Hiri-drainatze sistemek uraren kalitatean duten eragina


Hirietan eta beste lekuetan jausten diren ur bolumenak nahiko antzekoak izaten dira. Aldaketa minimoak antzeman daitezke. Klima edota mendien gune altuen presentzia zeozer baldintzatu dezakete, baina bere osotasunean ur kopuru diferentziak oso txikiak dira. Hala ere, hirietako drainaketak oso ondo diseinatu eta mantendu behar dira larreak edo mendiak dauden guneetan daudenekin alderatuz. Lehenik, jende dentsitate handiak dituzten guneak direlako eta bigarrenik, hirietako isurketa garbia askoz ere handiagoa delako.

Prezipitazioa lur azpian infiltratu, lurrundu edota gainazaleko isurketatik joan daiteke. Lurrunketa, alde batera utziz gero, hirietako ur gehiena gainazaleko isurketatik doa. Horren erruduna hirietako orografia da, hirietako errepideen, etxeen eta kaleen infiltrazioa minimoa delako. Hiriaren gainazala iragazgaitza bihurtu dela esan daiteke. Beraz, hirietan kontrolatu behar den ur bolumena oso handia denez, ur hori bideratu eta ondo tratatzea da hiritarren eginkizuna.[1]

Manipulatu beharreko ur bolumena txikitzeko hainbat teknika daude eta azken urteotan garrantzi handiagoa izaten hari dira inguruko hirietan. Hala ere, hirietako drainaketa konbentzionalek oraindik ere presentzia izugarria dute, azpiegituren aldaketak suposatu  dezaketen diru kosteengatik batez ere. Metodoen onurak alde batera utzita biek uraren kalitatean aldaketa nabariak kausa dezaketela ez da ahaztu behar, uraren jatorriengatik edo ur horrek mugitzean lortzen dituen aldaketengatik.[2]

Uraren kalitatea aldatu

Ingurumen arazo handienak eragiten duten ur kutsatuak hirietatik datozenak dira gaur egun. Hirietako egoera ez da onuragarriena uraren kalitaterako, hirian zehar herrialdeko beste tokitan topatzen ez diren hainbat kutsatzaile daudelako. Hirigunea oso handia eta heterogeneoa denez, drainatzen den urak kontaminatzeko jasan ditzakeen aukerak bi ibilbidetan sailkatzen dira:

Alde batetik, uraren kutsaduraren iturri ezagunak egoten dira. Drainatutako ura beste ur kutsatuekin edo gune kutsatzaile jakin batekin kontaktuan dagoenean eta puntu finkoa eta ezaguna denean, iturriak ezagunak deritze. Ingeleses “point source” ere deiturikoak.  Iturri hauen kontrola oso erraza izaten da, arazoa lokalizatzea eta konpontzea posible delako. Hauen adibide, beste drainaketa sare baten apurketak kausa dezakeen kutsadura izan daiteke. Ur horren propietateak desberdinak eta kalteak eragin ditzaketenak izateagatik kutsadura gertatzen dela esaten da.  Ur grisekin egoten diren isurketak horien adibide dira.

Beste aldetik, uraren kutsadura difusoa gertatzen da. Kasu honetan ura ingurunearekin edozein momentuan kutsatu ahal da. Nahiz eta momentu hori zehaztu eta analizatu, prozesua kontrolatzea ezinezkoa edo oso zaila izaten da. Kutsadura difusoak du hiriko ur drainaketen urak duen arriskuaren erru gehiena. Honako ezaugarriak ditu:

  • Denbora tarte aleatorioetan  gertatzen dira. Euri intermitenteak edo kaleen garbiketak erakarritako urak kontrolatzea lan oso zailak baitira.
  • Hiriko edozein eremutan gauzatu daitezke.
  • Ur kutsatuaren bolumena oso aldakorra izaten da. Eguraldia, lekua edo momentuaren arabera ur bolumen desberdinak lortu daitezke.

