Hordeum murinum

Hordeum murinum (euskaraz Hormetako garagarra, basagaragarra...) gramineoen familiako urteko landarea da. Udaberri aldera loratzen da[1].

Hordeum murinum
Kruipertje Hordeum murinum plant.jpg
Iraute egoera

Arrisku txikia (IUCN 3.1)
Sailkapen zientifikoa
ErreinuaPlantae
OrdenaPoales
FamiliaPoaceae
LeinuaTriticeae
GeneroaHordeum
Espeziea Hordeum murinum

DeskribapenaAldatu

Garagarraren (Hordeum vulgare) antz handia duen landarea da, belarkara, zurtoin hutsa duena eta buru handia duena. Hostoak leka basaletik ateratzen dira eta ligulatik laminaturik daude.

Burua landarearen infloreszentzia da. Zilindrikoa da, hauskorra eta 3 espikulako multzoak askatzen zaizkio. Erdiko espikula bi sexuak dituen lorea da eta alboetakoak antzuak dira edo anterak baino ez dituzte. Brakteak asko luzatzen dira eta ile latz luzeak eratzen dituzte. Hazi bakarreko fruitua sortuko da.

HabitataAldatu

toki lehorretan, bide ertzetan eta gehienetan gizakiaren jarduera dagoen tokietan hazten da, etxe eta hormen inguruan, hortik bere izen zientifikoa. Landare inbaditzailea da eta Hordeum generoko espezieen artean hedadura handiena hartu duena da[2].

Animalientzako ez da jangarria eta garagarrarekin nahasteko arriskua dagoenez belar gaizto gisa kontsideraturik dago.

ErreferentziakAldatu

  1. «Effect of Quantity and Distribution of Rainfalls on Hordeum murinum L. Growth and Development» Chilean journal of agricultural research 69 (2): 188–197. 2009-06 doi:10.4067/S0718-58392009000200008. ISSN 0718-5839. (Noiz kontsultatua: 2021-05-17).
  2. (Ingelesez) Mizianty, M.. (2006-10-01). «Variability and structure of natural populations of Hordeum murinum L. based on morphology» Plant Systematics and Evolution 261 (1): 139–150. doi:10.1007/s00606-006-0437-6. ISSN 1615-6110. (Noiz kontsultatua: 2021-05-17).

Kanpo estekakAldatu