Heuss l'Enfoiré, jaiotzez Karim Djeriou (Villeneuve-la-Garenne, 1992ko abuztuaren 11) rap abeslari eta aktore frantziarra da. Aljeriar jatorrikoa da.

Heuss l'Enfoiré
Bizitza
Jaiotzako izen-deiturakKarim Djeriou
JaiotzaVilleneuve-la-Garenne1992ko abuztuaren 11 (31 urte)
Herrialdea Frantzia
Hezkuntza
Hizkuntzakfrantsesa
Jarduerak
Jarduerakraperoa, musikaria, aktorea eta kirol-zuzendaria
Izengoitia(k)Heuss l'Enfoiré
Genero artistikoahip hop musika
trapa
dantza
Musika instrumentuaahotsa

Facebook: Heuss-lEnfoiré-394014857428815 Spotify: 3YwqjMyrRfuixi2pbgTGCE Last fm: Heuss+L'enfoiré Musicbrainz: 8422168a-9c9d-4352-b02a-39b6e736920b Discogs: 6318004 Allmusic: mn0003707565 Deezer: 13645509 Edit the value on Wikidata

Biografia aldatu

Ibilbidea aldatu

Heustleur izenarekin egin zuen debuta rap munduan 2014an. 2015ean hainbat rap abeslarirekin kolaborazioak egiten hasi zen, Kofs[1], Zepek, Soolking... Periferiako auzoetan izandako haurtzaroa kantatzen du batez ere.

2017an Sofianek Rentre dans le Cercle ikuskizunera gonbidatu zuen eta publikoaren aurrean ezagun bihurtu zen. Sofianekin batera IDF diskoan hartu zuen parte eta bi abesti 10 single onenen zerrendan ziren; Ne reviens pas eta Moulaga, azken honek lehen postua lortu zuen[2].

2019ko urtarrilaren 25ean lehenengo diskoa atera zuen, En esprit, eta martxoaren 9rako urrezko diskoa izan zen[3]. Ondoren 100.000 disko saldu zituen eta platinozko diskoa bihurtu zen. 2020an bigarren diskoa atera zuen, Horizon vertical.

2021ean Les Méchants filmean atera zen.

Futbola aldatu

2021. urtean Marly auzoko USM Marly futbol taldea erosi zuen eta haren presidentea da gaur egun[4].

Polemika aldatu

2023ko apirilaren 20rako Tel Aviven kontzertua iragarri zuen. Tapis Rouge Productionek antolatu zuen, Yaacov Bensemhoun presidente duen elkarteak, eta Palestinarren aldeko eskubideak aldarrikatzen dituzten taldeek artistarenganako boikota bultzatu zuten. Honen aurrean kontzertua bertan behera uztea erabaki zuen[5].

Diskografia aldatu

  • En esprit (2019)
  • Horizon vertical (2020)

Filmografia aldatu

Erreferentziak aldatu

  1. (Frantsesez) «[ROOKIE/Focus Heuss L’enfoiré ou l’histoire d’une ascension fulgurante»] web.archive.org 2018-02-18 (Noiz kontsultatua: 2023-06-06).
  2. «lescharts.com - Les charts français» archive.wikiwix.com (Noiz kontsultatua: 2023-06-06).
  3. (Frantsesez) «Heuss L'Enfoiré est disque d'or avec son album « En Esprit » !» RapGhetto 2019-03-09 (Noiz kontsultatua: 2023-06-06).
  4. (Frantsesez) «Le rappeur Heuss L’Enfoiré propriétaire d’un club de district» SOFOOT.com 2021-08-10 (Noiz kontsultatua: 2023-06-06).
  5. (Frantsesez) Generations. (2023-04-30). «Generations» Generations (Noiz kontsultatua: 2023-06-06).

Kanpo estekak aldatu