Horrela hitz egin zuen Zarathustrak

Horrela hitz egin zuen Zarathustrak (Also sprach Zarathustra) Richard Strauss konposatzaile alemaniarrak 1896. urtean idatzi zuen olerki sinfonikoa da, Friedrich Nietzsche filosofo eta idazle alemaniarraren izen bereko liburuan oinarriturik.

Horrela hitz egin zuen Zarathustrak
Strauss APZ.jpg
Jatorria
Argitaratze-data1896
Estreinaldi-data1896ko azaroaren 27a
IzenburuaAlso sprach Zarathustra
Jatorrizko herrialdeaPrusiako Erresuma
Ezaugarriak
Genero artistikoaOlerki sinfonikoa
Hizkuntzahizkuntza edukirik gabea
Egile-eskubideakcopyrightduna, jabetza publiko eta jabetza publiko
Deskribapena
OinarrituaHonela mintzatu zen Zaratustra
Bestelako lanak
MusikagileaRichard Strauss

IMSLP: Also_sprach_Zarathustra,_Op.30_(Strauss,_Richard) Edit the value on Wikidata

Stanley KubrickAldatu

Stanley Kubrick zine zuzendari estatubatuarrak, olerki sinfoniko honen hasiera hartu zuen 2001, Espazioan Odisea Bat izeneko bere pelikularen sarrerako soinu bandaren zati izateko, Johann Strauss II.aren Danubio Urdinarekin batera.

InstrumentazioaAldatu

Piccoloa, hiru zehar txirula, hiru oboe, korno ingeles bat, hiru klarinete Mi eta Sian, klarinete baxu bat Sian, hiru fagot, sei korno Fan, lau tronpeta Don, hiru tronboi, bi tuba, tinbalak, danbor baxua, txindatak, kariloia, kanpaia Mi baxuan, organoa, bi harpa eta korden ahots askotako ez ohiko banaketa batentzako idatzitakoa da: (lau biolin sekzio, lau biola sekzio...)

Zatien izenburuakAldatu

  1. Argitzea
  2. Mundutik haratagokoena
  3. Nahi Handiarena
  4. Poz eta Pasioena
  5. Hilobiaren kantua
  6. Zientziarena
  7. Gaixoa
  8. Dantzaren kantua
  9. Gaueko bidaiariaren kantua

Kanpo estekakAldatu