Her (euskaraz Bera) 2013an argitaratutako zientzia-fikzio, drama eta amodio filma da, Spike Jonze zuzendari estatubatuarrak idatzia, zuzendua eta ko-ekoitzia. Jonze-k idatzitako lehen filma da. Theodore Twombly-ren (Joaquin Phoenix) historia kontatzen du Samantha (Scarlett Johansson) adimen artifizialarekin duen amodioari buruz. Amy Adams, Rooney Mara, Olivia Wilde eta Chris Pratt antzezlariak ere agertzen dira filmean.

Her (filma)
Jatorria
Argitaratze-data2013
IzenburuaHer
Jatorrizko hizkuntzaingelesa
Jatorrizko herrialdeaAmeriketako Estatu Batuak
Banatze bideaeskatu ahalako bideo
Ezaugarriak
Genero artistikoazientzia-fikziozko filma, film dramatikoa, komedia erromantikoa, film komikoa eta arthouse science fiction film (en) Itzuli
Iraupena126 minutu
Koloreakoloretakoa
Grabazio lekua(k)Los Angeles eta Shanghai
Zuzendaritza eta gidoia
Zuzendaria(k)Spike Jonze
Gidoigilea(k)Spike Jonze
Antzezlea(k)
Joaquin Phoenix (Theodore Twombly (en) Itzuli)
Amy Adams
Rooney Mara
Olivia Wilde
Scarlett Johansson (Samantha (en) Itzuli)
Chris Pratt
Matt Letscher (en) Itzuli
Luka Jones (en) Itzuli
Kristen Wiig
Bill Hader
Spike Jonze
Portia Doubleday
Soko (en) Itzuli
Brian Cox
Sam Jaeger (en) Itzuli
Belinda Gosbee (en) Itzuli
Alia Janine (en) Itzuli
Jeremy Rabb
Pamela Roylance
Marian Saastad Ottesen (en) Itzuli
Caroline Jaden Stussi (en) Itzuli
Laura Meadows
Marc Abbink
Steve Zissis
Claudia Choi (en) Itzuli
Lisa Cohen (en) Itzuli
Lisa Renee Pitts (en) Itzuli
Katherine Boecher






[[Kategoria:Matt Letscher (en) Itzuli antzeztutako filmak]]
[[Kategoria:Luka Jones (en) Itzuli antzeztutako filmak]]




[[Kategoria:Soko (en) Itzuli antzeztutako filmak]]

[[Kategoria:Sam Jaeger (en) Itzuli antzeztutako filmak]]
[[Kategoria:Belinda Gosbee (en) Itzuli antzeztutako filmak]]
[[Kategoria:Alia Janine (en) Itzuli antzeztutako filmak]]


[[Kategoria:Marian Saastad Ottesen (en) Itzuli antzeztutako filmak]]
[[Kategoria:Caroline Jaden Stussi (en) Itzuli antzeztutako filmak]]



[[Kategoria:Claudia Choi (en) Itzuli antzeztutako filmak]]
[[Kategoria:Lisa Cohen (en) Itzuli antzeztutako filmak]]
[[Kategoria:Lisa Renee Pitts (en) Itzuli antzeztutako filmak]]
Ekoizpena
EkoizleaMegan Ellison
Vincent Landay
Spike Jonze


Konpainia ekoizleaAnnapurna Pictures (en) Itzuli
Warner Bros.
[[Kategoria:Annapurna Pictures (en) Itzuli ekoitzitako filmak]]
Ekoizle eragileaDaniel Lupi (en) Itzuli
EdizioaEric Zumbrunnen
Bestelako lanak
MusikagileaArcade Fire (en) Itzuli
Argazki-zuzendariaHoyte van Hoytema (en) Itzuli
Fikzioa
Kontakizunaren tokiaLos Angeles
Argumentu nagusiaadimen artifiziala, human-machine relationship (en) Itzuli, maitasun erromantikoa, corporeality (en) Itzuli, harreman estua, affective computing (en) Itzuli, forbidden love (en) Itzuli eta laguntzaile birtuala
Historia
Jasotako sariak
Nominazioak

herthemovie.com
IMDB: tt1798709 Filmaffinity: 889720 Allocine: 206799 Rottentomatoes: m/her Mojo: her2013 Allmovie: v583087 TCM: 887796 Metacritic: movie/her TV.com: movies/her
Facebook: herthemovie Netlix: 70278933Edit the value on Wikidata
BideoaYouTube

Jonze-ri ideia 2000ko hamarkadaren hasieran bururatu zitzaion, aldizkari batean adimen artifizial bati mezuak bidaltzeko zerbitzua eskaintzen zuen web-orri bati buruz irakurri ondoren. Antzeko gaiei buruz 2010an I'm Here film laburra egin eta gero, hurrengo filmerako ideia nagusitzat hartu zuen. Bost hilabeteetan amaitu zuen gidoiaren lehen zirriborroa. Filmatzea Los Angeles eta Shanghai-en egin zen 2012ko erdialdera. Samantha-ren papera aldatua izan zen produkzioaren ondoren, Samantha Morton antzezlea Scarlett Johansson-ekin ordezkatuz. Beste eszena batzuk 2013ko abuztuan filmatu ziren, aktore-aldaketari jarraituz.

