Homenaje a Walt Disney

Homenaje a Walt Disney piano eta orkestarako Jesus Guridiren fantasia da. Alicanteko Udalaren Oscar Esplá saria irabazi zuen 1958an. Guridik aitortu zuen: “Txiki eta nagusientzat poesiz betea eta delizia den zinema guztiz originalaren egile den Disneyri, berarenganantz sentitzen dudan mirespen itzelagaitik, homenaldi hau eskeintzea nahi izan diot” Hona Xabier Montsalvatgeren iritzi zorrotza: “Piano eta orkestrarako fantasia konposatzailearen folkloriko textuingurutik libratu ta sinfoniko formari erasotzeko saialdi argienetarikoen lerroan koka daiteke. Walt Disneyri homenaldian Guridik marrazki animatuen filmei laguntzen dien scherzo iradokor horietako bat idatzi nahi izan zuen. Obrak made in Hollywood lurrin barregari bat du eta bere prozesu azalgarria bizia, zorrotza eta oroiterazlea da, agian oroiterazleegia; obra entzuten duenak bere soinu deskribaketa argitsuak hatzemanda sentitzen du burua eta begilaguntza gabezia aurki dezake. Musika, ordea, nahiko bokantzaz agertzen da sinesterazteko konposatzailearen asmapena eta piano baliabidearen eta orkestra timbre ahalbidearen aparteko domeinua. Lan osoa galda inpresionistaren argiz jantzita dago; intrumento, ritmo eta armoniaren trataketa guztiz pertsonala da; hizkuntzan, bestalde, zorroztasunak, humoreak eta Guridiren sentimentu unibertsoko berezkoa den samurtasunak, elkarrekin jolazten dute".

Homenaje a Walt Disney
Jatorria
Ezaugarriak

Kanpo estekakAldatu