Continental hotela (Donostia)

Donostian desagertutako hotela
Hotel Continentala» orritik birbideratua)

Continental hotela goi mailako hotel bat izan zen, Donostiako Erdialdean zegoena, Zubieta kaleko 22. zenbakian. Aurrealdeak Kontxa pasealekura ematen zuen, eta La Perla bainuetxea ere gertu zuen. 1884an ireki zuten eta XIX. mendearen amaieran hirian ireki zen bigarren hotela izen zen, antzinako Londres hotela edo Hotel du Palais 1876an inauguratu ondoren.[1]

Continental hotela
Continental hotela 1915eko irudi batean.
Kokapena
Herrialdea Euskal Herria
Probintzia Gipuzkoa
UdalerriaDonostia
Koordenatuak43°19′N 1°59′W / 43.32°N 1.99°W / 43.32; -1.99
Map
Historia eta erabilera
Irekiera1884
Arkitektura
ArkitektoaJose Goikoa

Aurrekari historikoak aldatu

Sortzailea, jatorriz euskalduna eta Madrilen kokatuta zegoen Agustín Galíndez bankaria izan zen. Eraikuntzaren proiektu berria 1880.urtean udaletxean aurkeztu zuen. Jose Goikoa arkitektuak sinatu zuen La Concha hotela izenpean, nahiz eta gero izen hau ez zen mantendu.[2]

Eraikuntza lanak aldatu

Hotela sortu zen Miarritzeko eredua jarraituz eta ohitura zenez XIX. mendeko eragin arkitektoniko frantziar nabermenarekin. Sotoa, eta lau solairuk osatzen zuten. Nabarmentzeko Donostian lehenengoak izateagatik: bi zerbitzu: igogailua, eta jatetxearen ondoan ‘’’neguko lorategia’’’ izenekoa.

Inaugurazioa aldatu

Inaugurazioa 1884ko maiatzaren 15ean izan zen. Politika-munduko pertsona ospetsuen presentziarekin: garaiko Aurrekoetxea alkatea, diplomatikoak eta ekonomiaren inguruko kargu publiko batzuk.[3] Garai hartako hostalaritza giroan ohitura zenez, hoteletan goi mailako ardura frantziarren eskuetan jartzen zen fidagarritasun eta estiloaren islada zelako . Hasieran E.Lestgarens eta hortik aurrera 1887an P. Hourcade, eta 1894an François Estrade zuzendariak izan ziren.

Deskribapena aldatu

Sotoan azpiegiturak zerbitzua bermatzeko (sukaldeak, hozkailuak, ardoen biltegiak).

Beheko solairuan gela publikoak bezeroen zerbitzurako (jangela luze eta egongela bat Kontxa hondartzara irekita, jatetxea, familien jangelak) eta barne bulegoa.

Bi eskailera independienteak – bezeriarena eta zerbitzariena- hiru pisuak komunikatzen zituzten.

Bilakaera historikoa aldatu

François Estrade zuzendari zela mendearen hasieran bultzatu zituen erreforma nagusienak. Francisco Urcola Lazcanotegui arkitektu donostiarra [4] arduratu zen 1904an eta 1905ean. Goiko pisua aldatuz kanpoko itxura aldatu zuen. Beheko solairuan bi aldaketa aipatzen ziren nagusiki: zentroan patio ireki bat eta jangelan hondartza aldera leihate handiak.[5] François Estrade berak, ondoko etxeak erosita, 1911an Luis Elizalde arkitektoaren eskutik, zabaltze lana egin zuen, izena birmoldatuz Continental Palace.[6]

Gerra Zibilaren ondoren María Eugenia Duport izan zen, Madrid Palace Hotel S.A. Elkarte barruan.

Azkeneko erreforma 1960-1961 urteen artean egin zen, mantenu lanak eta gela guztietan bainua jartzen.

1972ko irailaren 30ean itxi zen betirako.[6]

Erreferentziak aldatu

  1. Gómez Beldarraín, Laurentino. (2012). Turismo y hoteles en la tarjeta postal (1900-1975): Donostia, San Sebastían, Gipuzkoa. , 29-34 or..
  2. Gómez Beldarrain, Laurentino. (2012). Turismo y hoteles en la tarjeta postal: Donostia-San Sebastián, Gipuzkoa.. , 29 or..
  3. Gómez Beldarrain, Laurentino. (2012). Turismo y hoteles en la tarjeta postal: Donostia-San Sebastián, Gipuzkoa.. , 30 or..
  4. .
  5. Gómez Beldarrain, Laurentino. (2012). Turismo y hoteles en la tarjeta postal: Donostia-San Sebastián, Gipuzkoa.. , 33 or..
  6. a b Gómez Beldarrain, Laurentino. (2012). Turismo y hoteles en la tarjeta postal: Donostia-San Sebastián, Gipuzkoa.. , 34 or..

Kanpo estekak aldatu