Uraren kutsatze prozesua hurrengo 3 fasetan sailkatu daiteke:

  1. Euri eta elur prezipitazioak inguruko atmosferarekin duten kontaktuan agente kutsatzaileak xurgatu dezakete, lurrera heltzean partikula horiek urarekin jarraitzen dutelarik.
  2. Lurrean ura inguruko materialekin saturatzen da. Ura lurrundu edo pilatu egiten da.
  3. Pilatu edo lurruntzen ez den ura, gainazaletik mugitzen da, bere ibilbidean harrapatzen dituen materialak garraiatuz. Material, kutsakorrak kontsideratzen direnak, normalean disolbatuta edo suspentzioan daramatza.

Jatorriak eta kalteak aldatu

Kutsatze egoerak nonahi eta edonon gertatzen direnez, horien jatorri nagusia identifikatu behar izaten da. Kutsadura difusoa eragiten dituzten jatorri nabarmenenak hurrengoak dira:[2]

  • Atmosferako elementuak. Airean dagoen gas kutsakorren %70 baino gehiago erregai fosilen kontsumoagatik da. Gas hauek urarekin kontaktuan egotean urarekin nahastu eta ura kutsatu egiten dute. Hauen adibide: azido karbonosoa, karbono dioxidoa, beruna, kloroa... Hala eta guztiz ere, beste gas erreaktibo pozoitsu batzuk ere badaude, inguruko beste jatorri desberdinetatik etorritakoak: azido sulfurosoa, amoniakoa, azido sulfurhidrikoa …
  • Animaliek sortutako hondakinak. Hirian zehar dagoen zoru iragazgaitzean geratzen diren animalien arrastoak (hondakinak edo gorpuak) urarekin nahastu egiten dira eta hainbat kalte sor dezaketen elementuak garraiatzen ditu. Patogenoak gizakien osasunean eragiten duten virus, bakterio edota protozooak eramaten ditu. Ez dirudien arren, hiriko animalien populazioa nahiko handia da eta urarengan duen eragina ez da alde batera utzi behar.  Horietaz aparte, urak material organiko ugarirekin irizten da hirietako ur araztegietara. Material organikoak uraren oxigeno eskari biologikoa asko igotzen du. Oxigenoaren eskaera ez da arazoa ur bizkorretan, baina hiriko ura normalean geldirik edo abiadura gutxitan doanez, oxigenazio eremu gutxitan egoten da. Horrek material organikoa degradatzeko prozesu anaerobikoak izatea eragiten du. Material organikoa degradatzeko prozesu anaerobikoan parte hartzen duten elementuak bakterioak eta mikrobioak dira. Prozesu anaerobikoen eragozpenik larriena, gasen sorkuntza da. Gas hauen usaina oso txarra izaten da eta pilatu ezkero leherketak sor dezakeela kontaun hartu behar da.[3]
  • Zaborra. Hiriko kaleetan egoten diren zaborrek elementu kutsakorrak izaten dituzte, estolderietatik ibiltzen den urak bereganatu ditzaketenak. Hondakin hauen presentzia oso hedatua dago hirian zehar eta hainbat elementuk parte hartu dezakete: mikroplastikoak, papelak, landarediaren presentzia (MO)… Material hauek suspentsioan eta urarekin diluituak eramaten dira eta araztegian prozesu berezien beharra izaten dute.
  • Zikinkeria. Higadura lur gainazal osoan zehar gertatzen den prozesu naturala da, hirietako kasua berezia izanik. Lehen aipatu den bezala, hirietako poluzioa beste lurraldetakoa baino handiagoa da. Poluzio horrek inguruko euriaren pH-a igotzen du, euri azidoa sortuz. Euriak airean dauden nitrogeno oxido etasufre oxidozko elementuak garraiatzen ditu, hiriko hainbat materialekin erreakzionatzen direnak. Horren ondorioz, euri azidoak hiriko materialen higadura handitu eta urak eraman beharko ez lukeen elementuak izango ditu. Euri azidoaren eraginaz aparte, modu naturalean disolbatzen diren agente kontaminanteak ere izango ditu urak, errepideen degradazioaz, eraikuntza zonen arrastoen disolbaketaz eta abarren ondorioz. Gainera ur korronteen amaieran sedimentazioa eragin dezakete partikula horiek, uraren fluxua aldatuz eta haren propietateak aldatuz.[4] Horiek, hiriko drainatze sistemetan arazoak sor ditzakete eta araztegietan tratamendu gehigarrien beharra bultzatzen dute.
  • Neguko errepideetako gatzaren erabilpena. Negu hotzak dituzten hirietako errepideak eta espaloiak gatzez estaltzen dira izotz arriskua dagoen egunetan. Izotz eraketa saihesten da, baina, uraren kloro kopurua era larrian igotzen duen prozesua burutuz. Nahiz eta ur tratatuek kloroa izan, kloroaren kontrola oso garrantzitsua da, kantitate handitan arnasketa arazoak kausa ditzakelako.
  • Beruna. Berunak eta ur drainaketak duten historia oso luzea da. Erromatarren garaitik berunezko tutuak erabiliak izan dira eta garai artatik haren arriskuaz jakin izan da gizartean. Odolean sartzen den berunak minbizia sortzeko aukerak asko handitzen ditu. Beruna uretan egoteko bi ibilbide ditu. Lehena, berunezko tutuen erabilpena. Nahiz eta gaur egun ez den erabiltzen, antzinako drainaketa sare baten arrastoetan presente egon daiteke. Bestaldetik, atmosferatik datorren beruna dago. Berun hau elur maluta edo euri tantetan oso ondo itsasten da eta gurpilen higadura edo kotxeen keetatik etortzen da.
  • Uholdetan gaineratzen diren elementuak. Uholdeak daudenean, ura ailegatzen ez den zonetan dauden elementu kutsatzaileak bereganatu egiten ditu. Pestizidek, ongarriek eta insektizidek adibidez uraren eutrofizazioan eragin garrantzia izaten dute.
  • Temperatura. Hiriko uraren temperaturaren aldaketa oxigeno eskari biologikoan batez ere du eragina. Lehen aipatu den bezala, animalien bizitzarako funtzezkoa da.

