Metropoli-eremu

Hiri-eremu» orritik birbideratua)

Metropoli-eremu edo hiri-eremu bat hiri-eskualde egitura bat da, erdiguneko hiri batek eta honi fisikoki edo sozio-ekonomikoki atxikiak duden inguruetako hiriek osatua. Gehienetan funtzionamendu zentralizatua du. Benetako metropoli eremu bat osatzeko garraio sistema garatua izan behar du, eremuko hiriguneak elkarlotzeko eta interakzio sozio-ekonomikoak ahalbidetzeko. Zaila da metropoli eremuaren mugak definitzea, erdiguneko hiriaren eragina urrundu ahala ahultzen baitoa, baina muga argirik gabe. Hala ere, kasu askotan, administratiboki metropoli eremuak osatzen dira, eskumen batzuk kudeatu ahal izateko, hala nola Hiri Elkargoak.

Tokiok eta inguruko hiriek munduko metropoli eremu populatuena osatzen dute..

Hiri-egitura XIX. mendetik aurrera garatzen hasi zen batez ere, lehenik Industria Iraultzari lotua. XX. mende amaieratik, hiri handi eta ertain ia guztietara hedatu da, garapen ekonomiko eta sozialak eraginda herrialde garatuen, baina baita ere hazkuntza demografiko handiak eraginda herrialde ez garatu eta garapen bidean daudenetan.

Euskal Herriko metropoli-eremuak aldatu

# Metropoli eremua Balioztatutako biztanleria
1 Bilboko metropoli eremua 953.152[1]

904.439[2]
1.182.675[3]

2 Donostiako metropoli eremua 413.617[1]
408.613[3]
3 Iruñeko metropoli eremua 328.511[1]
312.192[3]
4 Gasteizko metropoli eremua 232.497[3]
5 Eibar-Durangoko metropoli eremua 126.190[1]
6 Baionako metropoli eremua 112.026[4]
46.233[5]

Erreferentziak aldatu

  1. a b c d Proyecto Audes
  2. Eusko Jaurlaritzak argitaratutako Bilboko gune metropolitarraren eremu funtzionala
  3. a b c d (Ingelesez) World Gazetteer. Spain: metropolitan areas. .
  4. (Frantsesez) Communauté d'Agglomération de Bayonne Anglet Biarritz. Nous connaître: L'agglomération en quelques chiffres. .[Betiko hautsitako esteka]
  5. (Ingelesez) World Gazetteer. France: metropolitan areas. .

Ikus, gainera aldatu

Kanpo estekak aldatu