Hope and Glory
Hope and Glory (euskaraz Itxaropena eta Loria), 1987ko John Boorman britainiarrak zuzendutako gerra drama-komedia film bat da. Sarah Miles, David Hayman, Derrick O'Connor, Susan Wooldridge, Sammi Davis, Ian Bannen eta Sebastian Rice-Edwards aktoreek antzeztu zuten.
Oscar Sarietarako bist izendapen jaso zituen.
Argumentua
aldatu1939ko irailaren 1a, Erresuma Batuak Alemania gerra aldarrikatu berritan, Londres hiriburuaren kanpoaldeko auzune batean Bill Rowan (Sebastian Rice-Edwards) ingeles mutiko xaloak Bigarren Mundu Gerra bere bizitzako errutinari amaiera emango dion bizipen ziraragarri eta emoziez betea bezala bizi du. Garai latz eta gatazkatsu hauetan, Billek sexua, maitasuna, hipokresia eta heriotza ezagutuko ditu, bizirauten saiatzen ari diren helduak abertzaletasuna, itxaropena eta loriaz mintzatzen diren artean.
Aktoreak
aldatu- Sebastian Rice-Edwards: Billy Rowan
- Sarah Miles: Grace Rowan
- David Hayman: Clive Rowan
- Geraldine Muir: Sue Rowan
- Sammi Davis: Dawn Rowan
- Susan Wooldridge: Molly
- Derrick O'Connor: Mac
- Ian Bannen: Aitona George
- Anne Leon: Amona
- Jean-Marc Barr: Bruce Carrey kaporala
Kanpo estekak
aldatu- IMDBko fitxa irakurgai (Ingelesez)