Jeronimo Bosch

Hieronymus Bosch» orritik birbideratua)

Jeronimo Bosch[1][2] (jaiotzako izen-deiturez: Jeroen Anthoniszoon van Aeken; 's-Hertogenbosch, 1450 i. - 1516ko abuztua) herbehereetar margolari eta grabatzailea izan zen.

Jeronimo Bosch

Bizitza
Jaiotzako izen-deiturakJheronimus van Aken
Jaiotza's-Hertogenbosch, 1450
HerrialdeaHegoaldeko Herbehereak
Talde etnikoaHerbeheretarra
Heriotza's-Hertogenbosch1516ko abuztua (65/66 urte)
Hobiratze lekua's-Hertogenbosch
Familia
AitaAnthonis van Aken
Ezkontidea(k)Aleyt Goyaerts van den Meerveen (en) Itzuli
Haurrideak
Hezkuntza
Hizkuntzaknederlandera
Ikaslea(k)
Jarduerak
Jarduerakmargolaria, marrazkilaria, arkitektura proiektuen marrazkilaria eta artista bisuala
Lantokia(k)'s-Hertogenbosch
Lan nabarmenak
MugimenduaPrimitibo flandestarra
Northern Renaissance (en) Itzuli
Izengoitia(k)Aeken, Hieronymus van, Aken, Hieronymus van, Aken, Jeroen Anthoniszoon van, Aken, Jheronymus van, Aquen, Jheronimus eta Bos, Jeronimus
Genero artistikoamargolaritza erlijiosoa
genero-margolana
margolaritza historikoa
erretratua
allegory (en) Itzuli

Musicbrainz: 34febbcd-dd4a-4c39-8c4a-6df89661e986 Allmusic: mn0001357277 Edit the value on Wikidata

Bizitza

aldatu

Pintore familia batean sortu zen, eta haren bizitzaz gauza gutxi jakin arren, sorterritik ez bide zen mugitu; Bosch deitura herriaren izenetik datorkio, 's-Hertogenbosch-i Den Bosch («basoa») izena ere ematen baitzaio. Boschen jardunaren lehen lekukotzak 1480koak dira; laster bihurtu zen entzute handiko pintore. Berrogeiren bat koadro eta beste hainbeste marrazki ezagutzen zaizkio. Filipe II.ak haren obra asko erosi zituen, eta horregatik pintore honen koadro asko ikusgai daude Espainian.

Oso estilo berezia izanda ere, Flandesko pinturaren maisuen ezagutza agertzen du bere lanetan. Irudi fantastikoak eta alegiazko animaliak sarritan agertzen diren Boschen koadroetan, egitura errealista eta sinbolikoetan emanak. Sinboloen ugaritasunak iluntzen du, askotan, obraren ulermena. Koadroen ezaugarrien arabera, lehen aldikoak bide dira: Zazpi bekatu nagusiak, Eromen-harriaren erauzketa, Eroen ontzia, obra satirikoak eta herri inspirazioarekin zerikusia dutenak. Heldutasunean lan handiak ondu zituen: Atseginen baratzea, Belar gurdia, Azken epaia, San Antonioren tentazioak, San Joan Patmosen, Seme barreiatzailea. Koadro honetan Boschen irudimenak izaki hibridoak, animaliak, landareak, giza irudiak nahasten ditu infernuko ikuskarietan, xehetasun krudel eta erotikoak erantsiz. Azken aldikoak dirudite Kristoren Nekaldia gaitzat hartzen duten koadroek: Arantzazko koroa, Ecce Homo, kolore ilunagokoak eta aurpegi desitxuratuak, karikaturazkoak agertzen dituztenak. Boschen marrazkietan naturaren behaketa zorrotza ere islatzen da: Hontzaren habia.

 
Atseginen baratzea, 1490-1510, Pradoko Museoa, Madril.

Estiloa

aldatu

Eromena, bekatua eta heriotza dira Boschen gai nagusiak; horietan garai hartako krisi espiritualaren adierazpena ikusi nahi izan dute. Fantasiazko irudiak, isekazkoak eta groteskoak, erabili zituen gai erlijiosoak eta moralak azaltzeko. Haren margolanetako protagonista gizateria bekataria da, infernura kondenatua. Santuen eredua da artistak salbaziorako iradokitzen duen bide bakarra. Hau badierazteko hainbat baliabide artistiko erabili zituen (ilun-argia, perspektiba, paisaiak), mezua ez hain gogorra eta poetikoagoa izatea lortzen dutenak. Haren imitazioak, infernu eta tentazioenak batez ere, ugaldu egin ziren XVI. mendean, baina Pieter Bruegel Zaharra jotzen da benetako ondorengo bakartzat. XX. mendean, surrealistek Boschen eragina aitortu zuten.

Irudi galeria

aldatu
  Irudi bat handitzeko, klika ezazu gainean.

Erreferentziak

aldatu
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Jeronimo Bosch