Hotter Than Hell Kiss hard rock talde amerikarraren estudioko bigarren albuma da. 1974ko urriaren 22an kaleratu zuten eta 1977ko ekainaren 23an Urrezko album moduan izendatu zuten, 500.000 kopia saldu zituelarik.[7] Albuma 1997an berkaleratu zuten (Kissen hasierako ia album guztiekin batera) bertsio remasterizatuan. Albumak 100. postua lortu zuen [8] arrakasta izan zuen singlelik gabe.

Hotter Than Hell
Fitxategi:Cover hth large.jpg
Kiss taldearen estudioko albuma
Argitaratze data1974ko urriaren 22a
Grabazioa1974ko abuztua, The Village Recorder estudioak, Los Angeles
Musika motaHard rock, heavy metal[1]
Iraupena33:07
HizkuntzaIngelesa
DiskoetxeaCasablanca
EkoizpenaKenny Kerner, Richie Wise
Kiss taldearen kronologia
Kiss
(1974)
Hotter Than Hell
(1974)
Dressed to Kill
(1975)
Kalifikazio profesionalak
Kalifikazioa
Iturria Puntuazioa
Allmusic 4/5 stars[1]
Vista Records 4.5/5 stars[2]
Rolling Stone 2/5 stars[3]
Blender 3/5 stars[4]
Metal Nightfall 4/5 stars[5]
Pitchfork Media (5.3/10)[6]
Taula hau hobetu beharra dago. Informazio gehiagorako begiratu laguntza.

Albuma aldatu

Los Angelesera mugitzea aldatu

Kenny Kernerek eta Richie Wisek osotutako ekoizpen taldea, zeinek taldearen lehen albuma ekoiztu zuen, aukeratu zuten beraiekin jarraitzeko. Bikotea Los Angelesen ezarri zenez, Kiss bertara joan zen beraiekin lan egiteko. Taldeari, guztiak New Yorkekoak, ez zitzaion inguru berria asko gustatu. Paul Stanleyri gitarra bat lapurtu zioten Los Angeles egon ziren lehen egunean.

Albumaren lan-izenburua The Harder They Come izan zen.[9]

Musika aldatu

Musikalki, Hotter Than Hell taldearen lehenengo albuma baino ilunagoa da.[1] Hau, zati batean, ekoipen medio ilunagoengatik da, baina baita abesti batzuen letren esanahiagatik ere. "Goin' Blind", non 93 urteko gizon baten eta neska adingabeko baten arteko erromantze bati buruz hitz egiten den, Wicked Lester garaiko Gene Simmonsek eta Stephen Coronelek idatzitako abesti bat zen. Jatorrizko izenburua "Little Lady" zen.

Hotter Than Hell albumak lehenengo albumak baino overdub gehiago ditu. Nahiz eta Kerner eta Wisek Kiss zuzenean moduan grabatu nahi zuten, taldeak estudioan grabatzeko irabazi zuen esperientziaz baliatzea erabaki zuten.

Albumak Ace Frehleyk berak bakarrik idatzitako bi abesti dituen arren, ez zuen batean ere abesten. Garai hartan ez zuen konfiantzarik bere abesteko moduan, beraz "Parasite" eta "Strange Ways" abestietako ahotsak Simmons eta Peter Crissi eman zizkion, hurrenez hurren. Frehleyren "Strange Ways" abestiko gitarra soloa egin dituen onenen artean dago.[1]

Fotografia saioa aldatu

Albuma bere azal deigarriagatik ere ezaguna da: aurreko azalak manga japoniarrean oinarritutako diseinua zuen, eta atzeko aldeak Norman Seeffek jai basati batean ateratako taldekide bakoitzeko argazki bana zituen, eta lau taldekideen makillajeen diseinuen konposizio bat. Argazki saioan zegoen jende guztia (Simmons izan ezik) mozkortuta zegoen fotografia saio guztian zehar.[erreferentzia behar] Stanley hain mozkor zegoen, non kotxean itxi behar izan zuten.[erreferentzia behar].

Albumaren azaleko behekaldean agertzen den karaktera japoniarra (力) chikara da, "boterea" esan nahi duena. Geroago Kissek erabiliko duen hainbat materialetan agertuko zen 70. eta 80. hamarkaldietan zehar, batez ere Eric Carren baterian.

Albumaren azalean eskuinaldean goikaldean agertzen den japoniar esaldia (地獄 の さけび) jigoku no sakebi da, "Infernuaren oihua" esan nahi duena.