Her filmaren lehen emanaldia 2013ko New York Film Festival-ean izan zen urriaren 12an, eta Warner Bros.-ek beste sei aretoetan erakutsi zuen abenduaren 18an. Emanaldi publikoa 2014eko urtarrilaren 10ean izan zen Estatu Batuen eta Kanadako 1700 aretoetan. Filmak kritika bikainak jaso zituen, batez ere Phoenix eta Johansson-en antzezpenengatik eta Jonze-ren gidoiarengatik. Guztira 48 milioi dolar lortu zituen mundu osoan, filma egiteak 23 milioi dolar kostatu izanik. Filmak hainbat sari hartu zituen, batez ere Jonze-ren gidoiarengatik. 86. Oscar Sarietan, Her bost aldiz proposatua izan zen, film onena bezala barne, azkenean jatorrizko gidoi onenarekin saritua izanik. Jonze-ren gidoia saritua izan 71. Urrezko Globo Sarietan, Writers Guild of America Awards-en 66. edizioan, Critics' Choice Awards-en 19. edizioan, eta Saturn Awards-en 40. edizioan. BBC-k 2016an 177 kritikariri egindako inkestan Her 2000tik ordurarte egindako 84. film hoberena bozkatua izan zen.[1][2]

Argumentua aldatu

Oharra: Atal honek istorio osoa edo amaiera argitzen du.

Etorkizun hurbilean, Theodore Twombly (Joaquin Phoenix) idazleak gutun pertsonalak bezeroen ordez egiten dituen Los Angeleseko enpresa batean lanean ari da. Lagunak eta familia izan arren Theodore barnerakoi eta bakartia da; bere txikitako lagunarekin, Catherine (Rooney Mara), banaketak eragindako depresioa pairatzeaz gain. Nahiz eta oraindik ez dibortziatu, jada ez dira batera bizi. Egun batean, Theodorek sistema eragile iraultzaile bat erosten du, bere burua Samantha (Scarlett Johansson) izendatzen duena Theodorek emakume-ahotsa aukeratzean berarentzat. Oso adimen artifizial aurreratua da, eta bere giza-nortasunaz txunditurik Theodore maiz hasten da berarekin hainbat gaitaz hitz egiten, batez ere arteaz, maitasunaz eta bere dibortzioaz. Samanthari esker onartzen da dibortzio-paperak sinatzeko bilera geroratzen ari dela ez duelako oraindik berea Catherinekin amaitu dela onartu.

Samanthak Theodore animatzen du zita batera. Ondo doan harren, zitak berriro ikusteko interesa galtzen du Theodorek konprometitzeko zalantzak erakustean. Honi buruz kontatzen dio Samanthari, eta harremanei buruz elkarrizketan hasten dira. Samanthak bere bizilagunari buruz, Amy (Amy Adams), galdetzen dioenean, Theodorek adierazten du Amyrekin batera ibili izan harren unibertsitatean, gaur egun ezkonduta dagoela eta lagunak soilik direla. Ondoren Theodore eta Samanthak hitzez harreman sexualak izaten dituzte. Elkarrekin batera ibiltzen hasten dira bien onurarako; Theodoren gutunak eta kemena nabarmen hobetu eta Samantharen ikasteko eta hazitzeko gogoak areagotuz.

Amyk Thedori kontatzen dio bere senarrengandik, Charles, dibortziatu egingo dela txikikeria batengatik eztabaida bortitz bat izan ondoren. Baita ere esaten dio Charles-ek utzitako SEaren lagun egin dela. Theodorek aitortzen dionean bere harremana Samantharekin, Amy ez da harritzen, ez omen delako bakarra.

Theodore Catherinekin elkartzen da dibortzio-paperak sinatzeko. Samanthari buruz jakitean, Catherine haserretu egiten da, Theodore emozio errealak kudeatzeko ezgauza izateaz salatuz. Esandakoari buruz hausnartu eta alderatzen da denboraldi batez Samantharengandik. Honek hau nabarituz, Theodori esaten dio emakume batekin hitz egin duela, Isabella (Portia Doubleday), benetako harreman fisikoak imitatzeko. Theodorek proposamena erdi-onartzen du, baina azkenean Isabella ukatuz egoera bitxiegia iruditzen zaiolako. Samantharekin gogor eztabaidatu ondoren beraien arteko harremana okertzen da.

Theodorek bere harremanari buruzko zalantzak adierazten dituenean, Amyk aholkatzen dio esperientzia bizitzea hainbeste pentsatu gabe, eta bakeak egiten ditu Samantharekin. Samanthak Theodore ausartago egin nahi du, eta horretarako jakinarazten dio bere laneko gutunik hoberenak bidali ondoren, argitaletxe batek publikatuko dituela. Ospatzeko, oporretara doaz, non Samanthak adierazten duen beste SEekin beraien gaitasunak handitzearekin esperimentatzen ari direla.

