Herio dantza (Hrastovlje)

Herio dantza Gotikoko margolaritzaren fresko ezaguna da. Margolan hau Esloveniako Hrastovljeko Hirutasun Santuaren elizan dago. Esloveniako gotikoko lan nagusietariko bat da. 1490ean Janez iz Kastva esloveniar margolariak eta bere taldeak burutu zuen. Freskoa Jože Pohlenek 1951an aurkitu zuen. Gaia oso ezaguna izan zen Erdi Haroan, batez ere literaturan: Herioak pertsona guztiak berdintzen ditu; berdin da apezpiku, zaldun edo pobre izan, gaztea ala zaharra izan, emakumea ala gizona izan.

Herio dantza (Hrastovlje)
Jatorria
Sortzailea(k)John of Kastav (en) Itzuli
Sorrera-urtea1490
Ezaugarriak
Deskribapena
Kokapena
LekuaHoly Trinity Church (en) Itzuli
BildumaHoly Trinity Church (en) Itzuli
Koordenatuak45°30′38″N 15°54′00″E / 45.51062°N 15.90008°E / 45.51062; 15.90008
Map
Esloveniako Arte Galeria Nazionalean ikus daitekeen erreplika.

Deskribapena

aldatu

Freskoan eskeleto hilara bat prozesioan ikus daiteke. Haien artean pertsona mota eta estamentu desberdinak ikus ditzakegu. Guztiak hilobira doaz. Han Herioaren pertsonifikazioa tronu batean eserita ikusten dugu. Pertsonaiak hauxek dira: aitasantu bat, errege bat, erregina bat, monje bat, apezpiku bat, merkatari bat, zaldun bat, eskale bat eta haurtxo bat.

Literaturan ohikoa bazen Erdi Haroko margolaritzan ez zen hainbeste. Batez ere XV. mendean agertu zen eta hurrengoan desagertu zen. Hrastovljeko margolan han Italiako eragina erakusten du.

 
Freskoaren kokapena.
 
Hirutasun Santuaren eliza, Hrastovljen.

Bibliografia

aldatu
  • Höfler, Janez (1997), Srednjeveške freske v Sloveniji - Primorska (Erdi Haroko frescoak itsasertzeko Eslovenian), Družina, Ljubljana, 96.or.

Erreferentziak

aldatu

Ikus, gainera

aldatu

Kanpo estekak

aldatu