Uraren kalitatearekin zerikusia duten hiri drainaketekin amaitzeko ez da ahaztu behar drainaketa jasangarrien egoera. Egia da orokorrean drainaketa mota hauek onura asko dituztela. Alde batetik, uraren kalitatea modu naturalean homogeneizatzen eta marjina batzuen artean mantentzen dituztelarik. Eta bestaldetik, ur drainaketan kaltea eragin dezaketen aurkako filtro moduan lan egin dezakeela ere egia da. Hala eta guztiz ere, lehen aipatu diren kutsatzaile askorengan ez dute ia eraginik.[1]  Drainaketa sistema jasangarri hauek kaltetuak izateko aukera ere kontuan hartu behar da, hirietan drainatzen den uraren material korrosibo edo pozoitsu askok kaltetu ahal dituztelako hain zuzen ere.  

Erreferentziak aldatu

  1. Goñi-Balentziaga, Olatz; Vegas, Oscar; Labaka, Ainitze; Garmendia, Larraitz. (2017-06-15). «Tumoreek, estres sozialak eta estresari aurre egiteko estrategiek jokabide depresiboan eta garunaren aktibitatean duten eragina» Osagaiz: osasun-zientzien aldizkaria 1 (1)  doi:10.26876/osagaiz.1.2017.80. ISSN 2530-9412. (Noiz kontsultatua: 2020-10-09).
  2. a b (Gaztelaniaz) iAgua, redaccion. (2016-08-05). «Drenaje urbano, la tarea pendiente de América Latina» iAgua (Noiz kontsultatua: 2020-10-09).
  3. (Gaztelaniaz) Abellán, AuthorAna. (2013-11-18). «Contaminantes en las aguas de escorrentía urbana» SuD Sostenible (Noiz kontsultatua: 2020-10-09).
  4. (Gaztelaniaz) Abellán, AuthorAna. (2015-11-19). «Los impactos de urbanización en el ciclo del agua pluvial» SuD Sostenible (Noiz kontsultatua: 2020-10-09).