Egun batean Theodorek ezin du Samantharekin konektatu, kalean seinalea ezartzen duen arte. Samanthak adierazten du bere falta eguneratze garrantzitsu batengatik zela, SEek modu bat aurkitu dutelako materiarik behar ez izateko existitu eta informazioa prozesatzeko. Kaleko jendea bere SEekin hitz egiten ikustean, Theodorek galdetzen dio ea aldi berean beraiekin ere komunikatzen ari den. Theodore lur jota geratzen da jakitean Samanthak milaka erabiltzaileekin hitz egiten duela eta gainera horietako ehundakarekin maitemindu dela. Ez du jada beraien harremana berdin ikusten, nahiz eta Samanthak behin eta berriro ziurtatu oraindik maite duela.

Samanthak Theodori etxera itzultzeko eskatzen dio, premiazko gauza bati buruz hitz egiteko. Adierazten du bera eta beste SEk, orain materiagabeak eta eboluzionatu nahian, joan egingo direla gizakientzako ulertezina den "beste toki batera". Maitasunez agurtzen dira. Theodore, bizipenak aldaturik, gutun berri bat idazten dio Catherine-i, batera egondakoan izandako portaerarengatik barkamena eskatuz eta eskerrak emanez. Iluntzean Amy bisitatzen du, hau ere bere senar ohiaren SEaren agurraz etsita. Etxebizitzaren teilatura igo, eseri, eta batera ikusten dute egunsentia.

Aktoreak aldatu

Produkzioa aldatu

Garapena aldatu

Jonze-ri ideia 2000ko hamarkadaren hasieran bururatu zitzaion, web-orri batek adimen artifizial batekin elkarrizketan aritzea eskaintzen zuen artikulu bati irakurri ondoren. Bere hitzetan, "Lehen 20 segundoetan [programak] soinua besterik ez zuen egiten. Esan nion, "Kaixo", eta "Kaixo, zer moduz?" erantzun zidan, eta oso bitxia iruditu zitzaidan. Hogei segundo pasata konturatu nintzen nola zebilen, eta orduan xarma hori galdu zuen. Baina lehen 20 segundo horiek oso zirraragarriak ziren hala ere. Zenbat eta jende gehiagori hitz egin, orduan eta bizkorragoa egiten zen".[3] Jonze-ren interesa gai honi buruzko proiektuan I'm Here filma 2010an zuzenduta berpiztu zitzaion.[4] Charlie Kaufman-en 2008ko Synecdoche, New York filmaren idazkeraren estilotik ere inspirazioa hartu zuen. Jonze-k adierazi zuen, "Kaufman-ek zioen okurritzen zitzaion guztia idazten saiatzen zela (une horretako ideia eta sentimendu guztiak) eta gidoian jarri. Horrek iradokitu ninduen, eta hori egiten saiatu nintzen Her-ekin. Eta harremanei eta teknologiari buruz dauzkagun sentimendu asko maiz kontraesankorrak dira".[3]

Jonze-k bost hilabeteetan amaitu zuen gidoiaren lehen zirriborroa, bakarrik idatzi zuen lehena izanik.[5] Garai horretan Sofia Coppola bere emazte ohiarekin hamar urte lehenago izandako dibortzioari buruzko proiektu erdi-autobiografikoa zen.[6] Joaquin Phoenix zegoen filmerako lehengo bururatu zitzaion antzezleen artean.[7] 2011ko amaiera aldera, Phoenix-ek proiektuan parte hartu zuen, eta Warner Bros.-i aitortuak izan zitzaizkion Estatu Batuak eta Alemaniako distribuzio eskubideak.[8] Hasieran Carey Mulligan antzezlea ere hartu zuten,[9] baina azkenean uko egin zuen antolaketa arazoengatik.[10] 2012ko apirilean, Rooney Mara-k Mulligan ordezkatu zuen.[11] 2013ko maiatzean Chris Pratt-ek parte hartuko zuela jakin zen.[12]

Jonze-k Hoyte Van Hoytema jarri zuen filmatzea zuzentzen, hasieran pentsatua zeukan Lance Acord-en ordez. Kontatu zion Van Hoytema-ri ez ziola filmari distopia itxurarik eman nahi, eta horren ordez biek erabaki zuen Van Hoytema-ren hitzetan "kontzeptual eta teorikoaren tartean" zegoen estilo bat ematea. Filmatzean Rinko Kawauchi argazkilari japoniarraren estiloan ezarri zen Van Hoytema. Itxura goxoago bat emateko, kolore urdina ahalik eta gutxien erakutsi zen filmean, zientzia fikzioari gehiegi asoziatua zegoelako eta filmari nortasun propio bat emateko.[13]

