en) Itzuli antzeztutako filmak]]




[[Kategoria:Deep Roy (en) Itzuli antzeztutako filmak]]
[[Kategoria:David Costabile (en) Itzuli antzeztutako filmak]]



Ekoizpena
EkoizleaBrian Grazer
Konpainia ekoizleaImagine Entertainment (en) Itzuli
[[Kategoria:Imagine Entertainment (en) Itzuli ekoitzitako filmak]]
EdizioaDaniel P. Hanley (en) Itzuli
Ekoizpen-diseinatzaileaMerideth Boswell (en) Itzuli
Bestelako lanak
MusikagileaJames Horner
Argazki-zuzendariaDonald Peterman
Jantzi-diseinatzaileaRita Ryack
Historia
Jasotako sariak
Nominazioak

IMDB: tt0170016 Filmaffinity: 360629 Allocine: 26818 Rottentomatoes: m/how_the_grinch_stole_christmas Mojo: grinch Allmovie: v214077 TCM: 546845 Metacritic: movie/how-the-grinch-stole-christmas TV.com: movies/dr-seuss-how-the-grinch-stole-christmas Netlix: 60000901Edit the value on Wikidata

Argumentua

aldatu

Oharra: Atal honek istorio osoa edo amaiera argitzen du.

Whovilletarrak gabonetarako prestatzen ari diren bitartean, Crumpit mendian bakarrik bizi den izaki berde bat dago, Grintx deiturikoa, hauek gorroto dituena eta beraien prestaerak zapuztu nahi dituena. Cindy Lou Who, herriko sei urteko neska batek, sinisten du whovilletarrek garrantzia handiegia ematen diela opariei eta ospakizunari, eta ez nahikoa besteekiko harremanei. Postetxean, Cindyk Grintxa topatzen du Gabonetako gutunak eta paketeak hondatzen. Grintxaren itxurak Cindy izutzen du eta gutun-sailkatzailean erortzen da, baina Grintxak gogo txarrez salbatzen du azkenean. Gertaerak Cindy konbentzitzen du Grintxa ezin dela whovilletarrek sinisten duten bezain gaiztoa izan, eta bere iraganari buruz ikertzen hasten da.

Cindyk aurkitzen du Grintxa ume txikia zela iritsi zela Whovillera, bi adineko emakumek hartu zutelarik. Grintxa bere klasekide zen Martha May Whovierrez maitemindu zen, honek ere maite zuelarik sekretuan. Hala ere, inbidiak eraginda, Augustus MayWho izeneko mutil batek Grintxa gaizki tratatzen hasi zen eta bere aurpegi iletsuari buruz barre egiten. Eguberri horietan, Martharentzako, Grintxari aingeru bat oparitzea eta bere aurpegiko ilea moztea bururatu zitzaion, beri aurpegia behin baino gehiagotan zaurituz. Klasera iristerakoan denak barrez hasi ziren bere itxurarengatik, Martha izan ezik. Honek guztiak Grintxari umorea kendu zion eta Gabonei gorrotoa piztu, eta alde egin zuen Crumpit mandira, non orduz geroztik bakarrik eta besteekiko asmo txarrekin bizi izan den.

Cindyk Grintxa izendatzen du herriko Gabonen algaramaisu, MayWho haserretuz, orain alkate dena. Cindy Crumpit mendirantz doa Grintxa ospakizunera gonbidatzeko, eta honek onartzen du, batez ere aukera izango duelako Martha berriro ikusi eta MayWhoz mendekatzeko. Algaramaisu delarik, hainbat ekintzetan parte hartzen hasten eta ondo pasatzera iristen da, MayWhok bizarra mozteko makina bat oparitzen dion arte, bera umiltzeko. Grintxa biziki haserretu eta whovilletarrak eta beraien Gabon-zaletasuna mesprezatzen hasten da. MayWhori ilea moztu eta herriko Gabonetako izeiari su eman eta gero, berriro bere etxera itzultzen da.

Grintxak whovilletarrek beste izei bat dutela aurkitzen duenean zin egiten du beraien Gabon-espiritua izorratzeko hauen opariak, apaingarriak eta jana lapurtuz lo daudela. Hau egiteko bere burua Santa Clausez mozorrotzen du eta Max bere txakurra oreinez, eta Whovillera jaisten da lera batean. Sartzen den lehenengo etxea Cindyrena da eta lapurretan harrapatzen duen arren, Grintxak gezurra esaten dio eta alde egitea lortzen du. Lapurtutako guztia zaku handi batean gordetzen du eta hau Crumpit mendiaren puntura igo, zakua amildegitik bota nahian.

Eguberri goiza iristean, whovilletarrak lur-jota geratzen beraien opariak desagertu direla ikustean, eta MayWhok Cindyri botatzen dio errua Grintxari herriko giro ona zapuzteko aukera emateagatik. Lou Lou Who, Cindyren aita, bere alaba defendatzen hasten da eta arrazoia ematen dio; Gabonetako gauzarik garrantzizkoena familia eta lagunekin egotea dela, opariak eta festa beharrean. Azkenean whovilletarrak bat datoz beraiekin, eta eskuak baturik kantan hasten dira.

Grintxa zakua amildegitik behera botatzear dagoela, herritarren kantak entzun eta ohartzen da bere ahaleginak alferrik izan direla, eta negarrez hasten da Gabonen benetako esanahia ulertzean. Zakua duen lera aldapan behera irristatzen hasten da Cindy bertan dagoelarik, bera bisitatzera etorri baita. Grintxak Cindy eta lera salbatzen ditu eta herrirantz bideratu opariak itzultzeko. Barkamena eskatzen du eta bere burua eman poliziari. MayWhok bere atxilopena eta zigorra eskatzen duen arren, poliziak Grintxaren barkamena onartu eta alkatearen aginduei uko egiten die. MayWho zenbaterainoko maltzurra den ulertzean, Marthak ezkontze-eraztuna itzultzen dio honi, eta bere maitasuna adierazi Grintxari. Biziberrituta, Grintxak herri osoa gonbidatzen du bere etxera Eguberri-eguna ospatzeko.

Aktoreak

aldatu

Kanpo estekak

aldatu