Aurreko azalean agertzen den Frehleyren irudia apaindua dago, izan ere, kotxe istripu batean aurpegiko alde bat mindu zuen eta ez zuen makillajerik jarri argazki saiorako.[10] Acen izenarako erabili ziren japoniar karaktereak oker zeuden. Karaktereak エイス フューリ (eisu fyuuri) dira, "Ace Fury" moduan itzuliko zirenak. Karaktereak エースフレーリー (esu fureri) izan beharko lirateke.

Etsipen komertziala aldatu

Nahiz eta 1974an Kissek biratzen gogotsu jardun zuen, Hotter Than Hell albumak ez zuen lortu taldearen lehenengo albumari lekua kentzea, egia esanda askoz salmenta txarragoak izan zituen. Honen arrazoi nagusia Casablanca Records Warner Bros. Recordsekin zuen dsitribuzio akordua bukatu zela izan zen. Albumak izan zuen publizitatea lehen albumak izan zuena baino askoz pobreagoa izan zen. Hala ere, albuma promozionatzeko telebista iragarki bat kaleratu zuten. Albumerako single bakarra argitaratu zuten, "Let Me Go, Rock 'n' Roll", zein kopuru txikian kaleratu zuten eta ez zen zerrendetan sartu. Albuma kaleratu eta lau hilabetera, Kiss bira itxi zuten eta estudioan sartu ziren hurrengo diska bat grabatzeko.[1] Hotter Than Hell albumak Urrezko kalifikazioa lortu zuen 1977ko ekainaren 23an.[7]

Zuzeneko emanaldiak aldatu

Albumeko abesti asko taldearen zuzeneko emanaldiak oinarrizkoak dira, hala nola "Got to Choose", "Parasite", "Hotter Than Hell", "Let Me Go, Rock & Roll", eta "Watchin' You".

Abesti zerrenda aldatu

Hotter Than Hell
Znbk. IzenburuaIdazlea(k)Ahotsa Iraupena
1. "Got to Choose"  Paul StanleyStanley 3:54
2. "Parasite"  Ace FrehleyGene Simmons 3:02
3. "Goin' Blind"  Simmons, Stephen CoronelSimmons 3:37
4. "Hotter Than Hell"  StanleyStanley 3:30
5. "Let Me Go, Rock 'n' Roll"  Stanley, SimmonsSimmons 2:15
6. "All the Way"  SimmonsSimmons 3:18
7. "Watchin' You"  SimmonsSimmons 3:44
8. "Mainline"  StanleyPeter Criss 3:50
9. "Comin' Home"  Frehley, StanleyStanley 2:38
10. "Strange Ways"  FrehleyCriss 3:18

Bertsioak aldatu

Langileak aldatu

Ekoizpena aldatu

Zerrendak aldatu

Zerrenda (1974) Postu
gorena
US Pop Albums[8] 100

Zertifikazioak aldatu

Herrialdea Mota Salmentak
Ameriketako Estatu Batuak (RIAA)[7] Urrea 500.000

Argitalpenak aldatu

  • Casablanca NBLP-7006 (1974ko urriaren 22a): 1. LP bertsioa
  • Mercury 314 532 375-2 (1997ko uztailaren 15a): CD remasterizatua

Erreferentziak aldatu

  1. a b c d e Prato, Greg. Kiss: 'Hotter Than Hell > Berrikusketa". Allmusic (Noiz kontsultatua: 2011-03-06).
  2. Rupp, Erik. (2009-08-16). Kiss - Hotter Than Hell (1974). vistarecords.proboards.com.
  3. Kiss: Album Guide. rollingstone.com (Noiz kontsultatua: 2011-09-04).
  4. Blender review[Esteka hautsia]
  5. (Frantsesez) Kiss - Hotter Than Hell (1974). metal.nightfall.fr 2006-12-17.
  6. Josephes, Jason. (2003-02-19). Kiss: 'Hotter Than Hell. .
  7. a b c "Amerikako album zertifikazioak – Kiss – Hotter Than Hell". Recording Industry Association of America (Noiz kontsultatua: 2011-12-22).
  8. a b "Hotter Than Hell: Charts & Awards > Billboard Albums". Allmusic (Noiz kontsultatua: 2009-01-24).
  9. «Hotter Than Hell» Kiss Discography 1971-1975 (members.shaw.ca/amazingone) (Noiz kontsultatua: 2011-09-04).
  10. in 't Veld, Jeffry. (2009-07-28). Ace - Hotter Than Hell aurreko azaleko argazki saioa. necramonium.com.

Kanpo estekak aldatu