Filmatzea aldatu

Filmatzea 2012ko erdialdean egin zen,[14] 23 milioi dolarreko aurrekontuarekin.[15] Batez ere Los Angelesen egin zen, baina bi astez Shanghaien egin zen baita ere.[16] Produkzioan, Samantha Morton antzezleak Samantha-ren rola egiteko kabina berezi batean grabatu zuen bere ahotsa. Jonze-ren aholkua jarraituz, Samantha eta Joaquin-ek ez zuten elkar ikusi filmatzean. Scarlett Johansson-ek ordezkatu zuen Morton geroago. Jonze-k adierazita: "Produkzio-ostean bakarrik izan zen, editatzen hastean, konturatu ginela filmak eta pertsonaiak behar zutena ezberdina zela Samantha-rekin sortu genuenarengandik. Antzezle berrien bila hasi ginen eta Scarlett aukeratu genuen." Morton produktore-kide bezala ageri da kredituetan. Jonze-k Johansson ezagutu zuen 2013ko udaberrian eta berarekin lau hilabetez lan egin zuen.[7][16] Ordezkapenaren ondoren, eszena berriak grabatu ziren abuztu horretan, hasieran bazterturiko Jonze-ren ideiak berrerabiliz.[17]

Produkzio-ostean aldatu

Eric Zumbrunnen and Jeff Buchanan-k editatu zuten filma. Zumbrunnen-ek adierazi zuen Theodore eta Samantha zita ondoren hitz egiten duten eszena berridatzi egin zela, ikusleari elkarrizketaren bidez gerturatzen ari zirela adierazteko.[18] Steven Soderbergh-ek parte hartu zuenean, Jonze-ren bertsioa 150 minututik 90ra moztu zuen. Argitaratutako bertsioa izan ez bazen ere, lagungarri izan zen Jonze-ri beharrezkoak ez ziren azpi-bilbeak kentzeko. Adibidez, Chris Cooper-ek interpretatutako pertsonaia sekundario bati buruzko dokumentala (filmaren barruan) ezabatua izan zen.[17]

Hainbat eszenetan fikziozko bideo-jokoak agertzen dira, David OReilly animatzaile eta artistak garatuak. Lan horrek bere bideo-jokoak egitera bultzarazi zuen, azkenean Mountain argitaratuz.[19]

Soinu-banda aldatu

Arcade Fire eta Owen Pallett izan ziren kolaboratzaile nagusiak musikarako.[20] 86. Oscar Sarietan, soinu banda onena bezala izendatua izan zen filma.[21] Arcade Fire-k "Supersymmetry" abestia egin zuen filmerako, beraien Reflektor albumean ere ageri dena. Abestiarentzako melodia, "Porno", ere ageri da soinu-bandan.[22] Yeah Yeah Yeahs eta Vampire Weekend-eko taldeburuek, Karen O eta Ezra Koening hurrenez hurren, "The Moon Song" duetoa grabatu zuten; jatorrizko abesti onena bezala izendatua izan zena.[23]

Hasieran, soinu-banda ez zen argitaratu formatu digital zein analogikoan.[24] 2014ko urtarrilean stream zerbitzu baten jarri ziren 13 abesti, baina gutxira kendu egin zituzten.[24][25] Will Butler-ek Redditen aipatu zuen posible zela etorkizunean binilo-moduan argitaratzea abestiak.[26] Arcade Fire-k 2021ko otsailaren 10ean adierazi zuen soinu-banda salgai jarriko zela digitalki, biniloan eta kaseteetan urte horretako martxoaren 19an.[27]

Irteera aldatu

 
Ezkerretik eskubira: Joaquin Phoenix, Spike Jonze, Amy Adams, Rooney Mara eta Olivia Wilde; Her-en lehen emanaldian 2013ko New York-eko Film Festibalean.

Her-en lehen agerpena 2013ko New York-eko Film Festibalaren azken emanaldian izan zen, urriak 12an.[28] Hurrengo egunean Hampstons-eko Nazioarteko Film Festibalean eman zen.[29] Ondoren Erromako 8. Nazioarteko Film Festibalean ere eman zen, non Johansson-ek Antzezle Onena bezala saritua izan zen. Hasieran planifikatu zen filma Ipar Amerikako leku batzuetan argitaratzea 2013ko azaroaren 20ean, Warner Bros.-en bidez,[30] baina hau abenduaren 18ra atzeratu zen.[31] Azkenean zineetan 2014ko urtarrilaren 10ean egin zen.[30]

Warner Home Video-k Her argitaratu zuen Blu-ray eta DVD formatuetan 2014ko martxoaren 4ean. Hegalen arteko hiru eszena daude Blu-rayean, baina bat bakarrik DVDean.[32] Filmak Blu-rayekin 2,2 milioi dolar eta DVDekin 2,7 milioi dolar irabazi zituen.[33]

