Higuemota edo Ana de Guevara ( - 1509) tainoen printzesa, amerindiar emakume bat izan zen. Bera eta bere gizonaren arteko ezkontza, amerindiar eta europar baten arteko lehena izan zen[1].

Higuemota
Bizitza
JaiotzaHispaniola, ?
HeriotzaHispaniola, 1509
Familia
AitaCaonabo
AmaAnacaona
Seme-alabak
Hezkuntza
HizkuntzakTainera
Jarduerak
JarduerakKazikea
Izengoitia(k)Ana de Guevara

Bizitza aldatu

Ezkontza aldatu

Guevara eta Higuemota 1500. urtean “maitemindu” eta ezkondu ziren. Handik aurrera Ana de Guevara izena hartu zuen –edo hartu arazi zioten–. Amerindiar eta europar baten arteko lehen ezkontza izan zen. Kolon anaiek ez omen zuten ezkontza begi onez ikusi eta Guevara atxilotu zuten. Haserre, euskal jatorriko itsasgizonak kolondarren aurka altxa ziren, Guevararen lehengusu Adrian Muxika buru zutela. Matxinada gogor itzali zuten, Muxika atxilotuta eta exekutatuta.

Ezkontzarekiko jarrerak aldatu

Baina ez dirudi Muxikak bizia soilik lehengusuaren maitasun harremana defendatzeagatik eman zuenik. Bigarren espedizioan, 1497an, Muxika eta beste batzuk Bartolome Kolonen aurka matxinatu ziren eta, ez zen hura urte haietan konkistatzaileen buruzagiek izan zuten barne oposizio bakarra.

Higuemotaren ama Anacaonak ezkontzaz zeukan iritzia ere ez dago garbi. Zenbait iturrik diote berak bultzatu zuela ezkontza, konkistatzaileek zuten jakinduria miresten baitzuen. Hasieran hori hala izan balitz ere, europarren gehiegikeriaren aurka egiten ahaleginduko zen gero erregina, baita larrutik ordaindu ere.

Beraz, ezagun da Higuemotaren ama eta alaba konkistatzaileen aurka borrokatu zirela, baina ezer gutxi jakin da printzesaren beraren jarreraz.

Heriotza aldatu

Kronikalariek –beti ere konkistatzaileen aldekoek– Higuemotaz aipatzen duten kontu urrietako bat da printzesa “minak hil” zuela 1509an, sei urte lehenago senarraren heriotzak eragindako minak. Baina ez dute esaten haren ama urte berean urkatu izanak eragina izan zuela.

Ondorengoak aldatu

1522an, Hispaniolan, Guarocuya kazikea eta haren emazte Mencia de Guevarak konkistatzaileen aurka altxa ziren eta 11 urtez borrokan aritu ondoren bertakoen eta konkistatzaileen arteko lehen hitzarmena sinatzea lortu zuten. Menciak aita Hernando de Guevara euskal itsasgizona zuen, Kolonen lehen espediziotan uhartera iritsitakoa; ama, berriz, Higuemota printzesa, Jaraguako Anacaona buruzagiaren alaba.

Genealogia aldatu

Erreferentziak aldatu

  1. Irazustabarrena, Nagore. (2018ko martxoaren 04a). «Zer minek hil zuen Higuemota?» Argia CC-BY-SA lizentzia.