Herkules Calpe eta Abyla mendiak banatzen

Herkules Calpe eta Abyla mendiak banatzen (gaztelaniaz: Hércules separa los montes Calpe y Abyla) Francisco de Zurbarán margolariak 1634 urtean egindako margolana da, Pradoko Museoko 26. aretoan dagoena, Madrilen. Palacio del Buen Retiro jauregiko Errege Bildumaren parte da.

Herkules Calpe eta Abyla mendiak banatzen
Jatorria
Sortzailea(k)Francisco de Zurbarán
Sorrera-urtea1634
Ezaugarriak
Materiala(k)olio-pintura eta Margo-oihala
Dimentsioak136 (altuera) × 167 (zabalera) cm
Genero artistikoamargolaritza mitologikoa
Egile-eskubideakjabetza publiko
Kokapena
LekuaPradoko Museoa
BildumaPradoko Museoa
InbentarioaP001241

Deskribapena aldatu

Margolan honetan Herkules greziar heroia ageri da bi labar banatzen. Zutik dago, biluzik, gorputza aurrerantz makurturik eta eskuetan metalezko pieza bana dituela, banatu nahi dituen arrokei itsatsita daudenak. Atzean itsasoa ere ikusten da harkaitz bien artean.

Gaia aldatu

Palacio del Buen Retiro jauregiko "Erresumen Aretoa" dekoratzeko serie mitologiko bat egiteko eskatu zioten Zurbarani eta honek Herkulesen hamabi lanak margotu zituen.[1]

Erreferentziak aldatu

  1. (Gaztelaniaz) Museo del Prado, ed. (2016ko ekainaren 28a). Hércules separa los montes Calpe y Abyla. .

Kanpo estekak aldatu