Historias de la puta mili (filma)
Historias de la puta mili (euskaraz Soldaduska putaren istorioak) 1993ko Manuel Esteban espainiar zinema zuzendariak zuzendutako komedia film bat da. Ivà kataluniar komikigileak El Jueves komiki aldizkari satirikoan argitaratzen zituen izenburu berdineko komikietan oinarritua dago. Juan Echanove, Jordi Mollà, Achero Mañas eta José Sazatornil aktoreek antzeztu zuten.
Historias de la puta mili (filma) | |
---|---|
Jatorria | |
Argitaratze-data | 1993 |
Izenburua | Historias de la puta mili |
Jatorrizko hizkuntza | gaztelania |
Jatorrizko herrialdea | Espainia |
Ezaugarriak | |
Genero artistikoa | gerra-filma eta film komikoa |
Iraupena | 97 minutu |
Deskribapena | |
Oinarritua | Q3138352 |
Zuzendaritza eta gidoia | |
Zuzendaria(k) | Manuel Esteban i Marquilles (en) |
Gidoigilea(k) | El Gran Wyoming Joan Potau (en) |
Antzezlea(k) | |
Argazki-zuzendaria | Josep Maria Civit |
Fikzioa | |
Kontakizunaren tokia | Espainia |
- Artikulu hau filmari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Historias de la puta mili (argipena)».
Garai beretxuan izenburu berdineko telesaila estreinatu zen.
Argumentua
aldatu1990eko hamarkadaren lehen erdialdea, jada Espainiar Estatuan luzaroan derrigorrezkoa izan den soldaduska bere azken urteetan dagoen garaia da, 1996ean behin betiko indargabetu baitzen.
Marcelino Arensivia (Juan Echanove) baldar eta ahoberoa buru duen eta soldaduska burutzen ari den espainiar gazte talde baten gorabeherak eta xelebrekeriak agertzen dira.
Pertsonaiak
aldatu- Juan Echanove - Marcelino Arensivia sarjentua
- Jordi Mollà - Pulpo
- Achero Mañas - Chino
- Marc Martínez - Maca
- David Gil - Bola
- Carles Romeu - Diputao
- José Sazatornil - Huete sarjentua
- Agustín González - Giménez komandantea
- José María Cañete - Guardia Zibileko sarjentua
- Gracia Olayo - María
Kanpo estekak
aldatu- Historias de la puta mili filmaren iragarkia ikusgai. Youtube.com (Gaztelaniaz)
- IMDBko fitxa irakurgai (Ingelesez)