Hidronio ioi

konposatu kimiko

Hidronio ioia H3O+ formula duen katioi monobalentea da, uraren protonaziotik sortzen dena. Ur puruan eta ur-disoluzio guztietan aurkitzen da[1].

Hidronio ioi
Formula kimikoaH3O⁺
SMILES kanonikoa[OH3+&zoom=2.0&annotate=none 2D eredua]
MolView[OH3+ 3D eredua]
Konposizioahidrogeno eta oxigeno
Azido konjokatuatetrahydridooxygen(2+) (en) Itzuli
Base konjokatuaur
Motaoxonium (en) Itzuli, onium monocation (en) Itzuli eta lyonium ion (en) Itzuli
Ezaugarriak
Azidotasuna (pKa)0
Masa molekularra19,01839 Da
Identifikatzaileak
InChlKeyXLYOFNOQVPJJNP-UHFFFAOYSA-O
CAS zenbakia13968-08-6
ChemSpider109935
PubChem123332
Gmelin29412
ChEBI141

Kimikarien artean hidronio terminoa oso erabilia izanik ere, IUPACek ez du onartzen eta horren ordez oxonio edo hidroxonio izenak proposatzen ditu[2].

Ezaugarriak aldatu

Hidronio ioia ez da libre egoten oso erreaktiboa baita eta inguruko ur-molekulek solbatatzen dituzte. Normalean azido esaten zaio hidronio katioiak sortarazten dituen edozein konposaturi. Edozelan ere, urak bera azido moduan joka lezake eta hidronio katioiak sortu purua izanik ere. Kasu horretan ioien kontzentrazioa oso txikia da: CH+ = 10–7 M. Bi ur-molekulen erreakzioaz eratzen dira.

2 H2O ⇌ OH + H3O+

Erreakzio horren konstantea, hots, uraren produktu ionikoa, hauxe da: Kw = 1,00 × 10−14 (25 °C-an). Bi ioiek oso bizitza laburra dute[3].

Hidronioa uretan izan daitekeen espezierik azidoena da[4]. Ondorioz, bere azidotasuna beste espezien azidotasuna neurtzeko estandarra da. Azido sendoek hidronioak baino protoi-emaile hobeak izan behar dute, bestela azidoaren zati handi bat ionizatu barik egongo litzateke disoluzioan (azido ahulen kasua alegia). Disoluzio neutroetan dauden hidronioen kasuan ez bezala, disoluzio azidoetako hidronioek luze irauten dute, disolbatutako azidoaren sendotasunaren proportzioan.

Hidronio-gatz solidoak aldatu

Azido sendo askok posible dute bere hidronio-gatzen kristalak osatzea, nahikoa egonkorrak izan daitezkeenak. Arau moduan ionizazio-konstantea 109 edo handigoak duen ezein azidok sor ditzake kristal horiek. Bestetik, konstantea 109 baino txikiago duten azidoek ezin dute eskuarki hidronio-gatz egonkorrik sortu.

Azido nitrikoaren konstantea 101,4 da eta azido perklorikoarena 1010. Lehenak ez du hidronio gatzik sorrzen eta bere ur-disoluzioak likidoak dira giro-tenperaturan. Bigarrenak, aitzitik, urarekin 1:1 proportzioan nahasten denean, erreakzionatu egiten du hidronio perklorato solidoa eratzeko (H3O+·ClO4).

Izarrarteko hidronioa aldatu

Izarrarteko ingurunean hidronio ioia ugaria da molekula-hodei sakabanatuetan[5] zein dentsoetan[6]. Kometen plasmako isatsean ere aurkitu izan da[7].

Erreferentziak aldatu

  1. «ZT Hiztegi Berria» zthiztegia.elhuyar.eus (Noiz kontsultatua: 2021-01-08).
  2. «Table to R-5.8.2» www.acdlabs.com (Noiz kontsultatua: 2021-01-08).
  3. Arama Mamoitio, Gorka; De Diego Rodriguez, Alberto; Etxeberria Loizate, Nestor; Martinez Arkarazo, Irantzu; Usobiaga Epelde, Aresatz & Zuloaga Zubieta, Olatza. (2011). Kimika analitikoa. Kimika analitikoaren oinarriak eta bereizketa kromatografikoaren oinarriak. EHU, 45-50 or. ISBN 978-84-694-1283-1..
  4. (Ingelesez) Burgot, Jean-Louis. (1998-01-01). «New point of view on the meaning and on the values of Ka○(H3O+, H2O) and Kb○(H2O, OH–) pairs in water» Analyst 123 (2): 409–410.  doi:10.1039/A705491B. ISSN 1364-5528. (Noiz kontsultatua: 2021-01-08).
  5. (Ingelesez) Faure, Alexandre; Tennyson, Jonathan. (2003-04-01). «Rate coefficients for electron-impact rotational excitation of H3+ and H3O+» Monthly Notices of the Royal Astronomical Society 340 (2): 468–472.  doi:10.1046/j.1365-8711.2003.06306.x. ISSN 0035-8711. (Noiz kontsultatua: 2021-01-08).
  6. (Ingelesez) Hollis, J. M.; Churchwell, E. B.; Herbst, E.; De Lucia, F. C.. (1986-08). «An interstellar line coincident with the P(2,l)transition of hydronium (H 3 O + )» Nature 322 (6079): 524–526.  doi:10.1038/322524a0. ISSN 1476-4687. (Noiz kontsultatua: 2021-01-08).
  7. (Ingelesez) Rauer, H.. (1997-09-01). «Ion composition and solar wind interaction: Observations of comet C/1995 O1 (Hale-Bopp)» Earth, Moon, and Planets 79 (1): 161–178.  doi:10.1023/A:1006285300913. ISSN 1573-0794. (Noiz kontsultatua: 2021-01-08).

Kanpo estekak aldatu