Hilda Stevenson-Delhomme

Marie Hilda Stevenson-Delhomme (Mahé, Seychelleak, 1912ko martxoaren 8a - Frantzia, 2001eko urtarrilaren 4a) seychelletar politikaria eta medikua izan zen. Seychelleetako lehen emakumezko politikaria izan zen.[1]

Hilda Stevenson-Delhomme
Bizitza
JaiotzaMahé (Seychelleak)1912ko martxoaren 8a
Herrialdea Frantzia
HeriotzaLons-le-Saunier2002ko urtarrilaren 4a (89 urte)
Hezkuntza
HeziketaSkerry's College (en) Itzuli
Jarduerak
Jarduerakmedikua eta politikaria
Jasotako sariak

Bizitza aldatu

Hilda Stevenson 1912ko martxoaren 8an jaio zen.

Lehenik Victoriako komentu batean ikasi zuen eta gero Eskoziako Ayrshireko komentu batean. Geroago Skerry's Collegen matrikulatu zen.

Ondoren medikua izateko ikasketak egiteari ekin zion. Edinburgheko Kirurgialari Errege Unibertsitatean, Medikuen Errege Unibertsitatean eta Kirurgialarien Errege Unibertsitatean lizentziatu zen.

1939an Seychelleetara itzuli eta bost urtez aritu zen mediku-lanetan, baina 1944an Eskoziara itzuli zen ikasketa gehiago egiteko.

Bigarren Mundu Gerra amaitu bitarte Eskoziako hainbat ospitaletako larrialdi-zerbitzutan aritu zen lanean.

Ama gaixotu zitzaionean Seychelleetara itzuli zen. 1949an Andre Delhommerekin ezkondu zen. Harekin bi alaba izan zituen eta beste bi seme-alaba adoptatu zituen. 1967an Seychelleetako lehenengo emakume legebiltzarkidea izan zen Asanblea Nazionaleko kide hautatu zutenean.

2001eko urtarrilaren 4an hil zen Frantzian.

Erreferentziak aldatu

  1. (Ingelesez) «First Seychellois lady doctor, politician passes away» The Seychelles Nation Newspaper 2001 jatorrizkotik artxibatua (artxibatze data: 2016-08-22) (Noiz kontsultatua: 2021-03-16).

Kanpo estekak aldatu