Hipnosia (musika taldea)

Bizkaiko musika taldea

Hipnosia 2021. urtean hainbat musikari bizkaitarrek sorturiko rock musika taldea da[1].

Hipnosia
Datuak
JatorriaBizkaia
Musika motarock
Urteak2021 -
Taldekideak
Emilio Vazquez
Juan Carlos Calvo
Naia Fernandez
Miriam Merino
Alain Gutierrez

Historia aldatu

Aurrez hainbat taldetan ibilitako musikariak dira (Akerbeltz, Sutan...). Itxialdi garaian kantuak sortzen hasi ziren eta urtearen amaieran Durangoko Azokan egindako kontzertuan aurkeztu zuten lehen diskoa, taldearen izena daramana. Haiek sorturiko abestiak dira guztiak bat ezik; Mikel Laboaren Ihesa zilegi balitz kantaren bertsioa[2].

Diskografia aldatu

  • Hipnosia (2021, autoekoizpena)[3]

Erreferentziak aldatu

  1. «Hipnosia» www.badok.eus (Noiz kontsultatua: 2022-01-16).
  2. «Hipnosia talde berrian musika eskolako bi kide - Aretxabaleta» Goiena.eus (Noiz kontsultatua: 2022-01-16).
  3. Hipnosia taldeak izen bereko lehen diskoa aurkeztu du | Bilbo Hiria irratia. 2021-12-03 (Noiz kontsultatua: 2022-01-16).

Kanpo estekak aldatu


  Artikulu hau musikari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.