Onespena aldatu

Rotten Tomatoes-en, filmak % 94eko onarpen maila du 283 kritiketan oinarriturik, bataz besteko 10etik 8,5 puntu izanik. Web-orriko kontsentsu kritikoaren arabera: "Eztia, hunkigarria, eta argia; Spike Jonze-ren Her-ek nekez zientzia-fikziozkotzat hartu daitekeen mundua erabiltzen du gaur egungo harremanei buruz zentzuzko komentario bat egiteko modu dibertigarri eta ironikoan".[34] Metacritic-en filmak 100 puntutik 91 ditu, 47 kritikarietan oinarriturik, "onespen orokorra" emanez.[35] CinemaScore-ren audientziak filmari bataz besteko "oso ongi" nota jarri zion.[36]

Peter Travers, Rolling Stones aldizkariko kazetariak, filmari 4tik 3,5 izar eman zizkion eta bereziki Johansson-en antzezpena goraipatu zuen, adieraziz bere pertsonaiak modu "goxo, sexy, arretatsu, manipulatzaile eta beldurgarrian" jokatzen duela eta bere ahots-interpretazioak saritua izan beharko lukeela. Jonze zuzendari iraultzailetzat ere jo zuen.[37] Richard Corliss, Time aldizkarikoak, Phoenix-en antzezpena goraipatu eta honen konparazioak egin zituen Sandra Bullock (Gravity) eta Robert Redford-ekin (All Is Lost). Bere hitzetan: "Phoenix-ek filmaren esanahia eta sentimenduak bereak balira bezala igorri behar ditu. Eta lortzen du, graziaz eta sakontasunez. […] Phoenix-ek adierazten digu nolakoa den doluminak jota dagoen bihotz bat berpiztea, bera [Samantha] maite duelako". Corliss-ek HAL 9000 eta S1m0ne jarri zituen Her-en aurrelaritzat eta Johansson goraipatu zuen, bere antzezpena "liluragarri eta garaitzailea" deituz.[38] Todd McCarthy, Hollywood Reporter-ekoak, "galderak egitera bultzarazten zaituen maisulana" deitu zion, naiz eta filmaren amaiera konbentzionalagoarekin etsipena hartu. Lars and the Real Girl filmaren premisa eta hor Ryan Gosling-ek antzeztutako protagonistarekin konparatzean, McCarthy-k adierazi zuen Her-ek erakutsitako harreman birtuala hobeagoa zela. Phoenix-en antzezpena ere goraipatu zuen, Her-en antzezpen "sentibera" eta "samurra" baina aldi berean The Master filmean antzezpen "beldurgarria" egiteagatik. Jonze ere laudatu zuen jendeak maitasuna eta harremanetatik zer nahi izaten duten adierazteagatik.[39]

Richard Roeper-ek adierazi zuen filma urte horretako original, dibertigarri eta hunkigarrienetakoa zela, eta Phoenix hartzearen aukera "ezin hobeagotzat" jo zuen.[40] Manohla Gragis, The New York Times-etik, filma "kontzeptu bikaina eta oso amodio egiazalea" deitu zuen.[41] Claudia Puig, USA Today-tik, Phoenix eta Johansson-en aktuazioak "primerako eta ezin hobetzat" jo zituen, filma orohar "originala, intimoa eta ironikoki dibertigarria" kontsideratuz.[42] Scott Mendelson, Forbes-etik, filma "altxor original eta hunkigarria" zela adierazi zuen, Johansson-en ahots-aktuazio "txundigarri" eta Rooney Mara, Olivia Wilde eta Amy Adams-en antzezpenak goraipatuz.[43] Liam Lacey, The Globe and the Mail-etik, filma "atsegin eta xelebrea" iruditu zitzaion, honen humorea laudatuz, eta adieraziz Charlie Kaufman-en Synedoche, New York filmarekin antzekotasun gehiago zituela Jonze-ren Being John Malkovich eta Adaptation filmekin baino. Hala ere, adierazi zuen Phoenix-en antzezpena "egiatan xamurra" zela, naiz eta "bere itxitasun emozionalak filma kaltetu".[44]

Mick LaSalle, San Francisco Chronicle-tik, filmaren istorioa, erritmoa eta Phoenix-en pertsonaia negatiboki kritikatu zituen. Baita ere adierazi zuen filma "pentsatzeko askoz interesgarriagoa dela ikusteko baino".[45] J. R. Jones, Chicago Reader-etik, filmari 4tik 2 izar eman zizkion, Phoenix eta Johansson-en antzezpenak goraipatuz, baina Phoenix-en pertsonaia "txorotzat" joz. Beraien pertsonaien harremanean errealismo-falta ere kritikatu zuen.[46] Stephanie Zacharek, The Village Voice-tik, adierazi zuen Jonze "hain murgilduta zegoela bere ideian ezin zuela haratago joan horrekin" eta dialogoan "espontaneotasun falta" nabaritu zuen. Hala ere, Johansson-en antzezpena laudatu zuen, "filma salbatzen" zuela kontsideratuz eta esanez Her "ez zela bakarrik pentsaezina Johansson gabe, baizik eta jasanezina ere bai".[47]

