Hizkuntza baskonikoak

Hizkuntza baskonikoak edo europarrera zaharra[1]ingelesez: Vasconic, Old Europeanhizkuntzalaritzan batzuetan ustezko hizkuntza familia deitzeko erabiltzen zuten terminoa da, horietatik euskara egun bizirik irauten duen bakarra izanik. Honen forma berreraikia aitzinbaskonikoa litzateke (ingelesez: Proto-Vasconic, Paleo-Basque) eta indoeuroparrak Europara etorri aurretikoa omen da, K.a. XV. mendea baino aurrekoa. Theo Vennemann hizkuntzalariak egin zuen proposamen hau 1994an,[2] baina beste hizkuntzalari batzuk ukatu egin dute.

Hizkuntza baskonikoak
Hizkuntza baskonikoen proposaturiko eskualdea.
Datu orokorrak
EskualdeaMendebaldeko Europa
Hizkuntza sailkapena
Hizkuntza isolatua
Hizkuntza kodeak

Proposamen honek akitaniera euskararen arbasoa baino (biek balizko aitzineuskaratik erakarriak) senidea dela, eta, era berean, egungo euskalkiak dialektoak baino berez hizkuntzak direla dio.[erreferentzia behar]

Hala ere, euskara ikergai duten hizkuntzalariek ez dute hainbesteko ezberdintasunik topatzen euskalkietan[3] dialekto edo hizkuntza ezberdinak direla adierazteko funtsezkoa den elkarrekiko ulergarritasuna neurtzean. Ikuspegi hau aditu gehienek onartua da, tartean Koldo Zuazo, Koldo Mitxelena edo Larry Traskek. Traskek dio: "Hala eta guztiz ere, dibertsifikatzea ez da puztu behar, askotan literaturan egin duten bezala: euskalkiak erabat kongruenteak dira euren oinarrietan eta hiztegietan, eta maila beheko arau fonologiko batzuetan baino ez dira bereizten"[4].

Euskarazko hizkuntzalaritzan egun onartzen duten euskararen senide galduta bakarra akitaniera da, euskararen arbasotzat hartzen dena. Traskek berak dioenez, "hain da estua akitaniera eta euskararen arteko lotura ezen, praktikan, euskararen arbaso zuzenatzat hartu baitezakegu"[4].

Egungo euskara beste hizkuntzekin, bizirik direnak eta baita galduak ere, lotzeko saiakera batzuk egin dituzte. Hizkuntza baskonikoen familian iberiera, antzinako kantabriera eta beste batzuk kokatu dituzte. Hala ere, proposamen horiek guztiek ezin dute datu zehatz bakarra eman, eta euskarazko hizkuntzalari gehienek baztertu dituzte[4]. Iberiar penintsulatik kanpo, irlandera ere hizkuntza baskonikoen artean kokatu dute, irlandarrek (galestarrek ez) Iberiar penintsulatik (non hizkuntza baskonikoez mintzatzen baitzuten) Britainiar uharteetara emigratu zutelako frogatzat hartuta.

Hizkuntza familia baskonikoaren ideia askotan Theo Vennemannen substratu baskonikoaren proposamenarekin lotzen dute, azken glaziazioan egungo euskaldunen arbasoek Europa birpopulatu eta indoeuropar hizkuntzak zabaldu zirenean bere toponimo eta hidronimoak mantendu zirela adierazten duen proposamenarekin hain zuzen ere. Euskara munduko beste hainbat hizkuntzarekin lotu nahi duten proposamenekin batera, Vennemannen ideia hau euskarazko hizkuntzalari gehienek baztertua izan da[5].

Erreferentziak aldatu

  1. Vennemann, Theo. (1994). «Linguistic reconstruction in the context of European prehistory» Transactions of the Philological Society 92 (2): 215–284..
  2. Baldi, Philip & Richard Page (2006) "Europa Vasconica-Europa Semitica: Theo Vennemann, Gen. Nierfeld, in: Patrizia Noel Aziz Hanna (Ed.), Trends in Linguistics, Studies and Monographs 138, Mouton de Gruyter, Berlín, 2003, pp. xxii + 977"; Lingua 116 (12): 2183–2220.
  3. Pagola, RM. (1984). Euskalkiz Euskalki. Hezkuntza Unibertsitate eta Ikerketa Saila, Glotodidaktika –lanak. Eusko Jaurlaritza.
  4. a b c Trask, Larry. (1997). The History of Basque. Routledge, 402 or. ISBN 0-415-13116-2..
  5. (Ingelesez) Baldi, Philip; Page, Richard. (2006). «Review of Europa Vasconica - Europa Semitica» Lingua 116: 2183-2220..

Kanpo estekak aldatu