Hirurak Bat (jatorrizko grafian Irurac Bat), 1765. urtetik aurrera, Euskalerriaren Adiskideen Elkartearen goiburua izan zen. Denborarekin oso ezagun bihurtuko zen goiburu honek Bizkaia, Gipuzkoa eta Arabako batasun sentimental eta politikoa zuen helburu.

1765ean Manuel Salvador Carmonak diseinatutako IRURAC BAT ikurra

Goiburua Frantzisko Xabier Munibek asmatu zuen eta logotipoa aldiz, (hiru esku bat eginda) Manuel Salvador Carmona Valladolideko artistak egin zuen. Bizkaia, Gipuzkoa eta Arabako kultura eta hezkuntza bultzatu eta herriaren bizi baldintzak hobetu nahi zituen elkarte honek. Ondorioz, elkarte honek eta bere goiburuak, hiru herrialde hauen arteko batasun sentimental eta politikoa indartu nahi zuen. Beranduago, 1866an Nafarroako zenbait foru-diputatuk Hego Euskal Herriko lau probintzien arteko lotura sendotzea aztertzeko egindako bileretan Laurak Bat sortu zuten. Azkenik, Anton Abadia euskaltzaleak XIX. mendean Zazpiak Bat goiburua sortuko zuen antzeko helburuekin.

1859an Euskalerriaren Adiskideen Elkarteak Hirurak Bat zigilua zuen ondo gorriko bandera sortu zuen, harekin Araba, Bizkaia eta Gipuzkoaren bandera izateko asmoz.

Ikus, gainera aldatu

Kanpo estekak aldatu