Hizkuntzalaritza kliniko

Hizkuntzalaritza klinikoa hizkuntzalaritzaren azpi-diziplina da, hizkuntzalaritzaren teoria logopedian aplikatzen dena. Hizkuntzalaritza klinikoa, hizkuntza desgaitasunak deskribatzeko, analizatzeko eta tratatzeko hizkuntzalaritza aplikatuaren adar bat da. Komunikazio-arazoen azterketa hizkuntzalaritza esparruan oso garrantzitsua da, hizkuntza eta hizkuntzaren teoria ulertzeko.

International Clinical Phonetics and Linguistics Association gai hori aztertzen duen erakunde ez-ofiziala da, 1991an sortu zena. Clinical Linguistics and Phonetics aldizkaria gaiari buruzko aldizkaririk garrantzitsuena da eta Martin J. Ball-ek eratu zuen.

Hizkuntzalaritza klinikoko profesionalek logopedia sailetan edo hizkuntzalaritza arloetan egiten dute lan. Haien ikerketekin hizkuntza-arazoak ebaluatzea, tratatzea eta analizatzea dute helburu, hizkuntzalaritza-teoria formalak eskainiz. Hizkuntzalaritza klinikoa jorratzen duten aldizkari gehienek hizkuntzalaritza ingelesean zentratzen diren, badago mugimendu bat beste hizkuntzak ere tratatzeko.[1]

Erreferentziak aldatu

Kanpo estekak aldatu