Hibiya parkea (japonieraz: 日比谷公園 Hibiya Kōen?) , Tokioko Chiyoda auzoan kokatua dagoen parkea da, Jauregi inperialeko lorategien ekialdean. 160.000 m²-tik gorako azalera dauka eta hainbat Ministerio eta hainbat Banketxeren egoitzak daude bertan.

Hibiya parkea
日比谷公園
100 Best Urban Parks in Japan
Kokapena
Estatu burujabe Japonia
Metropolitan prefecture Tokio
Special ward of JapanChiyoda
ChōchōHibiya Park
Ur-masaHibiya-bori (en) Itzuli
Koordenatuak35°40′17″N 139°45′19″E / 35.67148°N 139.755387°E / 35.67148; 139.755387
Map
Historia eta erabilera
Hibiya incendiary incident
Inaugurazioa1903ko ekainaren 1a
Arkitektura
Azalera161.636,66 m²
Webgune ofiziala

Historia aldatu

Eremu hau Mōri eta Nabeshima leinuek okupatu zuten Edo Aroan, eta ondoren Meiji garaian maniobra militarrak egiteko erabili zen. 1903an azkenik parke publikoa bihurtu zen.

Eraikinak aldatu

1929an altxatu zuten parkeko eraikinik ezagunena, adreilu gorrizko Shisei Kaikan eraikin gotikoa. Berau zen Domei Tsushin Estatuko komunikazio zerbitzuaren egoitza.

Gaur egun hainbat ministerio daude bertan, Ingurugiro Ministerioa, Osasun eta Lan Ministerioa eta Justizia Ministerioa hain zuzen ere. Banku batzuen egoitzak ere badaude bertan.

Kultura aldatu

Nissay Antzokiak opera emankizunak egiten ditu, baina parkean aire librean ere izaten dira kontzertuak.

Iruditegia aldatu

Kanpo estekak aldatu