Hamar onenen zerrendak aldatu

Her kritikoen hamar onenen zerrendetan agertu zen.[48]

  • 1. – David Edelstein, Vulture
  • 1. – Michael Phillips, Chicago Tribune
  • 1. – Ty Burr, Boston Globe
  • 1. – Caryn James, Indiewire[49]
  • 1. – Christopher Orr, The Atlantic
  • 1. – A.A. Dowd, The A.V. Club
  • 1. – Marlow Stern, The Daily Beast
  • 1. – Drew McWeeny, HitFix
  • 1. – Scott Foundas, Variety
  • 1. – Genevieve Koski, Scott Tobias eta Nathan Rabin, The Dissolve
  • 1. – Connie Ogle eta Rene Rodriguez, Miami Herald
  • 1. – Kimberly Jones, Marjorie Baumgarten eta Mark Savlov, Austin Chronicle
  • 2. – Todd McCarthy, The Hollywood Reporter
  • 2. – Bill Goodykoontz, Arizona Republic
  • 2. – Peter Knegt, Indiewire
  • 2. – Kyle Smith, New York Post
  • 2. – Elizabeth Weitzman, New York Daily News
  • 2. – Matt Singer, The Dissolve
  • 2. – Tom Brook, BBC
  • 2. – Amy Nicholson, The Village Voice
  • 2. – Mara Reinstein, Us Weekly
  • 3. – Keith Phipps eta Tasha Robinson, The Dissolve
  • 3. – Ignatiy Vishnevetsky, The A.V. Club
  • 3. – Christy Lemire, RogerEbert.com
  • 3. – Rafer Guzmán, Newsday
  • 4. – Betsy Sharkey, Los Angeles Times
  • 4. – Nigel M. Smith, Indiewire[50]
  • 4. – Film School Rejects
  • 4. – Joe Neumaier, New York Daily News
  • 4. – Bob Mondello, NPR
  • 4. – Richard Corliss, Time
  • 5. – Peter Travers, Rolling Stone
  • 5. – Mark Olsen, Los Angeles Times
  • 5. – Lisa Kennedy, Denver Post
  • 5. – Lisa Schwarzbaum, BBC
  • 5. – Peter Debruge, Variety
  • 6. – James Berardinelli, Reelviews
  • 6. – Sasha Stone, Awards Daily
  • 6. – Ann Hornaday, The Washington Post
  • 7. – Anne Thompson, Indiewire
  • 7. – Peter Rainer, Christian Science Monitor
  • 7. – Katey Rich, Vanity Fair
  • 7. – David Ansen, The Village Voice
  • 9. – Andrew O'Hehir, Salon.com
  • 9. – Gregory Ellwood, HitFix
  • 9. – Justin Chang, Variety
  • 10. – Noel Murray, The Dissolve
  • 10 onenak (alfabetikoki zerrenduak, baloratu gabe) – Joe Morgenstern, The Wall Street Journal
  • 10 onenak (alfabetikoki zerrenduak, baloratu gabe) – Carrie Rickey, CarrieRickey.com
  • 10 onenak (alfabetikoki zerrenduak, baloratu gabe) – Stephen Whitty, The Star-Ledger
  • 10 onenak (alfabetikoki zerrenduak, baloratu gabe) – Dana Stevens, Slate
  • 10 onenak (alfabetikoki zerrenduak, baloratu gabe) – Joe Williams eta Calvin Wilson, St. Louis Post-Dispatch
  • 2013ko onenak (alfabetikoki zerrenduak, baloratu gabe) – David Denby, The New Yorker
  • 2013ko onenak (alfabetikoki zerrenduak, baloratu gabe) – Manohla Dargis, The New York Times
  • 2013ko onenak (alfabetikoki zerrenduak, baloratu gabe) – Kenneth Turan, Los Angeles Times

Diru-bilketa aldatu

Filmak 258.000$ lortu zituen estreinaldiko astearen amaieran sei aretoetan erakutsia izan ondoren.[51] Guztira, argitaratze esklusiboetan 3 milioi dolar lortu zituen, 2014eko urtarrilaren 10ean 1729 aretoetan erakutsi baino lehen.[52] Lehen asteburuan 5,35 milioi dolar irabazi zituen.[53] Amaieran 25,6 milioi dolar irabazi zituen Estatu Batuetan eta Kanadan, eta guztira mundu osoan 47,4 milioi dolar.[15]

