Heterozisteak, zianobakterioen zenbait familiatan, horma lodiko eta tamaina handiko zelula bereziak dira. Beren funtzioak nitrogenoaren finkapenarekin zerikusia dauka[1].

Nitrogenasa, nitrogenoaren finkapeneko funtsezko entzima, oxigenoarekiko oso sentibera denez gero, nitrogeno finkapena eta fotosintesi oxigenikoa ezin dira aldi berean gertatu zianobakterioen zeluletan. Arazo hau sahiesteko, zianobakterio batzuek horma lodiko zelula berezi hauetan finkatzen dute atmosferako nitrogenoa[2].

Erreferentziak

aldatu
  1. Heteroziste Euskalterm
  2. Iris MALDENER, Alicia M MURO-PASTOR (2010): Cyanobacterial Heterocysts ELS. John Wiley & Sons Ltd, Chichester. Els.net.

Kanpo estekak

aldatu


  Artikulu hau biologiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.