Holocaust (telesaila)

Holocaust 1978ko lau ataleko telebistako mini-telesail estatubatuarra izan zen. Holokaustoaren historia kontatzen du bi familia aleman fiktizioren bizipenak jaraituz: judu alemaniarren Weiss familia batetik, eta Dorf familia, kristaua, zeinetako ordezkari bat SSko kide eta gerra kriminal gupidagabe bihurtzen den.

Holocaust (telesaila)
Jatorria
Sortzailea(k)Gerald Green
Argitaratze-data1978
IzenburuaHolocaust
Jatorrizko hizkuntzaingelesa
Jatorrizko herrialdeaAmeriketako Estatu Batuak
Atalak4
Ezaugarriak
Genero artistikoatelebista drama
Iraupena7:55 minutu
Zuzendaritza eta gidoia
Zuzendaria(k)Marvin J. Chomsky
Gidoigilea(k)Gerald Green
Antzezlea(k)
Joseph Bottoms
Meryl Streep
Michael Moriarty
James Woods
Deborah Norton (en) Itzuli
David Warner
Ian Holm
Sam Wanamaker
Fritz Weaver
Blanche Baker (en) Itzuli




[[Kategoria:Deborah Norton (en) Itzuli antzeztutako telesailak]]




[[Kategoria:Blanche Baker (en) Itzuli antzeztutako telesailak]]
Ekoizpena
EkoizleaRobert Berger (en) Itzuli
[[Kategoria:Robert Berger (en) Itzuli ekoitzitako telesailak]]
EdizioaAlan Heim (en) Itzuli
Bestelako lanak
MusikagileaMorton Gould
Argazki-zuzendariaBrian West (en) Itzuli
Emanaldia
Jatorrizko igorlea NBC
Hasiera-data1978ko apirilaren 16a
Amaiera-data1978ko apirilaren 19a
Fikzio-unibertsoaHolocaust universe (en) Itzuli

IMDB: tt0077025 Filmaffinity: 314507 Allocine: 3436 Allmovie: v22829 TCM: 469186 Edit the value on Wikidata

Holocaust-ek Bigarren Mundu Gerrako hainbat gertakari nabarmendu zituen, hala nola Kristallnacht pogromoa, juduen ghettoen sorrera eta baita gas ganberen erabilpena.

Antzezle nagusiak aldatu

Zabalkundea aldatu

NBC kateak programatu zuen Holocaust 1978an, aurreko urtean bere aurkari ABCk Roots telesailarekin lortutako arrakastari aurre egiteko. Lau egunetan jarraian eman zituzten lau atalak, formatu berritzailean.

Telesailak hainbat sari irabazi zituen, nazioarteko ikusletza handia lortu ere bai, baina askok kritikatu zuten, hala nola Elie Wiesel, Holokaustotik bizirik atera zen figura historikoak.

Europan eta bereziki Alemanian oihartzun itzela lortu zuen. Hego Euskal Herrian TVE kateko Grandes Relatos sailean ikusi zen gaztelaniaz bikoiztua 1979ko ekainean. Azken atalaren ondoren, berriketaldia izan zen telebistan lau pertsonaiarekin: Luis Apostúa UCDko diputatua; Reinhard Spitzy, nazi izandakoa (idazkari izana Von Ribbentrop-en 3. Reicheko atzerri arazoetako ministeritzan), eta Eduardo Haro Tecglen eta Manuel Piedrahíta kazetariekin[1].

Ipar Euskal Herrian Antenne 2 kateak eman zuen Les Dossiers de l'écran izeneko programaren barruan 1979ko otsailean[2].

Erreferentziak aldatu

  1. (Gaztelaniaz) «Una bomba, 500 millones de espectadores y Meryl Streep: así fue como 'Holocausto' conmocionó al mundo» Vanity Fair 2018-04-16 (Noiz kontsultatua: 2020-05-25).
  2. (Frantsesez) «Sur la Shoah, la télévision a souvent privilégié l'émotion» La Croix 2011-01-21 ISSN 0242-6056. (Noiz kontsultatua: 2020-05-25).