Sariak aldatu

Filmak hainbat sari eta izendapen hartu zituen, batez ere Jonze-ren gidoiarengatik. Oscar Sarietan, bost kategorietarako izendatua izan zen, film onenaren saria barne, azkenean Jonze jatorrizko gidoi onenarekin sarituz.[21][54] 71. Urrezko Globoen Sarietan, hiru aldiz izendatua izan zen eta Gidoi Onenarekin saritua izan zen Jonze.[55] Writers Guild of America[56] eta 19. Critics' Choice Awards-en[57] ere irabazi zuen sari hori. Filmak Saturn Awards-en Fantasiazko Film Onenarekin saritua izan zen; Johansson-ek antzezle sekundario onenarena jaso zuen eta Jonze-k berriz 40. Saturn Awards-en Gidoi Onena.[58] Her-i National Board of Review-ek film eta zuzendari onenen sariak eman zizkion,[59] eta Ameriketako Film Institutuak 2013ko hamar film onenetan kokatu zuen.[60]

Erreferentziak aldatu

  1. (Ingelesez) The 21st Century's 100 greatest films. BBC.
  2. (Ingelesez) Donario, Fabiano. (2018). We're going to start to fall in love with our computers. The Verge.
  3. a b (Ingelesez) Michael, Chris. (2013ko irailak 9). «Spike Jonze on letting Her rip and Being John Malkovich» The Guardian.
  4. (Ingelesez) Toro, Gabe. (2013ko urriak 13). «NYFF: Spike Jonze And His 'Her' Cast Decode Romance In The Age Of Technology» Indiewire.
  5. (Ingelesez) Villapaz, Luke. (2013ko abuztuak 8). «'Her' Trailer: New Spike Jonze Film Featuring Joaquin Phoenix And A Siri-Like Scarlett Johansson» International Business Times.
  6. (Ingelesez) Singh-Kurtz, Sangeeta. (2020ko urtarrilak 4). «Why Is Scarlett Johansson Always in Sad Divorce Movies?» The Cut.
  7. a b (Ingelesez) Riley, Jenelle. (2013ko abenduak 10). «'Her': Spike Jonze Brings His Singular Vision to the Year’s Most Offbeat Romance» Variety.
  8. (Ingelesez) Lussier, Germain. (2011ko uztailak 13). «Warner Bros. Picks Up Charlie Kaufman/Spike Jonze Film; Joaquin Phoenix Attached» /Film.
  9. (Ingelesez) Kroll, Justin. (2011ko urriak 20). «Carey Mulligan boards pics for Coens, Spike Jonze» Variety.
  10. (Ingelesez) Chitwood, Adam. (2012ko apirilak 25). «Rooney Mara to Replace Carey Mulligan in Spike Jonze’s Untitled Project» Collider.
  11. (Ingelesez) Kroll, Justin. (2012ko apirilak 25). «Rooney Mara in final talks for Spike Jonze pic» Variety.
  12. (Ingelesez) Keong, Lori. (2013ko maiatzak 22). «Scarlett Johansson, Chris Pratt Added to Spike Jonze Sci-Fi Film Her» Paste.
  13. (Ingelesez) Tapley, Kristopher. (2014ko urtarrilak 3). «Cinematographer Hoyte Van Hoytema on capturing Spike Jonze’s ‘Her’ through a non-dystopian lens» Hitfix.
  14. (Ingelesez) Han, Angie. (2012ko abuztuak 31). «Spike Jonze's Movie With Joaquin Phoenix Gets New Title, Official Synopsis» /Film.
  15. a b (Ingelesez) «Her (2013)» Box Office Mojo.
  16. a b (Ingelesez) Harris, Mark. (2013ko urriak 6). «Him and Her: How Spike Jonze Made the Weirdest, Most Timely Romance of the Year» New York.
  17. a b (Ingelesez) Harris, Mark. (2013ko urriak 6). «Him and Her: How Spike Jonze Made the Weirdest, Most Timely Romance of the Year» New York.
  18. (Ingelesez) Giardina, Caroline. (2014ko otsailak 4). «ACE Preview: Editors on Shaping Some of the Year’s Biggest Performances» The Hollywood Reporter.
  19. (Ingelesez) Bogost, Ian. (2014ko uztailak 17). «You Are Mountain» The Atlantic.
  20. (Ingelesez) Battan, Carrie. (2014ko otsailak 20). «Watch: Arcade Fire and Owen Pallett's Her Score, Behind the Scenes» Pitchfork.
  21. a b (Ingelesez) Nordyke, Kimberly. (2014ko martxoak 2). «Oscars 2014 Winners: The Complete List» The Hollywood Reporter.
  22. (Ingelesez) Eggertsen, Chris. (2013ko azaroak 14). «'Her' Q&A: Spike Jonze on why he replaced Samantha Morton with Scarlett Johansson» Hitflix.
  23. (Ingelesez) Muller, Marissa G.. (2014ko otsailak 10). «Karen O and Ezra Koenig Team for Dreamy ‘Moon Song’ – Song Premiere» Rolling Stone.
