Herrien elkartasuna (Jaizkibeleko eskultura)
Herrien elkartasuna, Herrien batasuna edo "Arrautza frijitua" Remigio Mendiburu eskultoreak 1963an sortutako burdinazko eta harrizko eskultura da. Jaizkibel mendian dago, Pasaia eta Hondarribiaren arteko mugan goiko errepidetik gertu.[1][2][3] Mendibururen karreran oso garrantzitsua izan zen obra hau. Jaizkibelen jarri baino lehenago 1963an "Gure Denboraren Presentzia" erakusketa kolektiboan erakutsi zen Bartzelonako René Met Galerian.
-
Remigio Mendiburu, Korrikaren lekukoaren egilea
-
Labetxura jaisteko abiapuntua da eskultura hau.
Herrien elkartasuna (Jaizkibeleko eskultura) | |
---|---|
![]() | |
Jatorria | |
Sortzailea(k) | Remigio Mendiburu |
Sorrera-urtea | 1963 |
Ezaugarriak | |
Materiala(k) | burdina eta harria |
Dimentsioak | 3 (![]() ![]() |
Genero artistikoa | arte publikoa |
Kokapena | |
Herrialdea | ![]() |
Probintzia | ![]() |
Udalerria | Hondarribia |
Koordenatuak | 43°20′53″N 1°51′37″W / 43.34794°N 1.86014°W |
![]() | |
Kokapena, Labetxu haran eskegiko goialdea
aldatuEskulturaren kokapena benetan bitxia da Artola gailurtxoan, Jaizkibelgo errepideko (GI-3440) 9. kilometrotik gertu. errepidetik 100 bat metrora Labetxu haranaren goialdean. Behealdean Pasai Donibanen hasi eta Higerreko lurmuturrean bukatzen den ibilbidean, askotariko itsaslabarrak, hareharrizko formazio ikusgarriak, kala txiki erakargarriak eta naturak zizelkatu dituen beste makina bat bitxi daude. Labetxu koloreen sinfonia bere baitan musikatzen duen Labetxuko haran eskegia, hain zuzen ere. Koloreen harana ere esaten zaie Labetxuko parajeei, eta hango labirintoetan galtzera gonbidatzen du, argiak sortzen dituen kolore anitzen jokoetan murgilduz. Hamaika aukera eskaintzen dituen leku ikusgarri honek formazio geologiko askotarikoak xehetasunez janzten ditu. Naturak gurekin jolasten du argiaren magiaz baliatuz.[4] Eta hor bertan dago goialdean Remigio Mendibururen eskultura.
Erreferentziak
aldatu- ↑ (Katalanez) «JAIZKIBEL - Escultura Mendiburu - Camino Gastarrotz - Rokatxunga - Zona Militar - Vuelta por la Cresta» Wikiloc | Rutes del Món (kontsulta data: 2020-03-14).
- ↑ (Gaztelaniaz) Bengoa, Carlos. (2018-12-19). «La morada de los buitres. Maravillas ocultas de Jaizkibel.» Donosti City (kontsulta data: 2020-03-14).
- ↑ Kasi. (2017-12-17). «Las rutas de Kasi: Jaizkibel, por la cresta y el litoral» Las rutas de Kasi (kontsulta data: 2020-03-22).
- ↑ Arrizabalaga, Mikel. «Labetxuko koloreak» Berria (kontsulta data: 2020-03-22).