Hotzikara (musika taldea)

Hotzikara, Usurbilen 2008an sortutako trash musika talde bat da[1].

Hotzikara
Datuak
JatorriaUsurbil (Gipuzkoa)
Musika motametal
Urteak2008 -
Taldekideak
Antton Aranburu
Beñat Urteaga
David Illarramendi
Mikel Olasagasti

Ibilbidea aldatu

Hotzikara 2008an sortutako taldea da, Antton Aranburu, Mikel Olasagasti, David Illarramendi eta Beñat Urteagak osatzen dutena. Thrashcore estiloan kokatu izan da. Ahots guturalak eta gitarra indartsuak garrantzi handia dute euren musikan, baina badira indar berezia hartzen duten kanta instrumentalak ere, estilo aldetik taldea zabaltzen dutenak.

Taldekideak aldatu

  • Antton Aranburu - gitarra
  • Beñat Urteaga - Baxua
  • David Illarramendi - Ahotsa
  • Mikel Olasagasti - Bateria

Diskografia aldatu

  • Hotzikara (2011, autoekoiztua)
  • II (2015, autoekoiztua)[2]

Erreferentziak aldatu

  1. «Hotzikara» www.badok.eus (Noiz kontsultatua: 2019-10-26).
  2. «II» www.badok.eus (Noiz kontsultatua: 2019-10-26).

Kanpo estekak aldatu