Al-Hijaz

Hiyaz» orritik birbideratua)

Al-Hijaz edo Hijaz[1] izenekoa (arabieraz الحجاز) Arabiar penintsulako ipar-mendebaldeko eskualde historiko bat da, 1932tik Saudi Arabiaren zati dena. Bere izena Hejaz, Hijaz, Hedjaz, etab... bezala transkribatua aurki daiteke. Bertako hiri nagusia Jidda da, baina ezagunenak Medina dira.

Al-Hijaz
Motaeskualde geografiko
Geografia
Map
Koordenatuak23°30′13″N 40°51′35″E / 23.5036°N 40.8597°E / 23.5036; 40.8597
Estatu burujabe Saudi Arabia
Province of Saudi ArabiaMecca Province

Historia aldatu

Bere historiaren zatirik handienean, Al-Hijaz eskualdea unean uneko potentzien menpe izan da: Egipto lehenik eta Otomandar Inperioa ondoren, eta tokiko gobernaria Mekako xerifea izan zuen.

Denbora gutxi iraun zuen haren independentziak, Lehen Mundu Gerraren ondoren Arabiar Iraultza altxamenduak (non Lawrence Arabiakoak parte hartu zuen) otomandar boterea kanporatu zuen. Independentzia 1916an aldarrikatu zuen, haxemien dinastiaren gidapean geratu zen; haren buruak Hussein ibn Alik, Meka Mekako xerife tituluarekin gobernatzen zuen.

1924an, Al-Hijaza, Banu Saud klanak hartu zuen, ondoan zegoen erdialdeko Arabiako Najd lurraldearen erregeorde zirenak. Haxemiak boteretik bota eta Al-Hijaza Najdari erantsi zitzaion 1932an, Saudi Arabia izeneko estatu berria sortzeko.

Erresuma Batuak Irak eta Jordaniako tronuetan jarri zituen haxemiak.

Erreferentziak aldatu

Kanpo estekak aldatu