High Fidelity (eleberria)

High Fidelity, 1995eko Nick Hornby britainiar idazlearen eleberri bat da.

High Fidelity (eleberria)
Jatorria
EgileaNick Hornby
Argitaratze-data1995
Jatorrizko izenburuaHigh Fidelity
Jatorrizko herrialdeaErresuma Batua
ArgitaletxeaVictor Gollancz Ltd
Ezaugarriak
Genero artistikoaeleberria
Hizkuntzaingelesa
Fikzioa
Kontakizunaren tokiaLondres
Argumentu nagusiamusika
kronologia
High Fidelity (eleberria) About a Boy (en) Itzuli

Liburuaren kontakizuna denbora guztian Rob protagonistak lehen pertsonan kontatua da, bere eguneroko bizitza eta iragana, musika, kultura, maitasuna, sexua eta abarri buruzko gogoeta zorrotzak tartekatuz.

ArgumentuaAldatu

Oharra: Atal honek istorio osoa edo amaiera argitzen du.

1990eko hamarkadaren lehen erdia, Londres, 36 urte betetzera doan Rob Fleming pop musikazaleak Camden auzoan diskodenda bat du, honetan gustukoak dituen diskoak bakarrik salgai dauzka. Bere dendan berarekin batera Dick eta Barry lankideek lan egiten dute, Rob bera bezain heldugabe eta musikazaletuak. Hiru lankideak bere musika, zinema eta literatura ezagutzak erakutsiz elkar lehiatzen dira, beren abesti gogokoenak kaseteetan grabatu eta gustatzen zaizkien edo gorrotatzen dituzten abesti, disko, film edo liburuen zerrendak osatuz.

Roben neskalaguna Laurak harekin stzeko ezgaitasuna dela eta utzi egingo du, Rob lurjota geldituz. Laurak Roben goiko solairuko bizilagunarekin harreman bati ekin diola jakitean Roben etsipena handiagotuz joango da, Robek bizilagun hori betidanik gorroto izan baitu.

Harreman haustearen ondoren, Rob bere iraganeko neskalagunekin kontaktuan jartzea erabakiko du, haietako gehienek berari buruzko oroitzapen txarra gorde dutela ohartuz. Laister Laurak Rob abandonatu izanaz gaizki sentitzen hasiko da, baina jada Rob estatubatuar neska abeslari bat ezagutuko du.

ZinemaAldatu

Kanpo estekakAldatu