Iberiar Penintsulako erromatar konkista
Iberiar Penintsulako erromatar konkista K.a. III. mendean hasi zen, noiz Erromatar Errepublikak bertoko zeltiberiarren eta kartagotarren lurrak bereganatu zituen. Kartagotarrek penintsularen hegoaldean eta ekialdean zituzten lurrak k.a. 206an erori ziren, Bigarren Gerra Punikoan zehar. Erromatarrek epeka epeka bere kontrola zabaldu zuten baina ez zuten anexio politikori egin. Baina Errepublika erori zenean (k.a. 27), Zesar Augustok k.a. 19an Penintsula osoa beretu zuen. Erromatar Inperioak penintsula anexionatu zuenean, bertan zenbait talde etniko eta tribu asko bizi ziren.
Iberiar Penintsulako erromatar konkista | |||
---|---|---|---|
Konkistaren garapena | |||
Data | K.a. 218–K.o. 19 | ||
Lekua | Hispania | ||
Koordenatuak | 42°N 14°E / 42°N 14°E | ||
Emaitza | Erromatarren garaipena | ||
Gudulariak | |||
| |||
Prozesua Bigarren Gerra Punikoan (k.a. 218–k.a. 201) hasi zen, noiz kartagotarren porrotaren (k.a. 206) ondorioz, erromatarrek hauen lurraldeak bereganatu zituzten hegoaldeko Hispanian eta ekialdeko kostaldean. Horrela inauguratu zen erromatar egote Hispanian. Gerra amaitu eta lau urte geroago, k.a. 197an, erromatarrek Iberiar Penintsulako hegoalde eta ekialdeko bere konkistak bi probintziatan banatu zituzten: Hispania Ziterior (ekialdeko kostaldea, Pirinioetatik Cartagenaraino) eta Hispania Ulterior (gutxi gorabehera, egungo Andaluzia).
Hurrengo 170 urteen zehar, Erromatar Errepublikak pixkanaka pixkanaka Hispanian zuen kontrola hedatu zuen. Hau konkistaz baino bakegintzaren bidez egin zuten. Bere jarrera erreaktiboa izan zen. Anexioa bilatu baino, bertoko herrien matxinadei erantzun zuten. Erromatarrek hainbat gudu borrokatu zuten eta soldadu asko galdu zituzten prozesuan. Batzuetan, adibidez penintsularen mendebaldean, erreboltarien aurkako operazioak ere egin zituzten. Erromatarren lehentasuna baketze eta bertoko tribuekiko kontrola hedatzea zen. Bere probintzietatik at zeuden zenbait hiri zergadun bilakatzeaz gain, aitzindari-talde eta koloniak ere ezarri zituzten kontrola indartzeko. Erromatarrek itun administratiboak egin zituzten, izan ere, gobernadoreek, Erromatik urrun izanda, independentzia asko zuten. Garai honen azken aldian, Senatuak kontrola indartzea saiatu zen baina gainbegiratzerik gabeko ofizialen abusu eta eragozpenak gutxitzeko asmoarekin. Garai honen ezaugarri nagusia bertoko herrien erromanizazioa izan zen. Hispaniar tribuek erromatar sistema ekonomikoan parte hartzen zuten.
Baina Errepublika erori eta enperadoreak agertu zirenean dena aldatu zen. Penintsularen iparraldean izan zen azken matxinada handian, Kantabriar Gerretan, garaipena lortu ondoren, Zesar Augustok penintsula osoa konkistatu zuen eta Erromatar Inperioari anexionatu zion. Gainera berrantolaketa administratibo bat egin zuen. K.a. 19an gertatu zen, hau da, kartagotarrak Hispaniatik kanporatu baino 187 urte beranduago.
Konkistaren ondorioz, Hispania Ziterior zeharo handitu zen eta ipar-ekialdeko eta iparraldeko Hispania barnean hartu zituen. Izenaz ere aldatu zuten eta Hispania Tarraconensis bilakatu zen. Hispania Ulterior, berriz, bi probintziatan banatu zen: Betika (egungo Andaluziaren gehiena) eta Lusitania (egungo Portugal Dueroraino, Salamancako probintziaren zati bat eta Extremadura barnean zituena)[1]
Testuingurua
aldatuLehen gerra punikoaren aurretik, K. a. VIII. eta VII. mendeen artean, feniziarrek — eta ondoren kartagotarrek — presentzia izan zuten Iberiar penintsularen hegoaldean eta Levante aldean, Ebroren hegoaldean. Kostaldeko zerrenda horietan zehar, Erromatarren aurreko Iberiaren mineralak eta beste baliabide batzuk Mediterraneoan zehar banatzen zituzten merkataritza-instalazio askotan finkatu ziren. Instalazio horiek biltegiak eta ontziralekuak baino gehixeago ziren, eta, esportazioaz gain, penintsulan ekialdeko Mediterraneoan egindako produktuak sartzea ahalbidetzen zuten. Horrek bigarren mailako eragina izan zuen, penintsulako kultura autoktonoek ekialdeko zenbait ezaugarri hartu baitzituzten.
