Hominini Homininae subfamiliaren barruko bi leinuetako bat da. Bi genero ditu gaur egun, Homo (gizakiak) eta Pan (txinpantzeak eta bonoboak), eta normalean Gorilla generoa kanpoan uzten du, taxon-ahizpa gisa. Camille Arambourgek sortu zuen terminoa 1948an, Grayk 1825ean egin zituen Hominina eta Simiina sailkapenak batuz.

Hominini
Tortoniar-gaur egun

Gizaki bat eta txinpantze bat, Hominini leinuko bi kide.
Irudi gehiago
Sailkapen zientifikoa
KlaseaMammalia
OrdenaPrimates
SuperfamiliaHominoidea
FamiliaHominidae
SubfamiliaHomininae
Leinua Hominini
Gray, 1825
Azpibanaketa

Baina ikus testua

Tradizioz, txinpantzeak, gorilak eta orangutanak talde berean sartu ohi ziren, gizakiak baztertuz, pongido izenarekin. Grayren sailkapenetatik, filogenia genetikotik abiatuta pilatutako frogek baieztatu zuten gizakiak, txinpantzeak eta gorilak elkarren artean ahaidetasun handiagoa dutela orangutanarekin baino. Orangutanak Hominidae familiari (tximino handiak) berregokitu zitzaizkion, jada gizakiak barne hartzen zituena; eta gorilak Homininae azpifamiliatik bereizitako tribu gisa (Gorillini) multzokatu ziren[1]. Hala ere, berrizendapen horren xehetasunak polemikoak dira oraindik, eta argitalpenetik harrezkero (Hominini tribuari buruz), iturri guztiek ez dituzte gorilak baztertzen, eta iturri guztiek ez dituzte txinpantzeak barne hartzen.

Gizakiak dira Australopithecusen adarrean (subleinua) dagoen espezie bakarra, eta gizakien gertuko ahaide iraungi asko ere baditu.

Azpibanaketa

aldatu

Leinu honen azpibanaketa egiteko banaketa posible bat baino gehiago daude. Autore batzuek bu talde egiten dituzte, Hominina eta Panina. Lehenengoan egongo lirateke gizakia eta bere ahaide fosil gehienak (Australopithecus kasu); bigarren taldean txinpanzeak egongo lirateke, eta, agian, Sahelanthropus eta Orrorin bezalako generoak.

Bigarren aukeran Panini izeneko leinua legoke, Hominini eta Gorilliniren parekoa. Beraz Homininiren azpian bi azpileinu leudeke:

Australopithecina azpileinuaren barruan sailkatuko lirateke gizakiaren aurrekari fosil gehienak, eta baliteke hemen sartzea ere Sahelanthropus eta Orrorin generoak ere.

Hominina azpileinuan gaur egungo gizakia bakarrik sartuko litzateke

Erreferentziak

aldatu
  1. (Ingelesez) «Hominin Taxonomy and Phylogeny: What's In A Name? | Learn Science at Scitable» www.nature.com (Noiz kontsultatua: 2024-10-09).

Kanpo estekak

aldatu