The Rugby Championship

Hiru Nazioen Txapelketa» orritik birbideratua)

The Rugby Championship nazioarteko errugbi txapelketa da, Australiako, Hegoafrikako, Zeelanda Berriko eta Argentinako selekzioek urtero jokatzen dutena.

The Rugby Championship
Flag of Argentina.svgFlag of Australia.svgFlag of South Africa.svgFlag of New Zealand.svg
.
2022eko Txapelduna:
Zeelanda Berria
MapS.png
KirolaHamabosteko errugbia
Sorrera urtea1996 (Tri Nations)
2012 (The Rugby Championship)
PartehartzaileakArgentina
Australia
Hego Afrika
Zeelanda Berria
Txapelketa kopurua taldez talde
Zeelanda Berria Zeelanda Berria19 garaipen
Australia Australia4 garaipen
Hegoafrika Hegoafrika4 garaipen
Argentina Argentina0 garaipen

HistoriaAldatu

 
Zeelanda Berriaren eta Australiaren arteko 2017ko neurketa.

1996an hasi zen jokatzen Hego Hemisferioko txapelketa, Australiako, Zeelanda Berriko eta Hego Afrikako selekzioen artean, Hiru Nazioen Txapelketa (ingelesez: The Tri Nations) izenarekin. 2012an, Argentinako selekzioa gehitu zitzaion eta izena aldatu zuen, egungo The Rugby Championship hartuz.

Txapelketako norgehiagokak uztailetik urrira jokatu ohi dira, Super Rugby liga amaitu eta gero. Munduko Errugbi Txapelketa jokatzen den urteetan formatu laburtua izaten du, itzulerako partidarik gabe. 2020an, COVID-19 pandemiak eragina izan zuen txapelketan. Hegoafrikako gobernuak bidaiatzeko debekua ezarri zuenez,[1] gainerako hiru selekzioek jokatu zuten, eta gainera azarora atzeratu zen txapelketa.

Parte hartzaileakAldatu

  •   Argentina
    • Koloreak: Kamiseta zuri-urdina, galtza zuriak
    • Zelaia: hainbat
    • Ikurra: Yaguareté (jaguarra)
    • Ezizena: Los Pumas
  •   Australia
    • Koloreak: Kamiseta horia, galtza berdeak
    • Zelaia: hainbat
    • Ikurra: Walabia
    • Ezizena: Wallabiak
  •   Hegoafrika
    • Koloreak: Kamiseta berdea urrezko detaileekin, galtza zuriak
    • Zelaia: hainbat
    • Ikurra: Springboka
    • Ezizena: Springboks
  •   Zeelanda Berria
    • Koloreak: Kamiseta beltza, galtza beltzak
    • Zelaia: hainbat
    • Ikurra: Zilarrezko iratzea
    • Ezizena: All blacks
     
 
 
 
 
Argentina
     
 
 
 
 
Australia
     
 
 
 
 
Hegoafrika
     
 
 
 
  Zeelanda Berria

EmaitzakAldatu

Hiru Nazioen TxapelketaAldatu

Urtea Irabazlea Partiduak
jokatuak
Partiduak
irabaziak
Partiduak
berdinduak
Partiduak
galduak
Puntuak
alde
Puntuak
aurka
Puntu
diferentzia
Puntu
extrak
Puntuen
taula
1996   Zeelanda Berria 4 4 0 0 119 60 (+) 59 1 17
1997   Zeelanda Berria 4 4 0 0 159 109 (+) 50 2 18
1998   Hegoafrika 4 4 0 0 80 54 (+) 26 1 17
1999   Zeelanda Berria 4 3 0 1 103 61 (+) 42 0 12
2000   Australia 4 3 0 1 104 86 (+) 18 2 14
2001   Australia 4 2 1 1 81 75 (+) 6 1 11
2002   Zeelanda Berria 4 3 0 1 97 65 (+) 32 3 15
2003   Zeelanda Berria 4 4 0 0 142 65 (+) 77 2 18
2004   Hegoafrika 4 2 0 2 110 98 (+) 12 3 11
2005   Zeelanda Berria 4 3 0 1 111 86 (+) 25 3 15
2006   Zeelanda Berria 6 5 0 1 179 112 (+) 67 3 23
2007   Zeelanda Berria 4 3 0 1 100 59 (+) 41 1 13
2008   Zeelanda Berria 6 4 0 2 152 106 (+) 46 3 19
2009   Hegoafrika 6 5 0 1 158 130 (+) 28 1 21
2010   Zeelanda Berria 6 6 0 0 184 111 (+) 73 3 27
2011   Australia 4 3 0 1 92 79 (+) 13 1 13

