Hnyla Lipa (ukraineraz: Гнила Липа, errusieraz: Гнилая Липа, polonieraz Gniła Lipa) Ukraina zeharkatzen duen ibaia da. Dniester ibaira isurtzen ditu urak, ezkerretik. Izenak «ezkiondo ustela» esan nahi du bai polonieraz baita ukrainieraz ere.[1]

Hnyla Lypa
Datu orokorrak
Motaibai
Luzera87 km
Geografia
Map
Koordenatuak49°41′42″N 24°40′48″E / 49.695°N 24.68°E / 49.695; 24.68
Estatu burujabe Ukraina
Oblast Lviveko oblasta
Hidrografia
Ibaiadarrak
Arroaren azalera1.320 km²
Arro hidrografikoaDniester Basin (en) Itzuli
Bokalea
()
Dniester
Ibaiaren ikuspegia.

Ibilbidea

aldatu

Hnyla Lypa, Volinia-Podolia lautadan jaiotzen da eta iparraldetik hegoalderako norabidean doa, Zolota Lyparen paraleloan. 87 km luzera du, eta arroak 1320 km²-ko azalera du. Lviveko oblasta eta Ivano-Frankivskeko oblasta zeharkatzen ditu, Ukraina mendebaldean.

Peremishliani, Rohatyn (Lviveko oblastan) eta Burshtn (Ivano-Frankivskeko oblastan) herriak zeharkatzen ditu. Dniesterren itsasoratzen den tokitik gertu, urtegi batean biltzen ditu urak, Burshtin herriaren parean.[2]

Historia

aldatu

Ibaiak 1914ko abuztuaren 29tik 30eko Gnila Lipako guduari izena eman zion. Borroka horretan Errusiar Armada Inperialak Austro-Hungariako Armada garaitu zuen.

Erreferentziak

aldatu

Kanpo estekak

aldatu