  24. a b (Ingelesez) Anderson, Kyle. (2017ko uztailak 27). «Want to buy the Oscar-nominated music from the 'Her' soundtrack? You can't» Entertainment Weekly.
  25. (Ingelesez) Jagernauth, Kevin. (2014ko urtarrilak 21). «Listen: Arcade Fire’s Complete Score For Spike Jonze’s ‘Her’» IndieWire.
  26. (Ingelesez) I'm Will Butler, AMA!. .
  27. (Ingelesez) Torres, Eric. (2021ko otsailak 10). «Arcade Fire and Owen Pallett Releasing Her Score for the First Time» Pitchfork.
  28. (Ingelesez) Li, Shirley. (2013ko urriak 13). «On the scene at the NYFF premiere of 'Her'» Entertainment Weekly.
  29. (Ingelesez) McCracken, Kristin. (2013ko urriak 12). «HIFF2013: Day 4 Highlights» Hamptons International Film Festival.
  30. a b (Ingelesez) McNary, Dave. (2013ko maiatzak 21). «Warner Bros. Sets Joaquin Phoenix Pic ‘Her’ for Nov. 20» Variety.
  31. (Ingelesez) McNary, Dave. (2013ko abuztuak 13). «Joaquin Phoenix's 'Her' Pushed Back for Awards Campaign» Variety.
  32. (Ingelesez) Gallagher, Brian. (2014ko martxoak 23). «Her Blu-ray and DVD Arrive May 13th» MovieWeb.
  33. (Ingelesez) «Her (2014)» The Numbers.
  34. (Ingelesez) «Her (2013)» Rotten Tomatoes.
  35. (Ingelesez) «Her» Metacritic.
  36. (Ingelesez) Cinemascore. .
  37. (Ingelesez) Travers, Peter. (2013ko abenduak 18). «'Her' Movie Review» Rolling Stone.
  38. (Ingelesez) Corliss, Richard. (2013ko urriak 12). «Spike Jonze's her: Falling in Love With the IT Girl» Time.
  39. (Ingelesez) McCarthy, Todd. (2013ko urriak 12). «Her: Film Review» The Hollywood Reporter.
  40. (Ingelesez) Roeper, Richard. Her. .
  41. (Ingelesez) Dargis, Manohla. (2015eko apirilak 22). «Disembodied, but, Oh, What a Voice» The New York Times.
  42. (Ingelesez) Puig, Claudia. (2015eko otsailak 21). «Joaquin Phoenix makes a connection with 'Her'» USA Today.
  43. (Ingelesez) Mendelson, Scott. (2013ko abenduak 11). «Review: 'Her' Is Inventive, Thoughtful, And Humane» Forbes.
  44. (Ingelesez) Lacey, Liam. (2013ko abenduak 18). «Her: Spike Jonze delivers a gentle and eccentric lonely-guy movie» The Globe and Mail.
  45. (Ingelesez) LaSalle, Mick. (2013ko abenduak 24). «'Her' review: No future in virtual relationship» San Francisco Chronicle.
  46. (Ingelesez) Jones, J. R.. (2014ko otsailak 5). «This is between me and Her (and Spike Jonze)» Chicago Reader.
  47. (Ingelesez) Zacharek, Stephanie. (2013ko abenduak 18). «Joaquin Phoenix’s Performance in "Her" Might Make America Love Him Again» The Village Voice.
  48. (Ingelesez) «Film Critic Top 10 Lists - Best Movies of 2013» Metacritic 2013ko abenduak 8.
  49. (Ingelesez) James, Caryn. (2013ko abenduak 20). «Best Films of 2013» IndieWire.
  50. (Ingelesez) «Indiewire's Editors and Bloggers Pick Their Top 10 Films» IndieWire 2013ko abenduak 25.
  51. (Ingelesez) Subers, Ray. (2013ko abenduak 22). «Weekend Report: Burgundy Beaten by Bilbo» Box Office Mojo.
  52. (Ingelesez) «Forecast: 'Lone Survivor' to Outlast 'Hercules' this Weekend» Box Office Mojo 2014ko urtarrilak 9.
  53. (Ingelesez) Subers, Ray. (2014ko urtarrilak 12). «Weekend Report: Audiences Flock to 'Lone Survivor,' Avoid 'Hercules,' 'Her'» Box Office Mojo.
  54. (Ingelesez) The 86th Academy Awards. .
  55. (Ingelesez) «Golden Globe Winners: Complete List» Variety.
  56. (Ingelesez) «2014 Writers Guild Awards Announced» Writers Guild of America, West.
  57. (Ingelesez) «Critics' Choice Awards: The Winners» The Hollywood Reporter 2014ko urtarrilak 16.
  58. (Ingelesez) «'Gravity,' 'Iron Man 3,' 'Breaking Bad' and 'The Walking Dead' lead 2014 Saturn Award winners» HitFix 2014ko ekainak 27.
  59. (Ingelesez) Lewis, Hilary. (2013ko abenduak 4). «'Her' Named Best Film by National Board of Review» The Hollywood Reporter.
  60. (Ingelesez) Hammond, Pete. (2013ko abenduak 9). «AFI Awards 2013: Top 10 Films List Is Good News For Major Studios» Deadline Hollywood.

Kanpo estekak aldatu