Hipias Handia
Hipias Handia, Hippias I edo latinez Hippias maior izenburuz ere ezaguna, Platon filosofoaren ustezko solasaldietako bat da. Corpus platonicum izenekora barneratu izan bada ere, egun zalantzazkotzat jotzen da Platon benetako egilea izatea. Edertasuna (kalon, grekeraz) da solasaldiaren gai nagusia. Hipias sofistak edertasunari buruzko bere hitzaldi batez aritzen da eta Sokratesek edertasuna zer den galdetzen dio. Hipiasek ez du asmatzen edertasunaren definizio zehatza eta osotua ematen eta adibideak eta erantzun partzialak ematera mugatzen da. Horrela, ordea, ez da iristen edertasuna zer den jakitera. Solasaldiak filosofia platonikoaren oinarriak azaltzen ditu: dirudiena eta dena, plazerra eta ongia, zentzumenak eta benetako izaera.[1]
Erreferentziak
aldatuKanpo estekak
aldatu- ↑ (Gaztelaniaz) Franco Volpi: Enciclopedia de obras de filosofía: Platón. Hippias I. 1691. orrialdea.