Animalien historia (Aristoteles)

Historia animalium» orritik birbideratua)

Animalien historia, baita ere Animalien inguruko ikerketak (grezieraz: Τῶν περὶ τὰ ζῷα ἱστοριῶν, latinez: Historia animalium) Aristotelesek K.a. 343 urtean idatzitako zoologiari buruzko lana da.

'Animalien historia'
Biblioteca Medicea Laurenziana gordetzen den eskuizkribua.
Datuak
IdazleaAristoteles (K.a. 343. urtean)
GeneroaTratatua
Jatorrizko izenburuaΤῶν περὶ τὰ ζῷα ἱστοριῶν
HizkuntzaAntzinako greziera
HerrialdeaAntzinako Grezia
Bideo hau Ikusgela proiektuaren parte da.
Bideo hau Ikusgela proiektuaren parte da. Bideoak dituzten artikulu guztiak ikus ditzakezu hemen klik eginez gero.
Aristoteles ulertzeko gakoak.

Ezaugarriak aldatu

Animalien gaineko historia naturalaren tratatu honek bederatzi liburu ditu. Hamargarren liburua ezagutzen da baina apokrifo bezala katalogatua izan da. Liburua mendebaldean Kitāb al-hayawān intelektual arabiarrek egin zuen itzulpenari esker ezagutu zen; itzulpenean Aristotelesen zoologiari buruzko beste bi liburu zeuden: Partibus animalium eta Generatione animalium.[1]

Animalien historiak hainbat lekukoren behaketa zehatzak jaso zituen, batez ere, Lesbos uhartearen itsas biologiaren ingurukoak. Hala nola olagarroek kolore aldatzeko gaitasuna dutela eta tentakulu bat esperma transferitzeko dutela moduko bitxikeriak azaltzen ditu. Horrelako informazio asko gezurrezkoa bezala onartu zen XIX. mende arte. Aristoteli akatsak egotzi egin dizkiote baina batzuk testuen interpretazio okerrak ziren. Informazio asko benetako behaketetan oinarritzen ziren, ordea. Dena dela, egia da batzuen baieztapen zentzugabeak, bidaiarienak eta erlezainak, era ezkritiko batez erabili zituela.

Aristoteles eta izadia aldatu

Aristoteles zoologiaren aintzindaria izan zen. Aristotelesek interes handia erakutsi zuen naturako fenomenoekin. Horrela, zoologia, botanika, meteorologia eta astronomiako informazio-biltzaile handia izan zen. Biologia arloan nabarmendu zen, izaki bizidunen sailkapen taxonomikoa asmatu baitzuen. Zoologiari dagokionez animalia odoldunak eta odolgabeak bereizi zituen, eta botanikari dagokionez landare loredunak eta loregabeak. Berezko sorreraren ideia okerra ere garatu zuen, intsektuak ihintz, hezetasun eta izerditik berez sortzen zirela esanez. Astronomian ere ekarpenak egin zituen, zortzi esferadun teoria geozentrikoa planteatuz, indarrean iraun zuena Nicolaus Copernicusen teoria heliozentrikoa iritsi arte.

Erreferentziak aldatu

  1. .

Kanpo estekak aldatu