Homosozialitate terminoa soziologian erabiltzen da izendatzeko izaera sexualik edo erromantikorik gabeko sexu berdinekoen arteko harremanak, esaterako, adiskidetasuna, tutoretza, eta beste hainbat forma. Homosozialitatearen kontrakoa heterosozialitatea da, hau da, sexuen desberdinen arteko harremanetan harreman ez sexualen lehenespena. Bi kide baino gehiagoko talde harremanetan, harremanak homosozialak, bisozialak edota heterosozialak izan daitezke, taldeko kideen sexu joeraren arabera.

Homosozial terminoa Eve Sedgwickek eman zuen ezagutzera bere gizonen desio homosoziala eztabaidan.[1] Jean Lipman-Blumenek lehenago definitu zuen homosozialitatea (1976) norberaren sexu berdinekoen lehenespen bezala, ez lehenespen sexual gisa bazik lehenespen sozial gisa. [2]


Erreferentziak aldatu

  1. (Ingelesez) J. Childers/G. Hentzi eds., The Columbia Dictionary of Modern Literary and Cultural Criticism (New York 1995) p. 138
  2. (Ingelesez) Merl Storr, Latex and Lingerie (2003) 39-40 or.

Kanpo estekak aldatu