Partikulen fisikan, hodoskopioa kargatutako partikulak hauteman eta horien ibilbidea jarraitzeko tresna bat da. Hodoskopioen ezaugarri nagusia da hainbat segmentuz osatuak daudela. Segmentu horien konbinazioan aldaketa bat detektatzen denean partikula nondik igaro den inferitzen da.

Detektore tipikoak distira handiak ematen dituen materialak ditu, partikula bat bertatik igarotzen denean argia emitituz. Distira hauek seinale elektriko bilakatu daitezke hodi fotomultiplikadore batek edo PIN diodo baten bidez. Segmentu batek argi kopuru zehatz batetik gora detektatzen badu, orduan esperimentatzaileak jakingo du partikula segmentu horretatik igaro dela.

Kanpo estekak aldatu


  Artikulu hau fisikari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.