Hilerriko azak, gaztelaniazko jatorrizkoan Las coles del cementerio, Pío Barojaren umorezko ipuina da.

Sinopsia

aldatu

Emaztea zortzigarrenez haurdun duelarik, herriska bateko tabernari alperra hil egiten da. Tabernako ohiko bezeroa da Patxi, herrian ospe txarra duen gizaseme umoretsua. Ameriketara joanda eta hilda zegoelakoan, udalak kanposantua eraikitzen du bere lurretan. Bizirik itzultzen denean eta konpentsazio moduan, ehorzle lana eta kanposantuko izkina batean etxea emateko baimena ematen dizkiote. Ehorzle lanbidea dela eta berari buruzko istorio izugarriak zabalduko dira herrian. Tabernariaren emazteak erditzen duenean hil egiten da. Zaharrena eta jaio berria izan ezik, beste sei haurrak kale gorrian geratzen dira. Haurren ardura inork hartzen ez duela ikusita, Patxi izango da azkenik sei haurrak bere etxean jasoko dituena. Guztiak aurrera ateratzeko, azak eta bestelako barazkiak landatzen ditu kanposantuan, gero azokan salduko dituena.

Kanpo estekak

aldatu