Rugby ChampionshipAldatu

Urtea Irabazlea Partiduak
jokatuak
Partiduak
irabaziak
Partiduak
berdinduak
Partiduak
galduak
Puntuak
alde
Puntuak
aurka
Puntu
diferentzia
Puntu
extrak
Puntuen
taula
2012
Gehiago
  Zeelanda Berria 6 6 0 0 177 66 +111 2 26
2013
Gehiago
  Zeelanda Berria 6 6 0 0 202 115 +87 4 28
2014
Gehiago
  Zeelanda Berria 6 4 1 1 164 91 +73 4 22
2015¹
Gehiago
  Australia 3 3 0 0 85 48 +37 1 13
2016
Gehiago
  Zeelanda Berria 6 6 0 0 262 84 +178 6 30
2017
Gehiago
  Zeelanda Berria 6 6 0 0 246 119 +127 4 28
2018
Gehiago
  Zeelanda Berria 6 5 0 1 225 132 +93 4 25
2019¹
Gehiago
  Hegoafrika 3 2 1 0 97 46 +51 2 12
2020²
Gehiago
  Zeelanda Berria 4 2 0 2 118 54 +64 2 11
2021
Gehiago
  Zeelanda Berria 6 5 0 1 218 104 +114 5 25
2022
Gehiago
  Zeelanda Berria 6 4 0 2 195 128 +67 3 19
  • ¹ 2015 eta 2019an itzuliko partidarik ez zen jokatu Munduko Txapelketa tokatzen zelako.
  • ² COVID-19 pandemiaren eraginez Hegoafrikak ez zuen jokatu eta Tri Nations Series izena hartu zuen txapelketak.

PalmaresaAldatu

 
Hegoafrikak lau garaipen ditu.
Selekzioa Garaipenak Urteak
  Zeelanda Berria 19 1996, 1997, 1999, 2002, 2003, 2005, 2006, 2007, 2008, 2010, 2012, 2013, 2014, 2016, 2017, 2018, 2020, 2021, 2022
  Australia 4 2000, 2001, 2011, 2015
  Hegoafrika 4 1998, 2004, 2009, 2019
  Argentina 0 -

Gainerako sariakAldatu

  • Bledisloe Kopa: Zeelanda Berria eta Australiaren arteko irabazleak eskuratzen du. 1932an hasi zen jokatzen eta 2022 arte Zeelanda Berriak 50 aldiz eskuratu ditu eta Australiak 12.
  • Mandela Challenge Plate: Australia eta Hegoafrikaren arteko irabazleak eskuratzen du. 2000an hasi zen jokatzen eta 2022 arte Australiak 13 aldiz eskuratu ditu eta Hegoafrikak 6.
  • Freedom Kopa: Zeelanda Berria eta Hegoafrikaren arteko irabazleak eskuratzen du. 2004an hasi zen jokatzen eta 2022 arte Zeelanda Berriak 15 aldiz eskuratu ditu eta Hegoafrikak 2.
  • Puma Saria: Australia eta Argentinaren arteko irabazleak eskuratzen du. 2000 eta 2002 urteetan jokatu zen eta 2012an Argentina The Rugby Championship txapelketan sartzean berrekin zitzaion. Jokaturiko edizio guztiak Australiak irabazi ditu, hamahiru.

ErreferentziakAldatu

  1. (Ingelesez) «SANZAAR confirm 2020 Tri-Nations Series to kick-off 31 October» australia.rugby (Noiz kontsultatua: 2020-11-16).

Kanpo estekakAldatu