Hirugarren Koalizioko Gerra

Hirugarren Koalizioaren Gerra» orritik birbideratua)

Hirugarren Koalizioko Gerra 1805ean Frantzia Iraultzailea geldiarazteko Europako zenbait boterek zuzendutako ahalegin militarra da, Napoleon boteretik kentzea eta frantziar eragina gutxitzea asmoa zuena.[1]

Hirugarren Koalizioko Gerra
Napoleondar Gerrak eta Koalizioaren Gerrak
La bataille d'Austerlitz. 2 decembre 1805 (François Gérard).jpg
Napoleon Austerlitzeko guduan
Data 1803ko maiatzaren 18a1806ko uztailaren 18a
Lekua Erdialdeko Europa, Italia eta Atlantikoa
Emaitza Frantsesen garaipena
Gudulariak
 Austriar Inperioa
 Errusiar Inperioa
 Britainia Handia eta Irlandako Erresuma Batua
 Napoliko Erresuma
 Siziliako Erresuma
 Portugalgo Erresuma
 Suedia
Frantzia Frantziar Errepublika
 Bataviar Errepublika
 Napoleondar Italia
Italia Etruriako Erresuma
 Espainia
 Bavariako hauteslerria
 Württembergeko dukerria

Napoleonek Britainia Handiaren inbasioa planifikatu zuen Londresko kabineteak Amiensko Ituna hautsi zuenetik 1803an, eta 150.000 soldaduko armada bat bildu zuen Boulognen. Hala ere, inbasioa martxan jarri aurretik itsas nagusitasuna lortu behar zuen, edo gutxienez britainiar flota distraitu Mantxako kanaletik urrun eramanez. Villeneuve almiranteak aurrera eramandako distrakzio plan konplexuak porrot egin zuen Finisterre lurmuturreko guduaren eta Trafalgarko guduan franko-espainiar flotaren suntsipenaren ondoren. Orduan, Napoleonek Ingalaterraren aurkako planak bertan behera utzi behar izan zituen eta bere etsai kontinentalengan jarri behar izan zuen arreta.

Koalizioak, Boulognen Frantziako indarren kontzentraziotik abantaila hartu nahian, Italia eta Bavaria erasotzeko planak egin zituen. Alemanian eta Italian antolatutako armada aliatuek, Karl Mack von Leiberichen agindupean, Bavariaren inbasioa prestatu zuten Mikhail Illariovitx Kutuzoven errusiar armaden zain zeuden bitartean, hauek indartuko zituztelarik. Napoleonen aliatua zen Bavariako armada iparralderantz erretiratu zen, Munich utzita.

Napoleonek Boulogne utzi zuen abuztuan, Rhin ibairantz azkar joanez. Rhin ibaia zeharkatu zuen irailaren amaieran, Lieberichen armadaren eskuin hegalera eroriz eta austriar armada Ulmen inguratuz. Austriarren elkartzeko ahaleginak desegin zituen, Ulm Austriatik isolatuz eta Lieberich urrian kapitulatzera behartuz. Kutuzovek, Austria-Bavariako mugan zegoela, Vienara erretiratu behar izan zen, eta Moraviarako bidea hartu zuen, azaroaren 13an errefortzuak lortzeko. Napoleon, orduan, iparralderantz joan zen armada aliatuei aurre egiteko, azkenean, Austerlitzen defentsa posizioan aurkituz. Austerlitzeko guduan, Napoleonek austriarrak engainatu zituen eraso eta erretiratze itxurak eginez, ondoren etsaiak utzitako posizio goratuak erasotzeko, guztiak inguratuz eta suntsituz, Piotr Bagrationen agindupean zegoen eskuineko hegala izan ezik.

Karlos artxidukearen agindupean zegoen Italian zegoen austriar armada, frantziarrek Alemanian lortutako garaipenengatik borrokatu gabe erretiratzera behartua izan zen, eta iparraldeko Alemaniako eta Napoliko lehorreratze aliatuak abortatuak izan ziren. Pressburgeko Itunaren ondorioz, Austriak koalizio utzi zuen eta Italiak bide bera hartu zuten.

Napoleonek Errusia garaitu zuen borrokan, honek gerran jarraitu zuen arren, eta Prusia, Frantziak 1805eko kanpainan bere lurraldea bortxatu zuelako, 1806an gerran sartu zen. Orduan hasi zen Laugarren Koalizioko Gerra.

ErreferentziakAldatu

  1. (Gaztelaniaz) Pereira, Juan Carlos. (2008). Diccionario de relaciones internacionales y política exterior. Bartzelona: Ariel ISBN 978-84-344-1829-5.

Kanpo estekakAldatu