Era berean, K.a. VII. mendean, greziarrek Massaliatik (Marseilla) Mediterraneo penintsularreko iparraldeko kostaldean ezarri zituzten beren lehen koloniak, Emporion (Empuries) edo Rhode (Roses) bezalako hiriak sortuz, nahiz eta, aldi berean, merkataritza guneak itsasertz osoan zehar barreiatuz joan ziren, polis berriak sortzeko helbururik gabe. Pisu komertzial grekoaren zati bat, ordea, feniziarrek egiten zuten, Penintsulan Greziara bideratutako salgaiekin salerosten zutenak.
Mendebaldeko Mediterraneoko potentzia komertzial bezala, Kartagok bere interesak Sizilia uharteraino eta Italia hegoalderaino zabaltzen zituen, laster Erromatik sortzen ari zen botere hasiberriarentzat oso gogaikarria izan zena. Azkenik, interes ekonomikoen arteko gatazka honek (ez lurraldekoa, Kartago ez baitzen potentzia inbaditzaile gisa frogatu) gerra punikoak deiturikoak eragin zituen, hauetatik lehena armistizio ezegonkor batean amaitu zelarik, bi kulturen artean Bigarren Gerra Punikora eramango zuen gorrotoa sortuz. 12 urte beranduago, Erromak penintsulako sortaldea eta hegoaldea benetan menderatzearekin amaituko zen. Ondoren, Kartagok porrot erabakigarria jasan zuen Zaman, eszena historikotik ezabatuko zuena.
Mediterraneoaren aurkako potentziari gailendu zitzaion arren, Erromak oraindik bi mende beharko zituen iberiar penintsula erabat menderatzeko, bere politika espantsionistarekin barnealdeko ia herri guztien etsaitasuna bereganatuz. Herri hauek hasieratik jasan zituzten gehiegikeriak, hein handi batean, nazio hauen erromatarren aurkako sentimendu indartsuaren errudun izan zirela uste da. Hainbat urtetako gerra gordinen ondoren, Hispaniako herri autoktonoak azkenean erromatar arrabol militar eta kulturalak zanpatu zituen, talka kulturalaren prozesu horretan desagertuz, baina ez lehenago etsai askoz handiago baten aurrean izandako erresistentzia basatiaren adibide ezabaezina utzi gabe.
Kartagotar Hispania
aldatuHamilkar Barka kartagotarren familiaren ondorengoek Lehen Gerra Punikoaren ondoren ekin zion penintsularen benetako menderatze lanari, penintsularen zati handi batera hedatu zena, batez ere Hegoaldera eta Sortaldera. Zerga, aliantza, ezkontza edo indarrez lortutako mendetasuna izan zen.
Historialari batzuen arabera, hala nola Adolf Schulten arkeologoa, Hispaniako hego-ekialdean kartagotarren ezarpena eta Qart Hadasht hiriaren (egungo Cartagena, K.a. 227an Hasdrubalek sortua) fundazioaren helburua Cartagenako zilar meategiek sortutako aberastasuna kontrolatzea izan zen[2].
« | Cartagenako meategien zilarrarekin, mertzenarioak ordaindu zituzten, eta, K.a. 209an, mertzenarioek Kartagoren altxor hauek galdu zituenean, Hannibal ez zen jada erromatarrei aurre egiteko gai izan, eta, beraz, Cartagena hartzeak Hannibalen gerra ere erabaki zuen. | » |
Hasdrubal jeneralak Qart Hadasht hiria sortu zuen, historialari batzuen arabera, Mastia izeneko jatorrizko hiri tartesiar baten gainean, baina datu hau zalantzan jarri dute beste egile batzuek[3]. Hiria harresitua eta urbanizatua izan zen, eta, Polibioren arabera, hiriko Molinete muinoaren gainean eraiki zuen Hasdrubalek bere jauregia. Cartagena kartagotarren operazio militarren oinarri bihurtu zen Iberian.
Bestalde, Iberiaren baliabide mineral itzelez gain, penintsulak Kartagori tropa ugari emango zizkion, hala mertzenarioak nola kintoak, Erromari aurre egiteko. Afrika iparraldean zuen nagusitasuna berresteko, erromatarrek Hispania inbaditzeko arrazoi nahikotzat jotzen zuten egoera hau. Penintsulan bizi ziren tribu desberdinetatik zetozen tropa horien artean, batez ere ilergeteak eta Balear Uharteetako habailari mitikoak[4] nabarmentzen ziren.
Erreferentziak
aldatu- ↑ (Gaztelaniaz) O'Callaghan, Joseph F.. (2013-11-12). A History of Medieval Spain. Cornell University Press, 29 or. ISBN 978-0-8014-6871-1..
- ↑ (Gaztelaniaz) Blázquez, José María. (1969). Explotaciones mineras en Hispania durante la República y el Alto Imperio romano : problemas económicos, sociales y técnicos. (Noiz kontsultatua: 2022-11-20).
- ↑ Moret, Pierre. (2002). «Mastia Tarseion y el problema geográfico del segundo tratado entre Cartago y Roma» Mainake 24: p. 257–276. (Noiz kontsultatua: 2022-11-20).
- ↑ (Gaztelaniaz) Blázquez, José María. (2006). Guerreros de las Baleares con cascos y corazas. (Noiz kontsultatua: 2022-11-20).