Heste-urin
Heste-urina (Succus entericus) hesteetako guruinek (duodenokoak, batez ere) jariatzen duten likidoa da, janarien digestio-prozesuan parte hartzen duena. Entzima hidrolitiko ugari ditu (amilasa, proteasak, lipasak...).
Heste-urinak, pankreako urin eta behazunarekin batera, kimoa kilo bihurtzen du. Pankreako urinak hidrolizatu dituen gluzido eta proteinak are gehiago hidrolizatzen ditu heste-urinak (esaterako, oligopeptidoak aminoazidoetan eraldatzen ditu). Heste-urinak ura eta mukia ere baditu, azken honek heste-pareta babesten duena.
Esan daiteke urin gastrikoak eta pankreako urinak sortzen dituzten molekula batzuk (adibidez, lipidoak eta gluzidoak degradatzerakoan pankreako urinak sortutako peptido txikiak, maltosa, laktosa, sakarosa, gantz-azidoak...) heste-urinak xurgatzeko moduko molekulak bihurtzen dituela (aminoazidoak, glukosa, galaktosa, fruktosa, etb.)
Pankreako urinean dagoen tripsina izeneko entzima tripsinogeno moduan dago, eta heste-urinak duen enterokinasa entzimak tripsinogeno hori (inaktiboa dena) tripsina (entzima aktiboa) bihurtzen du [1]
- Tripsinogeno → Tripsina
Erreferentziak
aldatu- ↑ Composition and Functions of Various Digestive Juice| Human | Biology Biologydiscussion.com